Elburua Gernika 1962

2012/10/09

"Elburua Gernika" Gotzon Elortzak euskal zinegile aitzindariak 1962an zuzendutako filme dokumentala da. Bermeotik Gernikarako ibilbidea egiten du Elortzaren kamerak oraingo honetan, eta tartean zenbait dantza irudi interesgarri ageri dira. Aipagarriak dira gizonezko talde batek dantzatzen duen soka-dantza edo aurreskuaren irudiak. Irudi gutxi batzuk dira, baina ederrak. Txomin Unzaluk esan digunez Gernikako Elai-Alai taldea da irudietan ageri dena, eta dantzariak: Txapelduna, Rufino Garai Azkarai "Mili", muxikarra eta Iñaki Garai Legarreta. Gotzon Elorza: Elburua Gernika (1962).

Itsatsi bideo hau zure webgunean
Deskargatu
Oier Araolaza
Oier Araolaza
2012/10/09 19:59

Lehenengo irudiak gauza oso bitxi bat dauka. Bi gizonak simetriko ari dira dantzantzen banangoa. Ez dute berdin-berdin egiten, batek saltoarekin egiten duelako, baina harrigarriena da, txapeladunak ohikoa den justo alderantziz, erabat simetriko dantzatzen duela banangoa: buelta ezkerrera, artazian eskuma altxatu, eta grabilleta ezkerrarekin. Harrigarria! Nik parranda giroan, edo ensaioren batean, tontoarena egiten, ikusi eta egin izan dut hori, baina plazan, modu serioan eta gutxiago adin horretako dantzariei, ez zait sekula tokatu ikustea. Besteontzat ezaguna zaizue hori, alegia, banangoa dena simetriko kontrara egitea?

Horrez gain erregeletako irudiak oso polita iruditu zaizkit. Pena da hain laburrak eta doinurik gabe izatea. Urdaibai aldeko soka-dantzaren itxura hartzen diot, baina hain motza izanik, ezin askoz gehiago esan.

Patxi Laborda
Patxi Laborda
2012/10/09 20:58

Zinez ederrak, erregeletakoa oso polita eta bestea... bitxia benetan

Dantzan
Dantzan.com
2012/10/31 09:42

Txomin Unzaluk zenbait argibide eman dizkigu bideo honetan agertzen diren dantzarien inguruan: "Hor doaz irudiei buruz nere azalpenak:Eguna: 1965.eko maiatzaren 25a. Egun horretan jendaurrean berreskuratu zen Gernikako Elai-Alai taldea, militarren erreboltaren ostean deseginda. Lekua: Gernikako Pasealekua. Dantzariak: Txapelduna, Rufino Garai Azkarai "Mili". Muxikarra. Lumoko Santa Luzian "Erregeletako" aurreskularia (1904-1996) Bestea, Iñaki Garai Legarreta . Elai-Alairen dantzari ohia. (1975.an maiatzaren 14an, Guardia Zibilak erailda Blanca bere emaztearekin batera beren etxean.)"