Orain arteko ekarpenak

Geu nagusi!

2008/07/14

Maiz esaten da orain umeek ez dietela errespeturik nagusiei eta ezinezkoa dela disziplina minimo batekin gauzak egitea. Zer esanik ez dantza alorrean. Ume talde bat lerroan jartzen saiatu den edonork daki lan horren zailtasunaz. Eta garai bateko umeak? Gurasoek esaten ziguten bezain txintxoak ote zi...

Gehiago irakurri

Sword Spectacular, York-eko ezpata-dantzen jaialdiaren kronika

2008/06/09

Sword Spectacular, York-eko ezpata-dantzen jaialdiaren kronika
York-en izan gara maiatza bukaeran, Eibarko kezka dantza taldearekin Sword Spectacular jaialdian parte hartu dugu, ezpata-dantzen jaialdi erraldoi batean. Europa eta Ameriketako 40 ezpata-dantza taldek hartu genituen York-eko kaleak eta hor ibili gara gora eta behera ezpata-dantzan.

Gehiago irakurri

ADDEko bazkide egin naiz

2008/04/23

Asociacion de Danza – Dantza Elkartea da ADDE, Euskal Herriko Dantza Elkarte Profesionala. Dantza alor desberdinetatik jorratzen duten kideak biltzen ditu elkarte honek: dantzariak, sortzaileak, kudeatzaileak, irakasleak… eta dantza mota desberdinetako kideak biltzeko asmoarekin sortu da. Dantza gar...

Gehiago irakurri 2

KEP eta dantza, nondik-nora gabiltzan

2008/04/10

Kulturaren Euskal Plana (KEP) eta dantza kontuak zertan ziren kontatzen hastekoa nintzen, baina konturatu naiz horri buruzko azken kontua aspaldikoa izan dela . Izan ere, 2006ko azaroan egin genuen bilera Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak deituta dantzaren egoera aztertu eta jardunbideak zeh...

Gehiago irakurri

Pristinako dantzen zipriztinak

2008/03/13

Argia, 2008-03-16 Independentzia aldarrikatzera eta ospatzera atera ziren Kosovon. Bandera yankiak atera zituzten askok, eta kantuan eta dantzan ikusi genituen beste asko. Estatu Batuetako banderena azaldu, esplikatu, analizatu digute atzerri politika adituek eta ez adituek. Nik bandera kontuet...

Gehiago irakurri

Sagar-dantza, hartza eta mozorroak Arizkunen

2008/02/15

Sagar-dantza, hartza eta mozorroak Arizkunen
Inauteri asteartea Arizkunen. Sagar-dantzariak ibili dira kalez-kale, zortzikoa eta sagar-dantza eskainiz. Ondoren hartza, mozorroak eta inauteriko konparsa osoa kaleratu da. Batzuk irribarrea eragiten dute, baina ez dago astirik barre egiteko, hartza hurbil dago eta.

Gehiago irakurri

Erregutzailearena

2007/12/31

        ESTRAGON: Zein da gure papera horretan guztian?         VLADIMIR: Gure papera?         ESTRAGON: Behar duan denbora har ezak.         VLADIMIR: Gure papera? Erregutzailearena.         ESTRAGON: Hainbesteraino?         VLADIMIR: Hartzekoekin dator berori, jauna?         ESTRAGON: Ez diagu jad...

Gehiago irakurri

Dantza, telebista eta Internet: 2008an bai ala bai

2007/12/28

Izarrek 3 urte ditu. Telebistan marrazki bizidun batzuk parean tokatuz gero begiratzen dio tarte batean, baina nahiko azkar aspertzen da. Telebistaren mandoa erabiltzen ez du ikasi oraindik. Ordenagailuaren sagua badaki erabiltzen ordea. >

Ordenagailu aurrean jarri eta bideoak bata-bestearen atz...

Gehiago irakurri 1

Dantza ikasketak non?

2007/11/28

Argia, 2007-11-30 "Edozein ergelek zuzendu dezake estatu bat eta futbol entrenatzaile izateko karneta behar da?". Piterman -ek —futbol taldeak hondoratzen espezialista den ukrainiar aberatsak— mozkorren eta eroen pareko egiak esaten dituela frogatu zuen esaldi horrekin. Arrazoi osoa zuen. T...

Gehiago irakurri 1

Entzuten ikasi

2007/11/22

Azken asteotan Donostian, Gasteizen eta Iruñean hitzaldi eta mahainguruetan parte hartzea egokitu zait. Donostian, Ikasbide elkarteak gonbidatuta "Euskal dantza bidegurutzean" izeneko txapa bota nuen, Gasteizen Folklore Akademiako ikasleei dantza maisuetaz hitzegin nien, eta Iruñean, Ortzadarren ja...

Gehiago irakurri 1

Orain arteko erantzunak

Anonimoak - Mutxiko Eguna Arrangoitzen

2006/10/05

Bai Karlos, badirudi arratsaldean izango direla Mutxikoak. Hasierako egitarauan akats bat zegoen eta iazko dantza ekitaldi batzuk ageri ziren. Horregatik egin dira zuzenketak. Beraz, mutxikoak [...]

Anonimoak - Pirmin Treku hil da

2006/07/14

Pirmin Trekuren heriotzak oihartzun zabala izan du komunikabideetan. Atzo bertan Sustatuk jaso zuen albistea eta gaur hainbat egunkaritan argitaratu dira artikuluak: Pirmin Treku hil da [...]

Anonimoak - Badatoz maskaradak!

2006/01/13

Eta EKE-ren gunean Urdiñarbeko maskaraden lehen agerrialdiko argazkiak ikus daitezke: Maskaradak Urdiñarben, urtarrilaren 8ko argazkiak

Anonimoak - Badatoz maskaradak!

2006/01/13

Hona Garan aurtengo maskaradei buruz argitaratu den erreportajea

Anonimoak - Dantza taldeak nazioartera begira

2005/10/21

Tagzania gunearen aukera berri eta zoragarri bati esker dantza taldeak atzerrian ibili direneko mapa hemen bertan bizirik, hau da, batera eta bestera mugitu eta hurbiltzeko [...]

Anonimoak - Dantzari Eguna Hazparnen

2005/09/22

Aupa eta eskerrikasko abisuagatik. Jaso genuen lehen egitarauan ez zegoen eta berria jasotzean ez ginen horretaz ohartu. Egin dugu zuzenketa. Ondo segi, oier.

Anonimoak - Dantza taldeak nazioartera begira

2005/08/25

Beasaingo Aurtzaka Dantza taldeak Istanbulen jardungo du dantzan. Abuztuaren 25etik 31ra bitartean izango dira Turkiako hiriburuan. El grupo Aurtzaka acude al Festival Internacional de Euroasia [...]

Anonimoak - Lehen maskaradak urtarrilaren 30ean

2005/05/12

Kaixo Asier! Ba uste dut aurten ere ez dela izango... Izan ere maskaradak neguan izaten dira, urtarrilean hasi eta aste santura bitartean, eta dagoeneko aurtengoak [...]

Anonimoak - Badatoz Altzürüküko maskaradak

2005/02/09

Bai, normalean lehenengo eta azken maskaradak herrian bertan egin ohi dira. Baina aurtengo data zerrendan azken maskarada hori ez da agertu. Altzürüküko auzo batean egiteko [...]

Anonimoak - 2005eko inauterien datak

2005/02/04

Diario de Noticias egunkariak Nafarroako inauterien egutegi-ordutegia prestatu du. Hemen duzue