Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Gipuzkoako Dantzagunea Lan-deialdia: Gipuzkoako Dantzaguneko komunikazio-arduraduna

Dokumentuaren akzioak

Lan-deialdia: Gipuzkoako Dantzaguneko komunikazio-arduraduna

2024/11/18 09:20
Lan-deialdia: Gipuzkoako Dantzaguneko komunikazio-arduraduna

Gipuzkoako Dantzagunea.

Gipuzkoako Dantzagunean komunikazio-lanak egiteko pertsona behar du Dantzan elkarteak. Interesdunek azaroaren 30ra arte izango dute Curriculum Vitaea bidaltzeko epea.

Eskaintzen da:

  • Lanpostua Errenteriako Niessen eraikinean.
  • Lanaldi erdiko kontratua (ordezkapena), urtebeteko iraupenarekin.
  • Arte eta kulturaren arloan eskarmentu handiko lantalde bateko kide izatea.
  • Hasteko aurreikusten den data: urtarrilaren 1a.

Lanpostuaren zeregin nagusiak:

  • Gipuzkoako Dantzagunearen komunikazio estrategiari lotuta, komunikazio-ekintzak egitea, Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariekin elkarlanean.
  • Dantzagunearen webgunea eta sare sozialak elikatzea eta kudeatzea.
  • Dantzagunearen buletina prestatzea eta bidaltzea.
  • Komunikaziorako zein dokumentaziorako, irudiak eta bideoak sortzea euskarri fisiko zein digitaletarako.
  • Paperezko euskarrietarako diseinuak eta maketazio-lanak.
  • Prentsa-oharrak erredaktatzea eta bidaltzea.
  • Dantzaguneko gainerako lanetan eta arduretan parte hartzea.

Baldintzak

Eskatzen da:

  • Komunikazioarekin lotutako ikasketak izatea.
  • Komunikazio-lanetan esperientzia izatea.
  • Komunikazio-teknologiak ezagutzea: webgune, argazki, bideo eta diseinu programak erabiltzen jakitea.
  • Sare sozialak kudeatzen eskarmentua izatea.

Kontuan hartuko da:

  • Komunikazio-lanari lotutako trebakuntzak eta esperientzia izatea.
  • Dantzaren sektoreari buruzko ezagutza eta interesa.

Interesatuek bidali Curriculum Vitaea azaroaren 30a baino lehen ondorengo helbidera:

Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat aipatutako helbide elektronikora edo deitu 943 53 04 40 telefono zenbakira.

Datu Pertsonalak Babesteko Arautegiak xedatzen duenez, jakinarazi nahi dizugu, deialdi honetan emandako datu pertsonalak Dantzan elkartearen fitxategi batean jasoko direla langile hautaketa-prozesu hau burutzeko erabiliko direla. Informazioa bidaltzeak tratamendu hau egiteko onarpena dugula suposatuko du. Gogorarazten dizugu emandako datuak ikustea, zuzentzea eta ezereztea eska dezakezula, bai eta, tratamenduari aurka egitea ere. Horretarako, elkartera jo dezakezu helbide honetan: Ubitxa kalea, 18, 20600 Eibar (Gipuzkoa) edo posta elektroniko honen bidez: dantzari@dantzan.com

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Gipuzkoako Dantzagunea

Gipuzkoako Dantzagunea

Dantzagunea Gipuzkoako Foru Aldundiak dantzaren ikaskuntza eta sorkuntza prozesuak laguntzeko eta sustatzeko sortutako zerbitzua da. Errenterian du egoitza, Niessen eraikinean.

Kulturaren Euskal Planak dantzaren alorreko lan-lerro nagusitzat jo zuen herrialde bakoitzean dantzarako baliabideak izateko erreferentziazko gune bat irekitzea. 

Dantzagunean mota guztietako dantzak, bereziki lantzen direlarik dantza klasikoa, garaikidea eta euskal dantza tradizionalean bildutakoak. Bertatik eskeintzen dira Gipuzkoan dantza jardunean ari diren elkarte, konpainia eta eragileei laguntzeko zerbitzuak eta inguruko lurralde eta erkidegoetako antzeko entitate eta zentruekin elkarlana bilatzen da.

Dantzagunearen lan-lerro nagusiak honakoak dira:

1- Sorkuntza koreografikoa sustatzea, sortzaileei eta taldeei Dantzaguneko aretoak utzita, eta egonaldi-programa bat, Sortutakoak, sustatuta.

2- Sorkuntza-prozesuak laguntzea, aholkularitza artistikoaren bitartez; eta dantzaren sorkuntzaren eta produkzioaren inguruko ikerketa garatzea.

3- Prestakuntza espezializatua ematea, gaur egun Gipuzkoan ematen den formazioa osatzeko, alderdi tekniko-praktikoak eta teorikoak landuta.

4- Dantza hedatzeko formula berriak bilatzea, publikoa sentsibilizatzea eta dantza eskola-programetan sartzea.

5- Dantzarekin zerikusia duten gaiei buruzko informazio eta dokumentazio baliabideak interesa dutenen esku jartzea: eskolak, bekak, audizioak, konpainiak, ikuskizunen ekoizpena, hedabiderako kanalak...