Badatoz maskaradak!
Dagoeneko zehaztuta dago Urdiñarbeko maskaradak Zuberoan barrena eramango dituen egutegia. Denera 20 herritan egingo dira emanaldia urtarrilaren 8an hasi eta apirilaren 30a bitartean. Horrez gain, Urdiñarbeko maskaradak Paris-eraino eramateko asmoa dute zuberotarrek.
Maskaradak 2006 datak
- Urtarrilaren 8an: Urdiñarbe
- Urtarrilaren 15ean: Garindaine
- Urtarrilaren 22an: Aloze
- Urtarrilaren 29an: Gotaine
- Otsailaren 5ean: Gamere
- Otsailaren 12an: Pagola
- Otsailaren 18an: Maule
- Otsailaren 19an: Mitikile
- Otsailaren 26an: Atharratze
- Martxoaren 5an: Altzürükü
- Martxoaren 12an: Larraine
- Martxoaren 19an: Muskildi
- Martxoaren 26an: Arrokiaga
- Apirilaren 2an: Idauze
- Apirilaren 9an: Sohüta-Hoki
- Apirilaren 16an: Barkoxe
- Apirilaren 23an: Altzai
- Apirilaren 30an: Eskiula

Urtero bezala maskaraden inguruko artikulua argitaratu du Allande Sokarros-ek Berrian. Bertan aurtengo maskaradei buruzko hainbat xehetasun kontatu ditu:
- 13 urte zeramatzan Urdiñarbek maskaradarik eman gabe.
- Maskaradariak oso gazteak dira aurten ere.
- Zuberoako 20 herritan egingo dituzte emanaldiak.
- Paris-en ere emanaldi bat egiteko asmotan dira.
- Lehen maskaradaren arratsaldeko emanaldia 14.00etan izango da. Gainontzekoak 16.00etan.
- Hartzak protagonismo berezia izango du.
- Txorrotxak Jean-Mixel Arraiet eta Juhañe Bedaxagar izango dira, azken hori Jean Mixel Bedaxagarren semea.
- Bi aitzindari talde izango dira, gorriak eta beltzak.
Oier Araolaza