Orain arteko ekarpenak
2017/09/06
Ohi bezala irailaren 8an, aurten ostirala, ospatuko dugu Arrate eguna, eta bertan izango da Arrateko Dantzarien Kofradia, Usartza txistulari taldearen laguntzarekin, Arrateko ezpata-dantza eta trokeo-dantzak eskaintzeko.
Oihane Vicente eta Eneko Galdos, Zumarraga, Antio, ezpata-dantza, 2015...
2017/07/04
Telmo Esnal zine zuzendari eta dantzaria Dantza izeneko pelikula grabatzen ari da, eta bertan parte hartzen ari gara Kezkako dantzariak. Telmo Esnal zuzendari lanetan ari da, eta bi sortzaile ditu laguntzaile, Koldobika Jauregi eta Juan Antonio Urbeltz.
Koldobika Jauregi artista plastik...
2017/06/30
Tiraka, animoka, estututa izan ditugu azken urteotan Santa Kurutzeko gazteak, sokan sartzen jendea animatzen ez zela eta, lotsatu egiten omen ziren. Baina batzutan naturaltasun kontua besterik ez da lotsa kentzearena, eta azken bi urteotan horrela egin dira gauzak Mandiola auzoko Santa Kurutz gain...
2017/06/30
Utah-ko Unibertsitateko ballet ikasleak astebetez izan ditugu Euskal Herrian euskal dantzen oinarriak ikasten. Guztira, Utahko Unibertsitateko dantza graduko hamaika dantza ikasle ibili dira gure artean. Kezka dantza taldeak bere "etxean", Portalea Kultur Etxean egin dien harrera, eta bertako d...
2017/06/20
Jotak, pasodobleak, dantza-jauziak, txotisak, polkak, mazurkak, baltsak edo ingurutxoak dantzatzeko aukera paregabea izango dugu, besteak beste, Aiko taldeko Patxi Laborda dantza maisuaren gidaritzapean. San Juan jaien egitarauaren barruan, datorren ekainaren 25ean, igandez eta arratsaldeko 19:3...
2017/05/22
1937ko apirilaren 25ean bonbardatu zuten Eibar hegazkin nazionalek, sei hilabetez gerrako frontea bertan izan ondoren. 80 urte pasata, egun hura gogora ekarri duten ekitaldietan parte hartu du apirileko azken egunetan Kezka dantza taldeak.
Apirilaren 28an eta 29an, ostirala eta larunbata hu...
2017/05/08
Atzo arratsaldean iritsi zen Eibarrera Salt Lake City-tik (Utah, AEB) ballet ikasleen espedizioa. Guztira hamaika dantza ikasle etorri dira, Utah-ko Unibertsitatean dantza graduko ikasleak, eta astebetez euskal dantzak ikasten arituko direnak Eibarren, Bilbon eta Errenterian.
Orain 9 urte bezala...
2017/05/04
2017ko maiatzak 6, larunbata, 17:00an Coliseo Antzokian. Sarrera: 5 €
Behor gazte bat Xihiko mendian dabil. Leku horretako biztanleak presentzia bitxi batzuk dira. Gaizkileak izanen ote dira, edo ongileak? Animaleari presentzia horiek Xihiko mendiaren sekretua azalduko al diote? sekretu hori n...
2017/04/28
Gaur eta bihar, Gerra Zibilean Eibarren gertatutako bonbardaketa eta gertakarien inguruko hitzaldi-ikusgarrian parte hartuko dugu Kezka dantza taldeko dantzariok. Jesus Gutierrez gidoilari eta hizlari, eta Josu Mujikaren koordinazio artistikoarekin, lan-talde zabalak parte hartuko ekitaldian : ...
2017/04/10
Apirilaren 6an zendu da 95 urterekin Juana Unzueta Garcia (Eibar, 1924-2017), Ballet Eibarres dantza akademiako sortzailea eta irakasle izandakoa. Eibarko Fermin Calbeton kalean jaio zen 1924ko ekainaren 16an, eta Gerra Zibiletik ihesi, lau urteko anaia Armandorekin Errusiara bidali zuten 1937an...
Orain arteko erantzunak
2025/08/20
Dolumin sentituena Dugunatarrei. Ezpalak jaialdiaren bueltan ezagutu genuen Iñaki eta beti adeitsu bezain animoso sentitu dugu, dantzaren maitale eta bultzatzaile nekaezin. Pena handia hartzen dugu. Besarkada estua.
2024/05/02
Eskerrik asko Txutxin erakutsi diguzun guztiagatik eta euskal dantzan duintasunez aritzearen garrantzia ikustarazteagatik. Doluminak Irizartarrei eta Maite eta Mikel soka-lagunei.
2023/06/22
Eskerrik asko Duguna! Ez dugu horrelakorik merezi, baina elkarlana ospatzeko beti prest.
2021/10/29
Ederra emanaldia, argazkiak eta kronika! Biba zuek!
2021/06/09
Bai, domekan Etxebarrian plazan izango da.
2021/06/08
Ezingo da Coliseo bertara joan ikustera. Pantaila bidez bakarrik ikusi ahal izango da, hemen jarriko dugu lotura.
2021/02/04
Doluminak Dugunatarrei Eibarko dantzarien partez.
2019/07/03
Arrateko dantzak prestatu genituenetik Jesus Pomaresekin zorretan gara, ezpata-dantza berritzeko ahaleginean San Lorentzokoen ereduak eta dantza berrien sorkuntzari buruz Jesus Pomaresek eta Mikel Larramendik idatzitako artikulu bat ezinbesteko argia eman baitzigun. 1987an, Dantzariak aldizkarian argitaratu zuten Pomaresek eta Larramendik "Acerca de la composición de danzas nuevas" izeneko artikulua. Bertan ikasi genuen dantzak ongi atontzeaz gainera, harrera goxoa egingo zien festa ondo hautatzeak zeukan garrantzia, elkar-elikatze horrek ekarriko baitzuen ahaleginaren arrakasta edo porrota. Ideia funtsezkoa izan zen hori guretzat, eta hori ere, artikuluan aipatutako guztiaz gainera, zor diogu hain goiz joan den Jesus Pomaresi.
2018/03/06
Zorte izugarria izan dugu zure doinura dantzatzeko aukera izan dugulako. Euskal musika eta dantzarako musika maitatzen irakatsi diguzu eta gure dantza bizitzari jarri diozun soinu banda hori gurekin utzi duzu partitzeko tenorian. Mila esker Marian eta ez adiorik, gurekin geratzen baita zure izana.
2017/12/15
Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Zozketa egin dugu jasotako erantzun guztien artean eta Irati Arangureni egokitu zaizkio sarrerak. Berarekin harremanetan jarriko gara sarrerak helarazteko.