Dokumentuaren akzioak
Liburutegia dantzan 2023
Gaur liburuaren eguna dela eta gure liburutegian sartutako azken aleak erakutsi nahi dizkizuegu. Euskal dantzaren inguruko nobedadeak Argitalpenen atalean daude, baina horrez gain dantzaren inguruko liburutegia dugu Dantzan-en eta bertara iritsitako azken liburuetako batzuk dira honakoak:
- Kolpatuz. Miren eta Roberto Etxeberria, 2022
- El baile perdido. Raquel Andueza. La Galania, 2018
- Beñat Irigoyen. Galtxetaburu. Aiko Edizioak, 2021
- De banda a banda. Coetus, 2018
- Oinkari basque dancers. 50 years of memories. Oinkari basque dancers, 2009
- Dance usted. Asuntos de baile. Luis Costa, 2022
- Basque dance. John M. Ysursa, 199
- Festes, tradicions i costums a Mallorca. Miquel Riutort i Pou, Felip Munar i Munar, 2023
- Irudiz eta euskaraz. Gure hizkuntzaren zinema. Gure zinemaren hizkuntza. Josu Martinez, 2022
- La Rioja en sus danzas y canciones. Jose Fernandez Rojas, 1987
- Raquetistas. Gloria, represión y olvido de las pelotaris profesionales. Olatz Gonzalez Abrisketa,2022
- Noticias históricas de Tavira de Durango. F.A: Beitia, R. de Echezarreta, 2022
- L'esgrime, la danse et l'art de la guerre. Le livre et la représentation du mouvement. Sidney Anglo, 2011
- Los gigantes cabezudos de San Sebastián. Borja Muñoz Niharra, 2022
- Máscara e danças rituais. Ritor ibéricos do solsticio de inverno. Antonio Pinelo Tiza, 2013
- Principles of visual anthropology. Mouton de Gruyter. Ed. P. Hockings, 2003
- Txalaparta. Sentido e historia. Argibel Euba, 2022
- Soinu-tresnak Euskal Herri-musikan. ENtziklopedia I. Aerofonoak I. J.M. Beltran, I. Eguren, 2021
- Ozio-Bide. 75 urte, 1947-2022. C. Urdangarin, T. Vitoria, 2022
- La danza. Cuerpos en movimiento a través de la historia. Idoia M urga Castro, 2023
Dantzan liburutegia erabili nahi baduzu: Dantzan Biharrianen (Ubitxa, 16 behea 20600 Eibar - 943 53 04 40 - dantzari@dantzan.com) gaude.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Dantzan
Dantzan elkartea 2002an sortu zen dantzan.eus (dantzan.com hasieran) kudeatzeko. Gaur egun euskal dantzaren inguruko informazioa, albisteak, bideoak, agenda eta bestelakoak sareratzen dituen dantzan.eus webguneaz gain, dantzaren lotutako beste zenbait jarduera burutzen dira elkarte honetatik, adibidez:
- Formazioa. Euskal dantza irakasleen formaziorako jarduerak antolatu eta eskaintzen ditugu Gipuzkoako Foru Aldundiaren Dantzan Ikasi programaren bidez.
- Kudeaketa. Gipuzkoako Dantzagunearen kudeaketan parte hartzen dugu Dantzaz elkartearekin eta Eragin enpresarekin batera osatzen dugun Ondare2.0 Aldi Baterako Enpresa Elkartearen bidez.
- Dokumentazioa. Euskal dantzaren artxibora begira euskal dantzaren milatik gora bideo-zinta digitalizatu eta dokumentatu ditugu.
- Ondare immateriala inbentariatzeko lanetan euskal dantzen fitxak egiten parte hartu dugu Zatak elkartearekin lankidetzan.
- Hitzaldiak. Euskal dantza eta kultura tradizionalaren inguruko hitzaldiak eskaintzen ditugu.
- Dantza ekitaldiak. Hainbat dantza ekitaldiren antolaketa eta kudeaketan parte hartzen dugu, hala nola Gipuzkoako Urrezko Dominaren ezpata-dantza Gipuzkoako Diputazioaren eskariz eta Ikerfolk elkartearekin elkarlanean edo Gaztemundu Dantzan programa, Eusko Jaurlaritzaren enkarguz, besteak beste.
- Aholkularitza. Dantzarekin lotutako aholkularitza, informazio eta dokumentazio zerbitzua eskaintzen dugu, bai emailez, bai telefonoz (943 53 04 40), bai Eibarren (Ubitxa 16 behea) dugun bulego nagusian.
- Komunikazioa. Dantzanen jarduerak oihartzuna du beste eremu eta medioetan, eta besteak beste Irulegi irratiarekin lankidetzan aritzen gara dantza-kontuan uhinetan zabaltzen.
- Dantzan. Dantzan elkartea 2020an: dantza sustatu eta hedatzeko lanak
- Marka. Dantzan markaren irudiak eta logoak.
- Dantzan.eus. Azken berrikuntza teknikoak eta aldaketak webgunean.
Dantzan
Ubitxa 16-18, behea // 20600 Eibar (kokapena)
+34 943 53 04 40
dantzari@dantzan.com