Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza txistulari aldizkariaren 202. zenbakian

Dokumentuaren akzioak

Dantza txistulari aldizkariaren 202. zenbakian

2006/01/27 19:14

Batetik, Gaizka Barandiaran da aldizkariko protagonista nagusietako bat. Maiatzean egin zitzaion omenaldiaren harira hainbat artikulu bildu dira ikertzailaren ingurukoak:

  • Omenaldiaren kronika egin du Txogorik.
  • Omenaldiko ekitaldian Josemari Velez de Mendizabalek irakurri zuen testua dator. Gaizka Barandiaran nola ezagutu zuen, bere bizitzaren gora-beherak, egindako ekarpenak eta Gaizkaren izaerari buruzko lerroak aurki daitekeze Velez de Mendizabalen testuan.
  • Omenaldiko ekitaldian Mikel Aranburu Urtasunek esan zituenak osatu ditu aldizkarirako. Bere aita Maxi Aranburuk Gaizkarekin izandako lehen harremanak, Mikel berari egindako ekarpenak folklorearen alorrera hurbiltzean, eta gaurdaino egindako lanak.
  • Gaizka Barandiarani Oier Araolazak egindako elkarrizketa eta bere idazlanen zerrenda. Azken hori sarean irakur daiteke dantzan.com-en bertan. Gaizka Barandiarani elkarrizketa eta hemen berriz Gaizka Barandiaranen idazlanak

Altsasuko inauterien berreskuraketaren inguruko erreportajea ere dator txistulari aldizkarian. Esther Irisarri eta Jokin Campion-ek Enrike Zelaia elkarrizketatu dute eta momotxorroen jaiaren birsortze prozesua nola izan zen kontatzen du Altsasuko soinujoleak.

Txistulari aldizkariko ale honetan hainbat inauteri dantzen partiturak argitaratu dira. Txistu bandarentzat prestatutako partiturak dira Hona zerrenda:

  • Azeri-dantza (Aduna)
  • Oriako sorgin-dantza
  • Luzaideko dantzak (martxa-entrexata-polka I-Polka II)
  • Zahagi-dantza (Goizueta-Arano)
  • Momotxorroen dantza (Altsasu)
  • Errenteriako inauteria

Horiek beraz txistulari aldizkari honetan dantzari buruz ageri diren edukiak. Horiez gain txistuaren inguruko beste hainbat kontu.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.