KEP eta dantza, nondik-nora gabiltzan
Kulturaren Euskal Plana (KEP) eta dantza kontuak zertan ziren kontatzen
hastekoa nintzen, baina konturatu naiz horri buruzko azken kontua
aspaldikoa izan dela. Izan ere, 2006ko azaroan egin genuen bilera Eusko
Jaurlaritzako Kultura Sailak deituta dantzaren egoera aztertu eta
jardunbideak zehazteko. Jaurlaritzaren enkarguz Xabide enpresak
dantzaren sektorearen egoeraren diagnostikoa egiteko asmoz txosten bat
prestatu zuen. Txosten hori aurkeztu ziguten azken bilera hartan,
hilabeteko epea eman ziguten zuzenketak egiteko eta 2007ko otsailerako
beste bilera bat egitekotan geratu ginen.
Xabidek egindako lehen txosten hura oso flojoa iruditu zitzaidan niri. Oinarrizko hutsuneak eta akatsak zituen, eta denbora galtzen ari ote ginen sentsazioa hartu nuen. Hilabetez jo eta ke jardun genuen kontra-txosten bat prestatzen eta halaxe bidali genuen epe barruan. 2007. urtea iritsi zen eta baita pasa ere, eta Jaurlaritzatik txintik ere ez. Azkenean pasa den otsailean eta martxoan bi bilera izan ditugu Eusko Jaurlaritzan. Atzerapenagatik barkamena eskatu ondoren gauzak non dauden eta nora goazen azaldu digute.
Aurreko txostenari egin zitzazkion zuzenketa eta kritikak barneratuta dantzarako plana osatu eta hori gauzatzeko urratsak ematen hasteko asmo sendoa dagoela esan ziguten. Dantzaren plana zabala eta asmo onekoa da, baina orain arteko aurrekariak ikusita gauzatzeko aukera gutxi ikusten dizkiot. Hortik ordea 3-4 proiektu estrategikori berehalako bultzada emateko borondatea agertu zuten Kultura Saileko ordezkariek. Iñaki Gomez-ek hiru proiektu nagusi nabarmendu zituen:
Dokumentazio zentroari buruz, gauzak lausoago daude, aldez aurretik zenbait erabaki estrategiko hartu beharko baitira. Lehenik eta behin orain bertan dauden dokumentazio eta artxibo partikularen azterketa bat egin beharko da eta horrekin batera alorrak norekin ezkonduko diren argitu beharko da. Hau da, dantza tradizionala, garaikidea eta klasikoa, hirurak hartuko dituen zentroa izan behar den; arte eszenikoekin ezkondu behar den; garaikidea arte eszenikoekin eta tradizionala folklore instituto baten baitan joango litzatekeen... Epe motzean hartu beharreko erabakiak izango dira beraz, erabaki horiek nork hartuko dituen oso argi utzi ez bazuten ere, baina iruditzen zait azkenean erabaki politikoak izan beharko direla.
Hezkuntzari dagokionez, Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin harremanetan hasita daudela eta gai horri serio heldu beharra dutela adierazi zuten. Lehentasunezko kontua da dantzaren alorrarentzat eta gai horretarako batzorde bat antolatu eta bilerak bultzatu beharko direla.
Hiru lerro estrategiko horiekin batera beste hainbat kontu biltzen ditu dantzaren planak baina zaila dirudi pentsatzea lehen urtean askoz gehiago egingo denik. Horiek eta gehiago bultzatu, bideratu eta gauzatzen joateko talde eragile bat sortu behar zela jakinarazi ziguten.
Talde eragile horretan Jaurlaritzako, Foru Aldundietako eta Udaletako ordezkariekin batera dantza sektoreko lau ordezkari egongo dira, bi dantza tradizionalaren alorrekoak eta bi ez-tradizionalekoak. Geure artean ados jartzeko eskatu ziguten baina zaila ikusten genuen horrelako adostasun batera iristea, eta beraz, azkenean Jaurlaritzak berak egin zituen proposamenak.
Datorren astean dugu talde eragilearen lehen bilera.

- Dantza-guneak
- Dokumentazio zentroa
- Hezkuntza

- Asociacion de Danza - Dantza Elkartea (ADDE)
- Gipuzkoako dantza profesionalen elkartea
- Euskal Dantzarien Biltzarra
- Dantzan.com