Orain arteko ekarpenak

Hirugarren itzulia hasiko dugu 2016ko koko-dantzekin

2016/01/25

Hirugarren itzulia hasiko dugu 2016ko koko-dantzekin
Urtarrilaren 30ean, alegia, larunbat honetan bertan iritsiko dira karnabalak Eibarrera eta baserriz baserri koko-eskea eta koko-dantzekin abiatuko gara.  Gureak ziklo olinpikoak dira, lau urtetan ematen diogu itzulia Eibarko baserri-auzoei, eta 2008an koko-dantzak eta koko-eskea abiatu genituenetik...

Gehiago irakurri

San Andres eguneko Plazara Dantzara erromeria eguzkitsua izan dugu halako batean

2015/12/21

San Andres eguneko Plazara Dantzara erromeria eguzkitsua izan dugu halako batean
Ahaztuta genuen noiztik ez genuen San Andres eguna eguraldi onarekin ospatzen. Euria eta hotza izan dugu aspaldiko urteetan. Goizean-goizetik aterri, epel eta eguzkitsu ere izatea arraroa gertatu zaigu aurtengoan. Ez dugu alperrik galdu ordea. Plazara atera, Untzagan bildu eta Jainaga eta Narbaizar...

Gehiago irakurri

Urbeltzi Diputazioak emango dion Urrezko Dominaren ezpata-dantzan parte hartuko dugu bihar

2015/12/17

Urbeltzi Diputazioak emango dion Urrezko Dominaren ezpata-dantzan parte hartuko dugu bihar
Gipuzkoako Foru Aldundiak Urrezko Domina emango dio Donostian bihar, abenduaren 18an, Juan Antonio Urbeltzi, Argia dantzari taldearen zuzendariari, eta ekitaldian egingo den ezpata-dantzan parte hartuko dugu bihar Kezka dantza taldeko dantzariok eta Usartza txistulari taldeko musikariek. Aurtzaka, ...

Gehiago irakurri

Dantza Coliseoan: Ambulantes danza: Por unos pasitos de ná

2015/09/30

Dantza Coliseoan: Ambulantes danza: Por unos pasitos de ná
2015eko urriak 3, larunbata 20:30ean Urriaren 3an berriro ere dantzaz gozatzeko aukera izango da Coliseoan. Ambulantes danza -k etxeko txikienetatik hasi eta familia guztiarentzat gomendagarria den Flamenko ikuskizuna dakar Eibarrera: Por unos pasitos de ná. 50 minutuko iraupena du...

Gehiago irakurri

Dantza Coliseoan: Dantzaz Konpainia: Itzalak / Txoriak

2015/09/30

Dantza Coliseoan: Dantzaz Konpainia: Itzalak / Txoriak
2015eko urriak 2, ostirala 20:30ean Itzalak - Txoriak dantza ikuskizuna aurkeztuko du Dantzaz konpainiak urriaren 2an Coliseo Antzokian. Bi euskal musikari lotzen ditu Dantzaz konpainiaren lan honek eta lotura horretan bi koreograforen proposamenak dakartzate, Paolo Mohovich italiarrarena eta J...

Gehiago irakurri

Nor da kartel honetan ageri den dantzaria?

2015/09/29

Nor da kartel honetan ageri den dantzaria?
" Esto no es rock radical vasco " kontzertuen kartelean ageri den dantzaria Kezka dantza taldekoa dela abisatu digu Gari Otamendi k. Kartelean, ertz batean jartzen duela argazkia Kezka dantza taldearena dela. Irudi honetan oso txiki ageri da eta ezin irakurri, baina kaleetako karteletan ikusten ...

Gehiago irakurri 2

Valladoliden izango gara datorren asteburuan

2015/09/24

Valladoliden izango gara datorren asteburuan
Asteburu honetan, irailaren 26 eta 27 bitartean, Valladoliden izango gara Kezka Dantza Taldeko dantzariak. Bertako Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko dantzak Gaztela-Leongo hirian aurkeztuko ditugu. Valladolideko euskal etxeak antolatzen zuen euskal jaiaren ospakizunetan elkarteko kide e...

Gehiago irakurri

Igartzako ezpata-dantzarien distiran Joseba Juarez gogoan

2015/09/18

Igartzako ezpata-dantzarien distiran Joseba Juarez gogoan
2005ean Arrateko ezpata-dantzan izan genituen lehen bi gonbidatuetako bat Mikel Sarriegi izan zen (Iñaki Arregi bigarrena). Beasaingo Aurtzakako dantzariekin eta ondoren Igartzako ezpata-dantzariak izango zirenekin hasitako harreman horrek hamarkada bete du orain. Dantza, erritual koreografiakoak e...

Gehiago irakurri 1

Dantzariz bete zuen plaza Euskal Jaiaren 50. urteurrenak

2015/09/17

Dantzariz bete zuen plaza Euskal Jaiaren 50. urteurrenak
Pasa den maiatzaren 31an ospatu genuen Eibarren 50. Euskal Jaia. Urte berezia zela eta berezi ospatu beharra zegoen, eta dantzariok egin genuen gurea: Inoiz dantzari izandako guztiak dantzara gonbidatu eta aspaldian ez bezala bete genuen Untzaga plaza. Urtarrilaren hasieran dantzarako deialdia egin...

Gehiago irakurri

Arrateko zelaia 2015eko festarako prest

2015/09/04

Arrateko zelaia 2015eko festarako prest
Datorren asteartean, irailaren 8an, Arrateko zelaian izango gara berriro ere, hamaikagarrenez, Arrateko Amaren Kofradiako dantzariak. Abuztuko oporrak atzean utzita Arratera begira jarri gara eta aste honetan zehar entseguak egin ostean prest ditugu ezpata, makil, brokel eta abarrak. Aurtengoan, as...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Kezka - Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko

2017/12/15

Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Zozketa egin dugu jasotako erantzun guztien artean eta Irati Arangureni egokitu zaizkio sarrerak. Berarekin harremanetan jarriko gara sarrerak helarazteko.

kezka - Aurresku bat Usartzan 1932an

2017/01/31

Felix, bakoitzak bere zoroa bizi du! ;-)

Kezka dantza taldea - Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Zorionak Marian eta Juanan eta Argiako familia osoari. Zorionekoak gu zuekin ikasteko eta dantzatzeko aukera izan dugulako.

Kezka dantza taldea - Nor da kartel honetan ageri den dantzaria?

2015/09/30

Hori da Oier Ibarbia! Bi puxtarri zuretzat!! Ikusten da senidetasunak laguntzen duela edozein posturatan ezagutzen odol berekoa!

Kezka dantza taldea - Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia

2014/06/10

Eskerrik asko Patxi. Egia esan nahiko kontu sinplea iruditu zitzaigun guri, eta kezka genuen funtzionatuko ote zuen... Ume (eta heldu...) asko batera dantzan jartzerakoan koordinatzeko [...]

Kezka dantza taldea - Zamaltzaina eta Lajkonika elkartu zirenekoa

2014/04/07

Eskerrikasko zure erantzunagatik Mikel! Zumitzezko zaldikoa Poloniakoa da, Wola Kosnowa herriskakoa. Bertan, Eguberri-Urteberri sasoian eske errondan (Kolędowanie) ateratzen diren taldeetan ageri ohi den zaldikoa da.

kezka - Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza

2012/12/08

Gurean ez dakigu ziur zenbat izango ginen. 180 bat kalkulatzen dugu, baina egia esan zehatz ez dakigu, ze batzuk kale, hasierako kopurua ere gutxi-gora-beherakoa zen, [...]

kezka - Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza

2012/12/08

Ba egia esan, ez zitzaigun okurritu egin ere Guiness errekorrena. Egin genuenean batek baino gehiago galdetu zigun, eta gure erantzuna zen munduan milaka zinta-dantza egiten [...]