Dantza Coliseoan: Elirale: Xihiko
2017ko maiatzak 6, larunbata, 17:00an Coliseo Antzokian. Sarrera: 5 €
Behor gazte bat Xihiko mendian dabil. Leku horretako biztanleak presentzia bitxi batzuk dira. Gaizkileak izanen ote dira, edo ongileak? Animaleari presentzia horiek Xihiko mendiaren sekretua azalduko al diote? sekretu hori normalki mutil gazteei bakarrik azaldua zaielarik… Koregrafiak jauzien sistemaren baitan ibiltzeko manera ugaria deklinatzen du, hau itzal lan batez azpimarratua denean. Arkaitz Miner biolin jolea eta Jokin Irungarai perkusiojoleak hiru dantzari interpreteak lagunduko dituzte, azken hauek haien ahotsaz kantatu eta instrumentoak jokodituztelarik.
Elirale: Xihiko
- 2017ko maiatzaren 6an, larunbata, 17:00an
- Eibar, Coliseo Antzokia
- Sarrera 5€
Xihiko mendia edo le Mont Chico gailur bat da Pirinioetako dantzarien irudimen kolektiboan sortua. Mutxiko hitzaren deribatua da, eta mutxiko hitzak gizon ez ezkondua erran nahi du euskaraz. Beste batzuk erranen dute musika hitzaren eratorpen bat dela... Bizkitartean, Jauzi bat da ongi ezagutua zeren oraindik erabat "bizirik" dago eta dantzatua da gure Euskal Herrian bainan baita ere Pirinioetako mendi katearen herrietan. Mutxikoak deitu diogu Euskal Herrian eta Mochico Okzitandarrez.
Emanaldi hau ikerketa proiektu batean sartzen da, Elirale eta LagunArte konpainiek batera eraman dutena. Mutxikoak XIV. mendeko Braleen europar fondotik datoz eta mendeak zeharkatuz guregana iritsi dira. Mutxikoen gaiaren inguruan egindako ikerketa/gogoetak sistema horren berdinamizatzea ahalbidetu du, dimentsio kalitatibo bat berreskuratuz. Dinamika hunek Xihiko obraren idazkerak koreografiko eta musikala bultzatu ditu, musika sinatzen dutelarik Arkaitz Miner eta Jokin Irungaray musikariek.
Xihikon, Jauzien sistema koregrafikoaren emika atxiki dugu : Sistemaren giltza den Pikatu famatuaren puntuazioarekin gorputz-pisuaren alternantzia sortzen du dantzariak. Perkusio-elementuak biltzen du puntudun ibilera hau eta perkusioak dantzariari bere bizkar-hezurra itzultzen dio. Sistemak generatzen dituen sintaxiaren ahalmen guziekin jostatu gira : Jauzien Dantzaren Historia zeharkatu dugu kalitate desberdinekin. Bidaia hau Eus- kal-Herritik pasatzen da Xiberotik bereziki, bainan Ossau arhanetik ere, Jauzi era « tradizionalen » Lionel Dubertrand-en aholkuekin guk sortutako Larretarrak izenekoarekin, baita bukaeran esentzia garaikidea duen Mutxiko bat sortuz.
- Interpreteak : Arantxa Lannes, Jose Cazaubon, Johañe Etchebest, Jokin Irungaray eta Arkaitz Miner
- Koregrafia : Pantxika Telleria
- Laguntzaile koregrafikoak : Célia Thomas eta Lionel Dubertrand
- Feldenkraïs TM teknikan laguntzailea : Laura Beurdeley
- Musika sorkuntza: Arkaitz Miner
- Argi sorkuntza : Javi Ulla
- Soinu teknikaria: Patrick Fisher
- Eszenografia eta jauntziak : Maialen Maritxalar
- Akzesorioak : Annie Onchalo
- Ekoizpena : Marion Morin
