Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Gordailua Gregorio Santa Cruz IV. Sormen lana: Santa Cruzen koadernoak

Dokumentuaren akzioak

IV. Sormen lana: Santa Cruzen koadernoak

Dantzarako neurririk gabeko dedikazioa eta erakusteko prestutasuna izan ziren Gregorio Santa Cruz dantza maisu bezala ongien definitzen duten ezaugarriak. Baina ezagutzak begiz jaso eta ahoz transmititzen ziren alor eta garai batean, oroimenaren ahultasunaz ohartuta, dantzak idatziz jasotzeko beharraz jabetu eta lanari heldu zion Santa Cruzek. Horretarako metodorik ezagutu gabe, autodidaktikoki eta lojikari jarraituz heldu zion dantzak idatziz uzteko ahaleginari.
21x15,5 zmko tamainako orri koadrikulatuz osatutako koadernoetan idatzi zituen dantzak. Tinta urdineko lumaz, oinarrizko azalpenak idatzi zituen lehenengo orrietan, eta urratsa esplikatu ostean, koreografien bilakaerak jaso zituen ondokoetan. Koreografiak adierazteko lumaz marraztu zituen koadro desberdinak, dantzari bakoitzari zenbaki bana egokituz, eta mugimenduak kolore gorrizko geziekin adierazi zituen.

Sistema soila baina pazientzia handiz gauzatzekoa zen eta horrela hainbat koaderno bete zituen dantzen koreografiekin. Guztira 25 koaderno eta 16 dantza desberdin bildu eta aztertu ahal izan ditugu. Gehienak bere eskuz idatzitakoak badira ere, zenbait koaderno beste norbaitek jatorrizkotik abiatuta egindako kopiak dira. Kasu gehienetan, dantzan erakusteko lanari jarraitzen zioten ikasleek kopiatu zituzten Santa Cruz maisuaren koadernoak, eskuz gehienetan eta idazteko makinaz beste batzuetan. 

Koadernoetan jasotako dantzak hiru multzo nagusitan antolatu ditugu. Lehenengo multzoa, herri askotan ohikoak ziren dantzek edo beste talde batzuekin ikasitako dantzak osatzen dute. Dantza horiek ikasi ostean ez ahazteko jaso zituen idatzita Santa Cruzek. Bigarren multzoan, errekuperazioak eta galtzear zeuden dantzak ditugu. Galduta zeudenak eta Santa Cruzek berreskuratu eta berregin zituenak, edo aspaldian egin gabe zeudenak eta gal ez zitezen idatzi zituenak. Eta hirugarren multzoan, Santa Cruzek berak sortutakoak daude. Batzuetan doinu ezagun batetik abiatuta eta bestetan apropos sortutako doinuarekin, Santa Cruzek asmatutako dantzak. Honakoak dira, hiru multzoetan banatuta, Santa Cruzek koadernoetan jaso zituen dantzak: 

Ohiko dantzak eta beste talde batzuekin ikasitakoak:

Uztai-andi dantza

Biñako de Dindirri

Arku-dantza

Ikurriña

Zortziko de Carnaval

Euzko-Dantza

Zozo-dantza

Ingurutxo de Leiza del P. Hilario Olazarán de Estella

Errekuperazioak edo erdi ahaztutako dantzak:

Arku-dantza Ibarzabal

Saliña-saliña de Ondarroa

Santa Cruzek sortutakoak:

Zapi-dantza

Arratera Begira

Egoarbitzako Makil-dantza

Zortziko de Gurutzpe

Ibil-dantza

Itxaropena

Gure arreta Santa Cruzek asmatutako dantza sortan jarriko dugu, eta horiekin batera Ibarzabal arkudantzari egingo diogu kasu, Eibarren galduta zegoen dantza baita, Santa Cruzek berreskuratu eta moldatu zuena. Saliña-saliña Ondarroan dantza egiten jarraitzen da (1997ko uztailaren 18an Kresala Kultur Elkarteko dantzariei ikusi genien Ondarroan bertan) eta alde batera utziko dugu oraingo honetan. 

1. Ibarzabal Arku-dantza

1948an idatzi zuen dantza hau koadernoan Santa Cruzek. Berreskuratze lan gisa aipatu zuen berak, Eulogio Garate eta Candido Arrizabalaga dantzariek eskainitako datuekin prestatu eta moldatu baitzuen. Dantzaren jatorriari buruzko zenbait berri eman zituen koadernoaren sarreran eta hona hemen Santa Cruzen azalpena: 

"Arku-Dantza Ibarzabal de Eulogio Garate. Música de Fernando Garate.

Según los informes de Eulogio Garate, E.P.D. su procedencia debe de ser <Basko-Francesa>

Eibar siendo un pueblo muy laborioso y ejemplar ha tenido hijos muy queridos para su txoko, y uno de ellos era el famoso armero Eibarrés, el señor Ibarzabal.

Ibarzabal se ausentaba de su pueblo muchas veces a Francia, por sus asuntos de comercio o negocio de armas. Se cree que en uno de esos viajes, se trajo esta Arku Dantza a Eibar, no se conoce la fecha.

Per hay indicios según el señor Garate que se bailaba por los mozos del pueblo, a finales del siglo XVII en las grandes solemnidades, tales como en las procesiones del día del Corpus, San Juan, y en otras grandes fiestas, que se celebraban en Eibar.

Posterior, dice el señor Garate, se ha bailado por una cuadrilla de 17 mozos, y entre ellos él mismo, actuó con él siendo maestro y dantzari de la cuadrilla el Ondarrés Jose Azpiasu <Joxe Ondarru>.

Me decía muchas veces que tenia muchas ganas en sacar adelante esta Arku-Dantza, y una vez estando los dos juntos, con Candido Arrizabalaga, también que perteneció de la cuadrilla, en Bar Badet calle Calbeton, me hablo mucho sobre esta Arku-Dantza, el me informó con mucho detalles de este baile que me interesó mucho.

Después el señor Garate me facilitó algunos planos y los movimientos de este baile, y así de nuevo resurgió esta Arku-Dantza después de estar muchos años sin bailar con el nombre de Ibarzabal año 1948. Pero esta vez para chicas y en vez de con 17 dantzaris serán 13.

Tampoco me quiero olvidar de don Fernando Garate E.P.D. que me facilitó la música para este baile.

Eibar año 1948. Gregorio Santa Cruz."

Ibarzabal arkudantza azken aldiz 1908an egin zuten, Eibarren ospatu ziren Euskal Jaietan. Ordukoan Jose Azpiazuk gidatuta eta, besteak beste, Eulogio Garate, Fernando Garate eta Candido Arrizabalaga partaide zituen taldeak dantzatu zuen. 1948an Santa Cruzek, Eulogio Garatek emandako argibideetan oinarrituta, moldatu zuen dantza berriz. Baina, azalpenean argitu bezala, moldaketa emakumeentzat eta dantzari kopurua 17tik 13ra murriztuz egin zuen Santa Cruzek.  

Ibarzabal izenari buruz aipatzen dena nahiko nahasia da. Ibarzabal, eibartar armagin famatuak lan kontuak zirela eta, Frantzia aldera egindako bidaietako batean ekarriko ote zuen da Santa Cruz eta Garateren ustea. XVII. mendearen azken aldetik aurrera Gorpuzti eguneko, San Juanetako eta bestelako jai handietan dantzatzen zela adierazi zion Garatek Santa Cruzi.  

1705. urtetik aurrera Ibarzabal abizeneko makina bat armagin dokumentatu zituen Ramiro Larrañagak. Baina dudarik gabe ezagunena Gabriel Benito Ibarzabal da, 1820an Eibarko Alkate konstituzionala izan zena. Gregorio Mujikaren arabera (1984: 48), Ibarzabal familiakoek arma lantegi garrantzitsuenetako bat izan zuten eta Gabriel Benito izan zen industri gizon dinamikoena. 1823ko ekainean Frantziara jo omen zuen Gabriel Benito Ibarzabalek arma lantegiak ikusi eta industria aurrerakuntza berrienak ekartzeko asmotan. Eulogio Garatek emandako irudiarekin bat egiten du, beraz, baina datari begiratuz gero tarte nabarmena dago. Garatek dantzaren presentzia Eibarren XVII. mendearen azken aldetik aurrera kokatu zuen eta Gabriel Benito XIX. mendeko gizona da. 

12 dantzari eta buruzagiak parte hartzen dute Ibarzabal arkudantza honetan. Dantzari bakoitzak ongi apaindutako arku edo uztai bana izan behar du eskuan eta buruzagiak 1,20 metroko lantza apaindua eskumako eskuan. Fernando Garatek idatzitako doinua 2/4 erritmoan jarrita dago eta 16 konpas ditu. Esaldi osoa 13 aldiz errepikatzen da dantza osoan zehar. 

Dantzariek egin beharreko urratsak ez du zailtasun handirik. Musikari jarraituz, konpas bakoitzean eskumara eta ezkerrera jira laurden egin behar da. Urrats horri eutsiz, konpas bakoitzerako taldeak izan behar duen koreografia zehaztu zuen Santa Cruzek koadernoetan. 

2. Zapi-Dantza 

San Juan zortziko ezagunean oinarrituta sortu zuen 1933an zapidantza hau Gregorio Santa Cruzek. Gerraren etenaren ondoren, berriz prestatu zuen dantza eta 1946an idatzi zuen. Honako azalpena jaso zuen koadernoren sarreran: 

"Zapi-Dantza

La denominación de este baile viene de las antiguas costumbres del nuestro pueblo basko. Antiguamente en la inmensa mayoria de los pueblos baskos, era una cosa necesaria de organizar las <lixibas> o coladas, por falta de agua en sus domicilios.

Asi que en aquellos tiempos, nuestras <amatxos> se reunian en <Batzarras> o en cuadrillas con jovenes para trabajar una vez de organizar, con sus correspondientes <tresnak> o material, se marcharan a la regata mas próxima del pueblo.

Alli una vez de agrupados en cuadrilla, aunque el trabajo era fatigoso, a falta de los adelantos que contamos actualmente, se pasaban todo el dia armoniosamente, con sus cantos e <Irrintxis>.

Una vez de de terminar la faena, daban las gracias al nuestro <Señor> con sus oraciones y despues se retiraban alegremente a sus casas.

Ahora, recordandome de mi niñez, y además de aquellos regresos de nuestras <amatxos>, pense hacer algo, por nuestras antiguas <Lixibas> y en honor a ellas, compuse este baile con el nombre de <Zapi-Dantza> con la musica y alegre de Zortziko de San Juan,

Eibar, año 1946. Gregorio Santa Cruz Beristain." 

1933an estreinatu zen zapidantza, Batzokiko taldeak Arraten eskaini zuen dantza saio batean. 12 dantzarirentzat prestatuta dago dantza eta Santa Cruzek koadernoan adierazten du emakumeak izan behar direla dantzariak. Dantzariek esku bakoitzean zapi bana eduki behar dute.

Santa Cruzek sortutako dantza gehienen ezaugarria du honek ere: urratsen soiltasuna. Konpas bakoitzean hiru urrats eman behar dira, lehenengoa indartsuagoa eta beste biak txikiak. Eskumarekin hasita, eskuma eta ezkerra txandakatuz erritmoari jarraitu behar zaio. Eskuak aldi berean jaso behar dira, txandaka horiek ere, zapia ahalik eta goren eramanez. Urrats horrekin egin behar dira koreografian zehaztutako mugimenduak.  

3. Egoarbitzako makil-dantza

Gregorio Santa Cruzek sortutako dantzen artean bi berezitasun nabarmen ditu honako dantza honek. Alde batetik, tresnak erabiliz sortu zuen bakarra da, eta bestetik, doinuaren jatorria nahiko bitxia da. Zapidantzan zapiak erabiltzen badira ere, euskal dantzetan horren ohikoak diren ezpata, makil, brokel eta abarrik ez da ageri Santa Cruzen lanean, makildantza honetan salbu. 

1947an idatzi zuen dantza Egoarbitzako makildantza eta sorreraren berri ematen duen kontakizuna da honako hau: 

"Egoarbitza-ko Makil- Dantza

Egoarbitza, nombre de un monte situado entre las mugas de Guipuzcoa y Vizcaya y perteneciente al Ayuntamiento de Elgueta, Guipuzcoa.

Estando yo en la cima más alta del citado monte, en mis andanzas montañeras, oí silbar una canción. Tuve que prestar mucha atención, porque se me hacía muy alegre y simpática. Miré alrededor mío y un poco más abajo, vi al <Artzai-txiki> del caserio de Egotxeaga, Pastorcillo de Egotxeaga, muy contento y cuidando su rebaño de ovejas.

Entonces me di cuenta de lo que faltaba para completar <Egoarbitzako Makil-Dantza. Era la música de la canción que estaba silbando el pastorcillo de Egocheaga.

Despues oidas mis impresiones el txistulari Don Leon de Laspiur, fue armonizada y puesta la musica, asi nació esta <Makil-Dantza>, era el año 1947.

En atención y recuerdo que tengo a esta montaña, dedico este baile con el nombre de Egoarbitzako Makil Dantza.

Gregorio Santa Cruz, Eibar año 1947."

Dantza sortu eta dantza taldeari irakatsi orduko denbora aurrera joan zen eta 1949an, Elgetan ospatu zen Mendizale Elkartearen 25. urteurrenean agertu zen estrainekoz. Gizonezko 8 dantzarik egiteko prestatu zuen makil dantza hau Santa Cruzek eta bakoitzak metro bateko makila izan behar du eskuan. 

Bi zati desberdin ditu dantzak: ibilaldia eta jokoa. Ibilaldia Gipuzkoako dantzetako Makil-handien dantzako ibilaldi bera da, baita doinua ere. Ibilaldi hori bukatzean, Santa Cruzek bildu eta Leon Laspiurrek moldatutako doinuarekin egiten da jokoa.

4. Ibil-dantza 

20 dantzarirentzat pentsatutako dantza da hau, eta horietatik 12 neskak eta 8 mutilak izan behar dira. 1949an sortu zuen Gregorio Santa Cruzek eta Ibarzabal arkudantzaren ereduari jarraitzen dio. Beste ezer baino gehiago erritmoa den urrats erraz xamarra hartu oinarrian eta koreografia ezberdinak pilatzen dira bata bestearen segidan. 

Hasiera batean Durangaldeko Dantzari dantza zikloko launakoaren doinua erabili zuen dantza sortzeko. Baina gero, Jesus Guridiren "Mendiko Soinua" probatu eta bigarrena gehiago gustatu zitzaionez, horrela utzi zuen.  

Ibildantzaren oinarrizko urratsa zapidantzarena bera da. Saltotxo batzuekin, eskuma eta ezkerra tartekatuz, doinuaren erritmoa eraman behar da. "Kalejira urratsa" izendatzen du Santa Cruzek eta dantza osoan zehar egin beharrekoa da. Aldian behin, bi oinekin batera jauzi bertikal bat eta jira oso bat airean egin beharra dago, berriz ere kalejira urratsari heldu aurretik. 

5. Arratera Begira 

Dantza honetako bi aldaera iritsi zaizkigu eskuetara. Dantzari dagokionez, zenbait zuzenketa eta hobetzeko asmotan egindako aldaketak salbu, ez dago desberdintasun handirik bi aldaeren artean. Lehenengoa 1955ean idatzi zuen Santa Cruzek eta bigarrena 1963an.  

"Urrutik nere amatxo maiteri begira, Bayonatik Arratera" da 1955eko koadernoan jaso zuen izenburua. Izenburua ulertzeko beharrezkoa da nori dedikatzen dion ikustea: Policarpo Larrañaga abade maitatuari. Gerraurrean Eibarren kultur arloan hamaika lan egin zituen abadeak Arrateko Amari buruzko azterketa egin zuen eta dantza arloan ere makina bat talde prestatutakoa zen. Gerraren ondotik Baionan zegoen Don Poli, baina haren bihotzak Eibarrera begiratzen zuen behin eta berriz. 1955ean dantza hau papereratu zuenean Policarpo Larrañaga izan zuen gogoan eta hortik jarri zion izenburua.  

1963ko aldaeran, berriz, Arratera Begira da dantzaren izena, baina funtsean dantzak lehengua izaten jarraitzen du. Hala ere, bada beste desberdintasunik. 1955ean 12 emakume dantzarik egiteko prestatu zuen dantza eta 1963an, berriz, dantzariak 6 gizonezko eta 6 emakumezko izan behar direla idatzi zuen. 

1955eko koadernoan idatzi zuen sarrera jasoko dugu jarraian Arrateko Ama eta Don Policarpo Larrañagari buruz esaten dituenak agertzeko. 

"Urrutik Nere Amatxo Maiteari Begira, Bayonatik Arratera

Dedicado al reverendo Don Policarpo Larrañaga q.e.p.d.

Arrate. Nombre del Santuario de Nuestra Señora Madre de Dios de Arrate. Esta recostado de los montes de Kalamua y Azketa anueve kilometros de Eibar.

Lugar en que se fundó la Asociación de los Txistularis del Pais Basko, Patrona de dicha Agrupación.

Don Poli, asi le llamabamos los eibartarras era nacido en Soraluze, Placencia de las Armas, Guipuzcoa, era muy amante de su Amatxo de Arrate.

Aunque estaba ausente de nosotros en muchos años, sus miradas desde Bayona estaban puestas a ese santo lugar, Arrate y Kalamua (tan queridos de todos eibarreses) porque el sabia que cerca de allí esta su Amatxo de Arrate.

Y con esto quiero dedicar estas lineas a mi querido amigo, como sincero tributo de gratitud y admiración al gran Folklorista Basko con el titulo:

Urrutik Nere Amatxo Maiteri Begira, Bayonatik Arratera,

Gregorio Santa Cruz"

Santa Cruzek, beste hainbat eibartarrek bezala, estima handian zuen Don Poli. Eta Don Polik berak, Baionan urte mordoska zeramanean ere, ezin zuen ahaztu Eibar, eta are gutxiago Arrate. Baionako elizatik, Kalamuarako norabidean begira jarri eta "Hantxe, hantxe dago gure Arrateko Ama Birjiña", esaten omen zuen eibartarren batek bisitatzen zuenean. 

Sarrera horren ondoren, dantzarien erropak nolakoak izan behar diren agertu zuen. Abarkak, galtzerdi zuriak, gona gorria, alkondara zuria, gerruntze eta amantal beltzak eta bururako zapi zuria. Dantzariek eskuak gerrian jarri behar dituzte hasieran. 

Musika Poli Larrinaga txistulari bermetorrak jarritakoa da. Larrinagatarrek harreman oso estua izan zuten Santa Cruzekin. Arratera Begira dantzako oinarrizko urratsa, Durangaldeko Dantzari dantzako txankarrako dantzan egiten den bera da. Urrats horrekin koreografian adierazten diren mugimenduak egin behar dira. 

6. Itxaropena

Fandango bat da Itxaropena eta 9 emakumez osatutako dantza talde batek dantzatzeko egin zuen. 1959an prestatu zuen Santa Cruzek orripeko hau eta dantzatzeko oinarrizko urratsa hartuta, koreografia ezberdinak antolatu zituen 9 dantzarien artean. 

7. Zortziko de Gurutzpe

Bai sortu zuen garaiaren aldetik, baita koreografia aldetik dituen ezaugarriengatik bereizten da dantza hau. 1972. urtean sortu zuen Gurutzpe Zortzikoa, Mendaroko kultur elkartearen omenez. Agustin Berasaluze txistulari mendarotarrak bildutako musika du oinarrian. Doinu hau Mendaroko dantzarientzat urteroko erreferentzia izan den Sortzez Garbiko Amabirjiñaren doinua da.  

Zortziko horretatik abiatuta, mugimendu koreografikorik gabe, eta dantzari bakoitzak bere tokian egin beharreko urratsekin osatu zuen dantza hau Santa Cruzek. Alde horretatik berezia da ordurarte sortutako dantza guztien dinamika hautsi baitzuen. Urrats soilak eta koreografia konplexuak zituzten aurretik sortu zituen dantza gehienek. Gurutzpe Zortzikoak berriz kontrako egitura du, koreografia soila eta urrats konplexuak. 

Nahiko berandu sortu zuen dantza hau. Aurretik sortutako azkena 1959an izan zen eta harrez gero moldaketak egin bazituen ere, dantza berririk sortu gabe zegoen 13 urtean. Bestalde, ordurako 74 urteko gizona zen, dantza maisuaren ardura astunak alde batera utzita zituen eta dagoeneko laguntzaile eta aholkulari gisa jarduten zuen bakarrik.

Dokumentuaren akzioak