Dokumentuaren akzioak
Sabino Arana Saria Ballet Biarritzentzat
Sabino Arana Fundazioak ematen dituen sari hauekin gizarteari ekarpena egin dieten pertsona eta erakundeak saritzen dira. Besteak beste, dantzari gazteen prestakuntzan eskainitako aukeragatik eta "gure koreografi ondarea geure mugaz haraindi ezagutarazteagatik" eman diote Sabino Arana Saria Ballet Biarritzi.
XVII. Sabino Arana Sariaren gainontzeko irabazleak hauek izan dira: Jordi Pujol (Sari berezia), Jose Maria Setien (bizitza osoko ibilbidea), Andoni Egaña (Gizartea atalean), Ona Electroerosion enpresa (Ekonomia). Aipatzekoa da 2003an Lucia Lakarrak irabazi zuela kultura alorreko Sabino Arana saria. Sari banaketa hurrengo astean, urtarrilaren 29an egingo da Bilboko Arriaga antzokian.
Dokumentuaren akzioak