Badatoz Arrateko 2017ko festak eta dantzak

2017/09/06
Badatoz Arrateko 2017ko festak eta dantzak

Ohi bezala irailaren 8an, aurten ostirala, ospatuko dugu Arrate eguna, eta bertan izango da Arrateko Dantzarien Kofradia, Usartza txistulari taldearen laguntzarekin, Arrateko ezpata-dantza eta trokeo-dantzak eskaintzeko.

Oihane Vicente eta Eneko Galdos, Zumarraga, Antio, ezpata-dantza, 2015-07-02. Argazkia: Josu Garate - dantzan.eus CC By-Sa

Zumarragako gonbidatuak

Baselizen Gipuzkoako katedrala moduan ezagutzen den Zumarragako Antio ermitan, uztailaren 2an, Santa Isabel egunez ezpata-dantza egin ohi duten dantzarietako bi izango ditugu aurten Arraten gonbidatu berezi.

Oihane Vicente eta Eneko Galdos zumarragarrek, Antion erakutsi ohi duten dotorezia ekarriko dute Arratera. Arrateko ezpata-dantza prestatzen jardun dute azken hilabeteetan, eta ensaioetan erakutsi dute "bere" eginda ekarriko dutela.

Ordutegia, irailak 8, ostirala

  • 11:00etako mezan ezpata-dantza.
  • 12:00ak aldera hasten den prozesioaren bukaeran ezpata-dantza.
  • 12:30etatik aurrera, ezpata-dantza eta trokeo-dantzak zelaian.