Dantzan gara, baita estatutuetan ere
Gure elkartearen izena Dantzan.com izan da 20 urtez, 2003an halaxe, "Dantzan.com, dantza sustatu eta hedatzeko elkartea" izenarekin errejistratu genuenetik. 2014an gure domeinua dantzan.com-etik dantzan.eus-era pasa zen eta 2022an markaren berrikustearekin batera elkarteaz aritzeko Dantzan izena erabiltzera pasa ginen, .com eta .eus-ik gabe.
Orain, 2025 urte honetan, estatutuak ere aldatu eta errejistro ofizialean dagoeneko Dantzan gara,"Dantzan, dantza sustatu eta hedatzeko elkartea". Albisteren bat dantzan.eus-en irakurri dugula esatea zuzena da, baina baita Dantzan-en irakurri dugula esatea ere, eta elkarteaz ari garenean, "Dantzan elkartea" izendatzea da modu egokiena.