Orain arteko ekarpenak

Ez da gauza erraza ama gezurtatzen: kiri-kiri-ken-du, dena jakiten du

2024/02/27

Ez da gauza erraza ama gezurtatzen: kiri-kiri-ken-du, dena jakiten du
Egingo dugu txango bat Mursegotik Dalcrozera kantuan? Egiletza eta herri-musikaren arteko nahas-mahasean ibiliko gara? Mursegoren Lapur(ari)keten artean, Txistulari pitxulari-rekin nahasian kantatzen duen Kirikiriken kantak eramango gaitu batetik bestera. Ezagutzen duzu? Egingo dug...

Gehiago irakurri

Sokari helduta Vilanovako festa-labirintoan

2023/10/04

Sokari helduta Vilanovako festa-labirintoan
Gure festetako zenbait adierazpenek beste testuinguru batzuetan dituzten aldaerak ikusi eta erritoen kaosean murgildu gara uda honetan Vilanova i la Geltru herri katalanean. 2023ko uztailaren 28tik abuztuaren 2ra 22 dantzari Kezkatu Vilanova i la Geltruko labirintoan harrapatuta ibili gara, irtee...

Gehiago irakurri

"Behar-beharrezkotzat jotzen dut euskal dantza eskolan irakastea"

2023/07/21

"Behar-beharrezkotzat jotzen dut euskal dantza eskolan irakastea"
Hezkuntza aztergai duen Hik Hasi aldizkarirako elkarrizketatu nau Ainara Gorostitzuk. Dantza, euskal dantza eta hezkuntzaz aritu ginen eta euskal dantza euskal herritar guztiok ezagutu beharko genukeen gorputz hizkuntza dela aldarrikatzen dudan esaldia ekarri du Gorostitzuk titularrera: "Euskal...

Gehiago irakurri

Nola idatzi dantza izenak? sokadantza, soka dantza ala soka-dantza?

2023/04/14

Nola idatzi dantza izenak? sokadantza, soka dantza ala soka-dantza?
Dantza izenak euskaraz idazteko moduak zalantza asko sortzen ditu. Hitz elkartzeetan 'dantza' daramatenak  Euskaltzaindiaren Hiztegian  hiru eratan agertzen dira idatzita: Lotuta: sokadantza , pordondantza eta  kontradantza . Marrarekin: dantza-soka , Bizkai-dantza Bereizita: makil ...

Gehiago irakurri 4

Euskal dantza Minnesotako unibertsitate batean

2023/03/24

Euskal dantza Minnesotako unibertsitate batean
Fargo izan zen Minnesota entzun eta burura etorri zitzaidan lehen irudia. Paisaia lau, zuritu eta mortuak. Irudimenak eta fikzioak engainatu egiten gaituzte batzuetan, baina ez oraingoan. Halaxe aurkitu dugu Minnesota: lau, zuri eta mortu. Bueno, ez hain mortu ere; atetik barrura sartzean sumatzen ...

Gehiago irakurri

Amerikara goaz geure borondatez

2023/02/17

Amerikara goaz geure borondatez
Minnesotara euskal dantza irakastera goaz Josu Garate eta Oier Araolaza Dantzan, Dantzerti, Argia eta Kezkako dantzari eta dantza-irakasleak. Minneapolis ondoan dagoen St. Olaf unibertsitatean euskal dantza ikastaroak eskainiko ditugu astebetez. Bigarren astean Idahora, Boisera joango gara, bertako...

Gehiago irakurri

Dantzan 2000-2022: 20 urteurrena 2 urte beranduago

2022/05/20

Dantzan 2000-2022: 20 urteurrena 2 urte beranduago
Dantzan.com domeinua 2000ko maiatzaren 8an erregistratu zen Whois-en  ikusi dudanez . Beno, ez zen bakarrik erregistratu. Anaiak egin zuen. Gari Araolazak eraiki zuen Dantzan-en lehen webgunea. 1997-98 ingurutik Kezka dantza taldeari buruzko informazioa jarrita zeukan Garik sareko txokoren batea...

Gehiago irakurri

Gregorio Vives eta Mendaroko dantzarien eta txistularien kontuak

2022/02/07

Gregorio Vives eta Mendaroko dantzarien eta txistularien kontuak
Debabarrenako dantzaren eta Mendaroko azken 60 urteotako historian garrantzia handiko herri-eragilea, sustatzailea, hil da 2022 urtearen hasiera honetan, urtarrilaren 5ean, hain zuzen: Gregorio Vives Zabaleta (Mendaro, 1944-2022). Gure amaren jaioturte berekoa zen Gregorio Vives eta gure  aitarek...

Gehiago irakurri

Atzeak erakusten du nola dantzatu aurrea

2021/10/04

Atzeak erakusten du nola dantzatu aurrea
"Orainaldia ez da existitzen, iraganaren eraikuntza bat da eta etorkizuna hutsune handi bat da". Sinkroniak eta diakroniak elkar gurutzatuz ehuten duten sare hori ulertzeko ahaleginean kokatzen zuen artearen historia Francisco Calvo Serrallerrek (1948-2018).  "Artea iragana eta orainaldiaren artek...

Gehiago irakurri

Kataluniar folklore jaialdi batera zihoala atxilotu dute Puigdemont

2021/09/24

Kataluniar folklore jaialdi batera zihoala atxilotu dute Puigdemont
Sardinian, L'Alguer-en asteburu honetan ospatuko den Kataluniako folklore jaialdi batera zihoan Carles Puigdemont presidente erbesteratua Italiako poliziak atxilotu duenean . Adifolk, herri-tradizioen  sustapenerako elkarteak antolatutako jaialdian Kataluniar folklore erakustaldi handia egingo ...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Oier Araolaza - Bost dantza-maisu: Iriarte, Larralde, Elizalde, Izeta eta Aldekoa

2013/11/19

A zer boskotea! Bai gustura entzun dudala dena. MIla esker berriz ere Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeari, aurretik egindako lanaz gain, orain lan horien grabazioak [...]

Oier Araolaza - ETB Seguran 30 urte

2013/10/24

Argi dago erreportajea auto-satisfakziotik abiatzen dela, eta beraz, Telleriarena da 45 minutuetan entzun daitekeen ahots kritiko (horrela deitu baldin badaiteke behintzat) bakarra. Pena da, erreportajean [...]

Oier Araolaza - Carmen Cortes: Yerma 1996

2013/10/21

Urteak pasa arren (17 hain zuzen ere) zapore gozoa gordetzen dut emanaldi honetaz. Indartsua iruditu zitzaidan, zintzoa, sendoa. Baina bada bitxikeria bat maiz gogoratzen dudana. [...]

Oier Araolaza - Nori kopiatu zion Michael Jackson-ek moonwalk famatua?

2013/10/04

Bereziki gustatzen zait mota honetako kontuak "tradizioaren" ikuspegitik begiratzea. Normalki Michael Jackson-en dantzakera hori "modernotzat" joko genuke, tradizioarekin oposizioan. Eta ostera, Michael Jakson-en dantzakera bere [...]

Oier Araolaza - Ezpata-dantzak San Migeletan, Xemeindik Igantzira eta Iurretatik Ontariora

2013/09/30

Nik ere ez dut datu gehiago Aritz! Ea norbait animatzen den informazio bilketa egitera!

Oier Araolaza - Cetina: Contradanza 1991

2013/09/16

Niretzat ere, Zuberoako Pastoralak eta beste zenbait ekitaldi bezala, Cetinako Contradanza anakronismo zoragarria da. Ez dator bat gaur egun modan eta nagusi diren estetika, erritmo, [...]

Oier Araolaza - Dantza Auñamendi Eusko Entziklopedian - Sarrera

2013/07/12

Konturatuta dantzari buruzko zenbait sarrera interesgarri egiten ari zirela Auñamendi Eusko Entziklopediarako, eskatu nion Emilio Xabier Dueñasi ea zerrenda bat egin zezakeen, gida bezala, dagoen [...]

Oier Araolaza - Teknikaren gailurra eta dantzariaren linea

2013/07/09

Ondo kontuan hartzeko gauzak esaten ditu Roger Salas-ek artikulu honetan. Esango nuke, zenbaitetan euskal dantzan ere dantza klasikoaren "eredu" hori imitatu nahian ibiltzen garela, eta [...]

Oier Araolaza - Emakumeak Tolosako bordon-dantzarien artean lehen aldiz

2013/06/25

Zorionak Tolosako bordon-dantzariei emandako urratsagatik! Konturatu gara goizean, San Joan zortzikoa dantzatzera atera zirela neskak. Arratsaldean berriz, bordon-dantza egiten soilik mutilak ageri dira irudietan. Zergatik? [...]

Oier Araolaza - Kabalkadak Aiziritzen 1989ko otsailaren 12an

2013/06/21

Grabazio historiko bat da Emilio Xabier Dueñas-ek hemen eskaini diguna. Altxor bat. Kabalkadetako errepertorioaren inguruan ekarpen ederra egiteaz gain, zehazki dantza-jauziei buruz ezagutzen den dokumentu [...]