Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Euskal dantzaren ikusentzunezko ondarea babesten

2020/04/02

Orain bost urte alarma dei bat zabaldu zen ikusentzunezko ondarearen inguruan. Bideoen bizi-iraupena laburra zela ohartuta, dantza talde eta elkarteek 1970, 1980 eta 1990eko hamarkadetan egindako bideo grabazioak galtzeko arriskuan egon zitezkeela ohartarazi zuten teknikariek. Horrela,  ...

Gehiago irakurri

25.298 irakurle izan ditu Dantzan-ek mozorro, maskarada eta inauteri artean

2020/03/03

Hilabete batean izandako inoizko bigarren emaitza onena izan dugu Dantzan-en 2020ko otsailean. 25.298 sesio (Google analytcs-en sesio izeneko kontzeptua darabilgu neurketa honetan), zehazki. 18 urtetan hilabete batean izan dugun bigarren irakurle kopuru altuena da hau.  Otsaila hilabete laburra iz...

Gehiago irakurri

Bukatu da Soka erakusketa Eibarren; Euskal Dantzaren Museoa noiz?

2019/12/16

Itxi ditu ateak Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketak Eibarren. Sei astetan ikusi ahal izan da EKEk eta GFAk ekoiztutako erakusketa Dantzan Biharrian-en eta bai eibartarren, baina inguruko herrietatik hurbildutako dantza-zaleen interesa piztu du. Guztira 528 bisitari izan ditu erakusketak. ...

Gehiago irakurri

Dokumentazioak sorkuntzan duen garrantziari buruz solasten

2019/12/13

Kultur jardueren dokumentazioan dauden beharrak, hutsuneak eta lorpenak partekatu ditugu Durangoko Azokan aurtengoan. Xenpelar Dokumentazio Zentroak antolatuta, Kultur sorkuntzen dokumentazioa, etorkizunerako apustua solasaldian hartu genuen parte. Helburua zen dokumentazioak sorkuntzan duen gar...

Gehiago irakurri

Munduko euskaldunak soka berean aurreskua dantzatuz

2019/12/06

Euskal Gizataldeak Munduan VII. Kongresuaren baitan, Euskaldunak Kalifornian erakusketa ireki da Bilboko Euskal Museoan urriaren 3an. Bertan izan dira kongresuan parte hartzera etorritako munduko hainbat lurraldetako euskaldunak. Hitzartzeekin hasi aurretik, guztiak batera soka batean batu, eta elk...

Gehiago irakurri

300 bisitari izan ditu Soka erakusketak lehen hiru asteotan

2019/11/22

Dantzan Biharrianen lur-hartuta dagoen Soka erakusketak Eibarren egingo duen egonaldiaren ekuatorea pasa du. Sei asterako etorri da eta hiru pasa dira dagoeneko, eta bisitari kopuru handia eskuratu du hiru asteotan. Dagoeneko 300 bisitari pasa dira euskal dantzaren urratsetan barneratatzeko aukera ...

Gehiago irakurri

"Dantza, festa eta kultur ondarea" jardunaldiak eman duena

2019/11/21

D antzak ondare kultural izendatzearen balizko onurak eta arriskuak jarri dira mahai gainean Zatak, Dantzan eta Soinuenea elkarteek antolatutako jardunaldian. Eusko Jaurlaritzak Euskal Kultur Ondarearen lege berria argitaratu eta hilabete gutxira legearen nondik norakoak ezagutu eta legea...

Gehiago irakurri

Bisita gidatua: Soka erakusketa

2019/11/08

Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketa Eibarko Dantzan-Biharrian egoitzan urriaren 31tik irekita badago ere, astelehen honetan egin da irekiera ekitaldia. Hogeita hamar lagunetik gora elkartu gara eta Oier Araolazak gidatu du entzule taldean erakusketan barrena.  Dantzaren izaera uniberts...

Gehiago irakurri

Dantza-kontuak Irulegi irratian

2019/11/06

Hamabostean behin, euskal dantzaren inguruko albisteei eta dantzan.eus jorratzen ditugun gaiei leku egiten die Marie Agnes Gorostiagek Irulegi irratian egiten duen Ondaiziela irratsaioan. Saio bakoitzean, elkarrizketat bakoitzean, dantzarako eta euskal ohiturentzat duen jakinmina, sentiberatasu...

Gehiago irakurri 2

Soka erakusketa eta dantza-ekitaldiak Dantzan Biharrianen

2019/10/25

Urriaren 31tik aurrera irekita izango ditu ateak Soka erakusketak Eibarren. Biharrian Dantzan egoitzan izango dugu Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketa multimedia. Erakusketarekin batera zenbait jarduera antolatu dira, bisita gidatu bat Oier Araolazarekin, bisita dantzatu bat Patxi Labordar...

Gehiago irakurri

Dantzan

Dantzan

Dantzan elkartea 2002an sortu zen dantzan.eus (dantzan.com hasieran) kudeatzeko. Gaur egun euskal dantzaren inguruko informazioa, albisteak, bideoak, agenda eta bestelakoak sareratzen dituen dantzan.eus webguneaz gain, dantzaren lotutako beste zenbait jarduera burutzen dira elkarte honetatik, adibidez:

  • Euskal dantza irakasleen formaziorako jarduerak antolatu eta eskaintzen ditugu Gipuzkoako Foru Aldundiaren Dantzan Ikasi programaren bidez. 
  • Gipuzkoako Dantzagunearen kudeaketan parte hartzen dugu Dantzaz elkartearekin eta Eragin enpresarekin batera osatzen dugun Ondare2.0 Aldi Baterako Enpresa Elkartearen bidez. 
  • Euskal dantzaren artxibora begira Eusko Jaurlaritzaren ekimenez burutzen ari den euskal dantzaren ikusentzunezko artxiboen digitalizazio programan parte hartzen dugu Eresbilen bitartez.
  • Hainbat dantza ekitaldiren antolaketa eta kudeaketan parte hartzen dugu, hala nola Gipuzkoako Urrezko Dominaren ezpata-dantza Gipuzkoako Diputazioaren eskariz eta Ikerfolk elkartearekin elkarlanean edo Gaztemundu Dantzan programa, Eusko Jaurlaritzaren enkarguz, besteak beste.
  • Dantzarekin lotutako aholkularitza, informazio eta dokumentazio zerbitzua eskaintzen dugu, bai , bai telefonoz (943 53 04 40), bai Eibarren dugun bulego nagusian

 

Dantzan

Ubitxa 16-18, behea
20600 Eibar
+34 943 53 04 40
dantzari@dantzan.com