Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Goroldioa kendu ezinik

2008/12/31

Tradiziotik abiatzen diren lan berrien uzta oparoa izan da aurten ere. Kukai-Tanttakak Sarrionandiaren poesia jarri du dantzan. Iparraldean dantza sorkuntza bizi-bizi dago. Besteak beste Anaigazteak, Arrola eta Aitzindariak elkarteek ikuskizun berriak plazaratu dituzte. Ekarpen berriek adina, edo ge...

Gehiago irakurri

Udazkenaren tronoan

2008/12/12

Artikulu hau entregatu behar nuen goizean, abenduaren lehenean,  iritsi zait Mikel Laboaren heriotzaren abisua. Zirriborratuta neuzkan lerroei azken errepasoa eman eta bidaltzea baino ez zitzaidan geratzen, baina albiste mingarriaren argira hain ergelak gertatzen zitzaizkidan aurretik idatzita...

Gehiago irakurri

Bralia eta buhameak Barkoxen

2008/11/11

"Ohidüra eta sorkuntza Zuberoan" jardunaldia burutu da Barkoxen azaroaren 8an Eusko Ikaskuntzak antolatuta. Buhameak, bralia eta soinulariak izan ditu mintzagai Jean Mixel Bedaxagar-ek, Nicole Lougarot Buhameetaz aritu da, Patrick Queheillek Zuberoako dantza sorkuntzaren errepasoa egin du eta Mixel Etxekopar-ek Etxebarre filma aurkeztu du.

Gehiago irakurri

NASA, Amorebietako udala, FBI eta dantzan.com

2008/11/07

Ostiralean Stargate probatzeko aukera izan nuen. Hor ibili nintzen, atzera eta aurrera, planeta gorrira salto egin eta asteroide grisera itzuli. Maite pozik dago, eta ez da harritzekoa, lantokiko paretean egindako zuloa borobil-borobila geratu da. Berehala ikusiko dugu Isabel Preysler nos muest...

Gehiago irakurri

Olinpiar dantzak

2008/09/12

Londresen urduri daude. Eta jendea urduri jartzen denean eztabaidan hasten da. Horrela baietz eta horrela ezetz. Badute arrazoirik urduri jartzeko. Suerte txarra da gero Olinpiar Jokoak txinatarren ondoren antolatu beharra. Azpiegiturak txukun prestatuko dituzte, bisitariei harrera egiteko ez dute ...

Gehiago irakurri

Meza eman eta txistua jo

2008/09/03

Iraganean, hainbat apaiz txistulari ezagutu ditugu Euskal Herrian. Mateo Txistu, apaiz, txistulari eta ehiztari amorratuaren ipuinak alde batera utzita, ezagunak dira, adibidez, apaiz lanak txistuaren doinura burutu dituzten Aita Hilario Olazaran edo Aita Gaizka Barandiaran. Aspaldi ez dut ordea ap...

Gehiago irakurri

Geu nagusi!

2008/07/14

Maiz esaten da orain umeek ez dietela errespeturik nagusiei eta ezinezkoa dela disziplina minimo batekin gauzak egitea. Zer esanik ez dantza alorrean. Ume talde bat lerroan jartzen saiatu den edonork daki lan horren zailtasunaz. Eta garai bateko umeak? Gurasoek esaten ziguten bezain txintxoak ote zi...

Gehiago irakurri

Sword Spectacular, York-eko ezpata-dantzen jaialdiaren kronika

2008/06/09

York-en izan gara maiatza bukaeran, Eibarko kezka dantza taldearekin Sword Spectacular jaialdian parte hartu dugu, ezpata-dantzen jaialdi erraldoi batean. Europa eta Ameriketako 40 ezpata-dantza taldek hartu genituen York-eko kaleak eta hor ibili gara gora eta behera ezpata-dantzan.

Gehiago irakurri

ADDEko bazkide egin naiz

2008/04/23

Asociacion de Danza – Dantza Elkartea da ADDE, Euskal Herriko Dantza Elkarte Profesionala. Dantza alor desberdinetatik jorratzen duten kideak biltzen ditu elkarte honek: dantzariak, sortzaileak, kudeatzaileak, irakasleak… eta dantza mota desberdinetako kideak biltzeko asmoarekin sortu da. Dantza...

Gehiago irakurri

KEP eta dantza, nondik-nora gabiltzan

2008/04/10

Kulturaren Euskal Plana (KEP) eta dantza kontuak zertan ziren kontatzen hastekoa nintzen, baina konturatu naiz horri buruzko azken kontua aspaldikoa izan dela . Izan ere, 2006ko azaroan egin genuen bilera Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak deituta dantzaren egoera aztertu eta jardunbideak zeh...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Eskerrikasko eta ttun-ttunari buruz bi hitz

2011/05/26

Eskerrikasko San Lorentzoko danzanteei boletin mamitsu eta interesgarriagatik. Artikulu gehienak zorrotzak eta argigarriak dira, baina penaz irakurri dut Erronkariko ttun-ttunari buruzkoa, dantza horren azken mendeko ibilbidea egiterakoan hutsune garrantzitsuak egiten dituelako. Lehen ere aipatu izan dira kontu hauek posta zerrendan Fernando Hualde Diario de Noticias-en argitaratutako artikulu baten harira, eta orain ere lehengo hutsuneak errepikatzen dira. 1943an Oberenak egindako berreskuraketa, 1956an Gaizka Barandiaran-ek BRSAPV-an argitaratutako lana, 1969an Argia dantzari taldeak egindakoa...

Bai horixe!

2011/05/24

Bai Aritz, niri ere festa ederra eta betea iruditu zitzaidan. Kamera bateriarik gabe geratu zitzaidan eta ezin izan nuen askorik grabatu, baina bertan izan ziren bastonersak makila-dantzak eginez, ball de gitanes delakoak (zinta-dantza eginez), mota askotako musikariak, e.a. castellers-ak ere ikusgarriak, herriko kale estu horietan.

pausoak

2011/05/09

Bai, niri ere asko gustatu zait. Pauso batzuk Andra Marik batutakoekin antzekotasun harrigarriak dauzkate, eta dantzakera ere, erabat lurrera lotutakoa, eta pausatua, baina indartsua. Kaskainetak jotzen ere a zer erakustaldia.

Bai horixe!

2011/03/02

Aiba, konturatu gabe nengoen! Ze ona! Askotan kritikatu izan ditut space invaders-ak baina kasu honetan bisualki trabarik ez egiteko ahalegina txalotzekoa da.

horrela egiten da

2011/02/08

Esango nuke ereduak ez direla osotasunean hartu eta erabiltzen, baizik eta interesatzen zaizkigun zatiak bakarrik "bildu" eta "erabiltzen" direla. Bakoitzak "hautatu" egiten du garai eta eredu bakoitzetik zer jaso nahi duen eta horrekin osatzen du berea.

Beste gauza bat da zer esaten dugun egindakoaz, nola kontatzen dugun, baina praktikan materialak handik eta hemendik bilduta "berregiten" aritzen gara. Urbeltz-ek, Levi-Strauss-i jarraituz, "bricolage" bezala izendatzen du jarduera mota hori, eta gure zeregina horixe litzateke ondorioz, "bricoleur" onak izatea.

"Bricoleur" onak beste batzuk baztertutako materialak jaso eta erabilera berriak ematen artistak izaten dira. Larrain-dantzaren berregite prozesuan albo batera geratu ziren zenbait material berrerabiltzea oso interesgarria iruditzen zait, eta "seriean" ekoiztutakoren ondoan, dantzatu, erakutsi, gozatu eta sustatzeko modukoa iruditzen zait.

Izena "luzea", "motza", edo "ertaina" jarri ez zait horrenbeste ajola. Lizarrakoek "Lizarrakoa" dela jartzea nahi badute, primeran, dantzakera hori baztertua baitute, eta hala ere, beretzat errekonozitzen dutela esan nahi baitu horrek.

Hizkuntza adibide

2011/02/08

Julen, hizkuntza jarri duzu adibide eta niri gustatzen zait hizkuntza erabiltzea adibide moduan, baina beste modu batera planteatuta. Hizkuntzak tradizioak dira bai, eta etengabe bizi dute tradizio ororen tentsio bera: aldaketa eta zurruntasunaren artekoa. Ez da egia Euskaltzaindiak Etxepare-ren edozer ontzat ematen duenik. Iturritzat du, baina Euskaltzaindiak gaur egun egiten duen euskara asko aldatu da Etxeparek egiten zuenetik.

Hizkuntzak (eta dantzak) aldatzen doaz denborarekin batera, baina noizean behin aldaketa handiak gertatzen dira, eta beste batzuetan "atzeraka" saltoak egiten saiatzen gara. Arabako Laguardia herria adibidez, halako batean Euskaltzaindiak esan zigun Biasteri esan behar geniola euskaraz, eta horretara ohitu garenean, paper zaharrak aztertu dituztela eta etorkizunera begirako erabakia dela hemendik aurrera Guardia esan behar dugula. Eta gu txintxo-txintxo, historia eta etorkizuna biak uztartu nahian.

Dantzan ere antzera gertatzen da. Halako batean larrainetan egiten ziren erromerietako dantza guztiak suite batean batu eta larrain-dantza izena jarri zioten. Gerora, hasieran irekiago eta libreagoa zen dantza hori zurruntzen joan zen, eta halako batean eredu itxi eta zehatz bat adostu zuten zenbaitek. Baina, horren aurreko dantzatzeko moduak ere badira larrain-dantza, eta ez du esan nahi horrek beti zaharrena denik hoberena, baina bidean galdutako gauza interesgarriak (eta batzuetan, berriarenak baino hobeak) direnak berreskuratzea aberasgarria iruditzen zait zalantzarik gabe.

Inauteriak

2011/02/03

Niretzat ere inauteri kuttunak dira Ituren eta Zubietakoak. Noizbait inauteriak zer izan ote ziren ulertzeko beharrezko bisita. Gu asteartean izan ginen Ẑubietan, eta mozorro eta joaldunak beti bezain ikusgarri aurkitu genituen. Hori bai, jendetza handia zegoen, eta argazkilariak zientoka. Santiago Yañiz argazkilariak ere egin du gogoeta horren inguruan: http://santiyaniz.blogspot.com/2011/02/disfrazados-de-fotografo.html

izenak eta izanak

2011/02/03

Ulertzen ditugu Mikelue eta Izar esandakoak, eta zinez eskertzen ditugu ekarpenak. Aipatzen dituzuen kontu horiek ezagutzen ditugu, eta horregatik jaso dugu bideo hau, horren berri ematen duelako, baina izena jartzerakoan beste kezka batzuk ere izan ditugu buruan. Akaso ez dugu asmatu, baina aitortu behar dizuegu ez zaigula iruditzen kontu erraza. Aldaketak egin ditugu eta orain "Lizarrako larrain-dantza" jarri diogu izenburua (lehen testuan ere aipatua zegoen Lizarrakoa zela, izenburua laburra jartzeagatik ez genuen jarri). "Luzea" den aipamena ere kendu dugu izenburutik, baina badakigu horrek "gaizkiulertuak" eragin ditzakeela dantzarien artean, gehienek ez baitute Lizarrako larrain-dantzaren atzean dagoen historia ezagutzen.

Ezagutzen dugu Ibai-Ega eta Lizarrako Gaiteroek egindako lana (DVDa) eta Izar, uste dut benetan interesgarria litzatekeela lan horri segida ematea, eta oraingo larrain-dantza "laburraren" aurretik egiten zen larrain-dantza ere ezagutzera ematen ahalegintzea.

Carnival king of Europe

2010/11/29

Iñaki, orain pare bat urte Zubieta eta Iturengo inauterietan topo egin genuen Italiako lan-talde honekin. Zubietan, ostatuaren azpiko lokalean, joaldunak janzten ari zirela bertan zeuden kamera batekin italiar batzuk. Hauek bai dabiltzala pauso batzuk aurrerago!

Monika. Guk badugu DVD hori, Italiatik bidali ziguten eta. Nahi baduzu jar zaitez gurekin harremanetan dantzari@dantzan.com helbidean eta konponduko gara.

Eskerrikasko Ortzadar!

2010/10/30

Eskerrikasko jardunaldiak antolatzeagatik eta bertan izan ez ginenontzat, bideo hauek ikusteko aukera emateagatik! Benetan interesgarriak eta jakingarriak bertan kontatutako guztiak. Eutsi goiari!