Dokumentuaren akzioak
Geu nagusi!
Ondarroan Silberio Beristain dantza-maisuaren ikasle izandakoek omenaldi bat antolatu eta liburuska bat argitaratu dute. Silberiok 1947 eta 1957 bitartean aritu zen Ondarroan neska-mutil koadrilla bat lerroan jarri nahian. Bere ikasle izan zirenek hainbat kontakizun polit bildu dituzte liburuskan. Nagusiei garai horretan zer nolako errespetua zieten erakusten dutenak horietako batzuk ;-)
1948ko irailean izan zen. Jesus San Migel abadea eta Silberio Beristain dantza-maisua arduradun zirela, autobusean sartu eta Gipuzkoaruntz abiatu ziren dantzari-gazteak. Irunen egin zuten lehen emanaldia. Eta lehenengo sustoa bertan: "Irunen gengozala gure tarteko neska bati buruko zapia jausi jakon. Zapia solta eta orraza ezpainetan hartu eban. Baina zapia barriro buruan lotzera joan zanean, orratza falta. Haxe da estutasuna! Orratza irentsi ebalakoan, D. Jesus San Migel abadeak osagile batengana eroan eban. Zorionez, orratzik ez jakon barruan agertu!".
Irundik Donostiara joan ziren dantzari gazteak eta arratsaldean Getarian zuten aurreikusia azken dantza emanaldia. 20 gaztetxo herriko abadea eta dantza-maisuaren agindura. Pentsatzekoa da gaur egun baino disziplina zorrotzagoa izango zutela haiek. Baina, Getarian gertatutakoak zer pentsatua ematen du:
"Gero Getarian be gelditu ginan. Hemen be geure dantza agerraldia egiteko asmoa geunkan. Baina, autobusetik salto egin orduko, herri guztian zabaldu ginan. Geu nagusi! Gazteak beti gazte ba, eta Silberio gure maisuak ez eban talde osoa batzerik lortu. Azkenean, gaztetxoenak autobusaren ondoan batu ziran, baina nagusiagoen bila joan behar izan zan, etxera etortzeko".
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Oier Araolaza
Dantzaria naiz. Eibarko Kezka eta Donostiako Argia taldeetan aritzen naiz batez ere, eta Elgoibarko Haritz taldean ikasi nuen zenbait urtez. Dantzan elkartean egiten dut lan, dantzan.eus editatzen, eta dantzaren komunikazioa, dokumentazio, formakuntza eta kudeaketa lanetan oro har.
Blog honetako testuen lizentzia: CC-BY-SA
Alegia, kopiatu, aitortu eta baldintza beretan zabalzazu!
Jasotako azken erantzunak
- Patxi Montero on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Nekane Barandiaran on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Oier Araolaza on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Oier Araolaza on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Alex Hormaechea Wray on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Patxi Montero on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Oier Araolaza on "Dantzaren industria" oximoron bat da
- Patxi Montero on "Dantzaren industria" oximoron bat da
- Oier Araolaza on Eta orain zer?
- Xabier Etxabe on Eta orain zer?