gernika etiketa duten bideoak

Gernika-Lumo 1961 Aurresku txapelketa

1961ean Gernik-Lumon eginiko aurresku txapelketako irudiak ditugu honakoak, Teodoro Aranak grabatuak. Gernika-Lumoko Santa Luzia auzoan San Lorenzo jaiak ari direla irakur dezakegu 1961eko abuztuaren 11ko La Gaceta del Norten. Igandean, Bizkaiko aurresku txapelketa ospatuko dela dio, “campeonato de aurreskularis de Vizcaya”. Urte hartako egutegia begiratu dugu eta igandea abuztuaren 13 izango litzateke; jaien errepetiziotako igandea. Santa Luzia ermitan egingo den mezaren ondoren, sari ederrak ...