Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

2. Odeoiko jaialdiak

2006/04/11

Sokadantzari eta Elgoibarko Izarrako umeen irakaskuntzari begira eman zituen lehenengo urratsak Haritz Dantzari Taldeak, baina taldea indartzen joan ahala emanaldiak zabaltzeko gogoa piztu zen. Umeei irakasteko ikasten ziren dantzen kopurua hazten zihoan eta gutxi behar izan zuten dantzari helduen talde iraunkorra osatu eta dantza saioak eskaintzen hasteko. 1976an, Trinitateetako danborradan dantzatu zuten dagoeneko dantzari gazteek. Urte horretan bertan, ekainaren 9an, Morkaikok ...

Gehiago irakurri

1. Haritz sokadantzak lotuta

2006/04/11

1.1 Elgoibarko aurreskuaren soka luzea Koldo Lizarraldek eta Pello Arrietak artxiboetan egin duten bilaketa lan sakonak erakutsi du dantzak soka luzea duela Elgoibarren. Agiriak testigu ditugunetik, hamaika gosari, bazkari, otordu eta ardo-zahagi jan-edan dituzte dantzariek dantza-lanen ordainetan. Izenik gabeko ehundaka dantzarik osatzen duten soka luze horrek eutsi dio gaurdaino dantza egiteko ohiturari Elgoibarren eta ohitura horrek dantza berezi bat jarraitzen du erakusten ...

Gehiago irakurri

Elgoibar Dantzan. Fitxa teknikoa

2006/04/11

Elgoibar Dantzan Edukiak: Juan Antonio Urbeltzen hitzaurrea Koldo Lizarralde Elberdin: "Ezpata dantza Elgoibarren" Pello Arrieta Soraiz: "Dantzak Elgoibarren" Jose Inazio Sarasua Garate: "Elgoibarko Dantzariak" Oier Araolaza Arrieta: "Haritz euskal dantzari taldea. 25 urte dantzan" Koldo Lizarralde Elberdin: "Danbolinteroak Elgoibarren" ********** Fitxa teknikoa: Elgoibar Dantzan Argitarapena: Haritz EDT, Elgoibarko Udala, Grupo Danobat, Ongarri KE. ...

Gehiago irakurri

Bibliografia

2006/04/11

AGIRRE SORONDO, Antxon. 1990: "Siglo XVIII: tamborileros en Eibar" in Revista Eibar, 1990.   ARANA MARTIJA, Jose Antonio. 1977: Elai Alai: Euskalherriko lehenengo koreografi taldea, Gernika-Lumo: Gernika Kultur Elkartea. 1986: Eresoinka. Embajada cultural vasca 1937-1939, Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.   ARANBURU URTASUN, Mikel. 1997: ...

Gehiago irakurri

IV. Sormen lana: Santa Cruzen koadernoak

2006/04/11

21x15,5 zmko tamainako orri koadrikulatuz osatutako koadernoetan idatzi zituen dantzak. Tinta urdineko lumaz, oinarrizko azalpenak idatzi zituen lehenengo orrietan, eta urratsa esplikatu ostean, koreografien bilakaerak jaso zituen ondokoetan. Koreografiak adierazteko lumaz marraztu zituen koadro desberdinak, dantzari bakoitzari zenbaki bana egokituz, eta mugimenduak kolore gorrizko geziekin adierazi zituen. Sistema soila baina pazientzia handiz gauzatzekoa zen eta horrela ...

Gehiago irakurri

III. Elkarrizketak

2006/04/11

  1. Gregorio Santa Cruz   Díganos: ¿Cómo se celebraban antes en Eibar los "sanjuanes"? Hace cincuenta años nuestras fiestas tenían el sabor típico de las fiestas de los pueblos. Eibar era la mitad de ahora y existía entre la juventud, principalmente, más armonía, más unión. De esta forma era fácil organizar festejos.  De estos, ¿cuáles eran los que más sobresalían? La víspera de San Juan daban comienzo las fiestas de ...

Gehiago irakurri

II. Gregorio Santa Cruz: dantza maisua

2006/04/11

1. Lehenengo urratsak  Gregorio Santa Cruz Beristain 1898ko maiatzaren 24an jaio zen Ondarroan. Lau anaia artetik gazteena zen Gregorio. Aita, Teodoro, hospizioko umea zen. Hospizioan Teodoro Andres Avelino zituen izen-abizenak, baina ondarrutar familia batek hartu zuen eta Santa Cruz abizena hartu zuen. Manuel izenarekin ezagutzen zuten askok Teodoro Santa Cruz. Teodoro, Josefa Beristainekin ezkondu eta lau seme izan zituzten: Manuel, Jose, Inazio eta Gregorio.  Anaia ...

Gehiago irakurri

I. Dantzak Eibarren: aurrekariak

2006/04/11

XV. mendetik aurrera dokumentatzen hasten diren dantzek ibilbide luzea egin dute XXI. mendearen atariraino iritsi arte. Baina esate baterako, datu gutxi daukagu XV. eta XVI. mendeko agirietan aipatzen diren ezpatadantzek gaur egun ezagutzen ditugunekin zerikusiren bat duten esateko. Hala ere, janzkerak, dantzatzeko moduak eta doinuak aldatu badira ere, dantzen oinarrizko egiturak berberak direla pentsarazten digute datu apurrek. XV. mendetik aurrera udaletxeetako administrazio ...

Gehiago irakurri

Kezka dantza taldearen sarrera

2006/04/11

Dantza Tradizionalak komunitateko partaide garela sentiarazten digu. Gure aurretik izandako belaunaldiek dantza egiteko zuten modua jaso dugu, eta horrek, gure guraso, aiton-amona eta birraiton-amonekin identifikatu eta eurengana hurbiltzen gaitu. Garenak gara gure aurrekoak izan direlako eta etorkizunari begiratzen diogulako.  Urteak konbentziozko neurri eta zenbakiak badira ere, gaurdaino iritsi zaigun ondareak egin duen ibilbide luzea antzemateko perspektiba ...

Gehiago irakurri

Ballet Biarritz junior-erako audizio deialdia

2006/04/10

Ballet Biarritz junior-eko kide izateko audizio deialdia martxan da berriz. Ballet Biarritzek sustatutako formakuntza konpainia gaztearen igarren ekitaldia izango da. Ekainaren 6an egingo da audizioa Donostian, Egia Kultur Etxean.BBj-ren bigarren ekinaldi honek 2006ko irailaren 7tik 2007ko abuztuaren 31rarte iraungo du. 18 eta 22 urte bitarteko dantzari gazteei zuzendutako deialdia da.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Oier Araolaza on Elburua Gernika 1962

2012/10/09

Lehenengo irudiak gauza oso bitxi bat dauka. Bi gizonak simetriko ari dira dantzantzen banangoa. Ez dute berdin-berdin egiten, batek saltoarekin egiten duelako, baina harrigarriena da, txapeladunak ohikoa den justo alderantziz, erabat simetriko dantzatzen duela banangoa: buelta ezkerrera, artazian eskuma altxatu, eta grabilleta ezkerrarekin. Harrigarria! Nik parranda giroan, edo ensaioren batean, tontoarena egiten, ikusi eta egin izan dut hori, baina plazan, modu serioan eta gutxiago adin horretako dantzariei, ez zait sekula tokatu ikustea. Besteontzat ezaguna zaizue hori, alegia, banangoa dena simetriko kontrara egitea?

Horrez gain erregeletako irudiak oso polita iruditu zaizkit. Pena da hain laburrak eta doinurik gabe izatea. Urdaibai aldeko soka-dantzaren itxura hartzen diot, baina hain motza izanik, ezin askoz gehiago esan.

Oier Araolaza on Hermua: Barteko aurreskua 2012

2012/10/04

Bat nator zurekin Mikel. Soka-dantza asko dantzatzen dira Euskal Herriko bazterretan, baina gutxitan aurkitu daiteke honetako honetan ageri den freskotasuna. Dantza talde eta elkartu antolatu eta dantza-eskolatuen eraginik gabe bizirik iraun duen gutxietako bat izango da.

Desafioan txapela lurrean jartzearena ere oso polita da, eta egoki lotu duzue Gipuzkoako dantza-sokekin, izan ere, Gipuzkoan ere ohikoa zen hori egitea. Hona Bergarako San Martzial erromeriako soka-dantzaren XX. mende hasierako adibide bat:

http://bit.ly/QZNFFE

Oier Araolaza on Commando Dantzan: Dantzan Bizi

2012/10/01

Mila esker eta zorionak Arrabots taldeari ekimenagatik, parte hartu duzue dantzazale guztioi zuen dantza-pozagatik eta Eire Vilari edizio lan ederrarengatik.

Eskerrik asko eta laster arte

2012/01/01

Mila esker egindako lanarengatik eta ea azkar berriz ere martxan ikusteko aukera dugun! Zorte on!

Arrarasen aldaketak

2011/11/08

Aupa Julen! Oso interesgarriak zure azalpenak!

Otsagabian Arrarasek egindako aldaketen inguruan informazio dezente Rosa Villafranca eta Angel Aldaia-ren "Las Danzas de Ochagavia. 300 años de historia" liburuan aurki daiteke. Bertan azaltzen dutenez, 1974an egin zituen aldaketak, eta modorroz gain beste dantza batzuetan ere egin zituen aldaketak, baina hurrengo urteetan aldaketa horietako gehienak atzera bota zituzten dantzariek eta aurrekora itzuli ziren. Modorro ordea horrela geratu zen. Jantzietan ere egin zituen aldaketak Arraras-ek, besteak beste galtza beltzak sartu zituen, eta jantzi berriarekin 3 urtez aritu ziren, baina 77an berriz aurreko jantzira itzuli ziren.

Modorron makilekin lurrak kolpatzeko tartea bikoizteko arrazoiari buruz, oso interesgarria da eman duzun interpretazioa, kuadrikulazioaren obsesioarena, Julen. Nik beste bat entzuna nuen. Arrarasen garaian oso indarrean zeuden folklorean Frazerren eskolako interpretazioak, alegia, errito eta dantza gehienak lurraren emankortasuna sustatzeko nekazarien konjuroak direla esaten dutenak. Ikuspuntu horretatik, makilekin lurra kolpatzea, Ama Lurra iratzarri eta loratu dadin egiten da, emaitza oparo eta emankorra eman dezan. Hortik begiratuta, buelta bakarreko mugimendua azkarra (azkarregia) zen, eta Arrarasek, dantzaren aldaketa keinu sinboliko hori areagotu eta bisibilizatzeko egin zuela entzuna nuen nik.

Eta orain zer? Otsagabian atzera egin? Ez, ez dut uste hori gertatuko denik. Dagoeneko ia 40 urte pasa dira ordutik, eta erabat errotuta dago. Zenbaitek uste du jatorrizko tokian egiten den moduan dantzatzen ez baduzu hanka sartze larria egiten ari zarela, eta nik ostera uste dut oso interesgarria dela "bertsio" desberdinak mantentzea. Adibidez, Otsagabian bi bueltakin egiten dutenez, beste talde batzuk buelta bakarrarekin egitea oso interesgarria da, dantza horren historiaren beste etapa baten oroitzapena gordetzen duzulako hor.

Dantza guztiak, guzti-guztiak, joan dira aldatzen denboran zehar, eta ari dira aldatzen gaur egun ere. Nahita ala nahigabe. Konturatuta ala konturatu gabe. Eta horrelako gauzek laguntzen dute kontziente izaten etengabeko aldakortasun horretaz.

buelta batekin

2011/11/07

Guk ere buelta bakarrarekin ikasi genuen Argia dantzari taldearekin, Urbeltz eta konpainia Otsagabian ikasten izan zirenean, 1969 inguruan, horrela egiten baitzuten. Irudi zaharretan modorroa buelta bakarrarekin egiten ikus daiteke, adibidez, Click "Navarra las cuatro estaciones" (1971) filmean eta "TVEko Raices (1970) programa honetan. Bide batez, mila esker dokumentu eder honengatik!

Oier A. on IGARTZAKO DOMINAK BIGARREN ZINTA GORRIA

2011/09/18

joooeeeee, itxuraz gafatuta nago!!!! Ezin nire mezuak ager arazi!!! Mikel, lehenengo mezua ez da nirea. Nik bigarrena idatzi dut, baina testua ez da ageri, ez dakit zergatik, honen aurreko mezuan gertatu zaidan bezala. Eta nire mezuan Zorionak eman eta argazki ederrak direla aipatzen nizuen. Besterik ez. Ez dakit nor den lehen mezua idatzi duena, haren izena ez baita ageri...

lapurtarra?

2011/06/22

Horri gehitu behar diogu kaskarots dantzaren jatorria ez dela oso argia, eta "arrantzaleak", "sardinerak", "matelota" eta "pescadoras" izenekin zabalkunde handia izan duela, eta indar handiz gainera Bizkaiko kostaldean. Izan ere, Donibane Lohitzune, Ziburu eta Urrunako kostaldean bizi izan ziren ijito arrantzale eta arrain-saltzaileengandik iritsi omen den dantza dela aipatzen da, baina ez dago frogatua lotura hori, eta ordea, dantza nahiko "koreografiatuta" dagoela antzematen da. Ondarroan, Deba edo Bermeon nola dantzatzen ikusita, Bizkaikoa ez dakit, baina Bizkaiko golkoko kostaldeko "jatortasun" labela eskuratua duela esango nuke! ;-)

Eskerrak zuei!

2011/06/20

Mila esker argibide gehigarriengatik Karlos! Gehitu ditut testu nagusira. Horrez gain, artikulua argitaratu eta gero jaso ditudan beste zenbait informazio gehitu dizkiot testuari. Mintxo Garaikoetxeak konfirmatu dit berak jotzen dituela Soñuak argitaratutako diskan Erronkariko ttun-ttunaren doinauk. Amaia Baglietok jakinarazi dit Aiko Taldeak ere baduela grabazio bat Izabako ttun-ttunaren doinuekin. Gari Otamendik argitu dit Arkaitz taldeak 2001ean dantzatu zuela ttun-ttuna Garden lehen aldiz. Mila esker denori!

Eskerrikasko eta ttun-ttunari buruz bi hitz

2011/05/26

Eskerrikasko San Lorentzoko danzanteei boletin mamitsu eta interesgarriagatik. Artikulu gehienak zorrotzak eta argigarriak dira, baina penaz irakurri dut Erronkariko ttun-ttunari buruzkoa, dantza horren azken mendeko ibilbidea egiterakoan hutsune garrantzitsuak egiten dituelako. Lehen ere aipatu izan dira kontu hauek posta zerrendan Fernando Hualde Diario de Noticias-en argitaratutako artikulu baten harira, eta orain ere lehengo hutsuneak errepikatzen dira. 1943an Oberenak egindako berreskuraketa, 1956an Gaizka Barandiaran-ek BRSAPV-an argitaratutako lana, 1969an Argia dantzari taldeak egindakoa...