Bandtzaldia Aiko eta Eibarko Musika Bandaren eskutik
Jotak, pasodobleak, dantza-jauziak, txotisak, polkak, mazurkak, baltsak edo ingurutxoak dantzatzeko aukera paregabea izango dugu, besteak beste, Aiko taldeko Patxi Laborda dantza maisuaren gidaritzapean. San Juan jaien egitarauaren barruan, datorren ekainaren 25ean, igandez eta arratsaldeko 19:30etan, Eibarko Untzaga plazan Bandtzaldia izenburupean Aiko Taldeko musikariak eta dantza maisuak Euskal Herriko Musika Banda hoberenekin elkartzen diharduen dantzaldiaz gozatzeko aukera izango dugu, eguraldiak kontrakorik aginduko ez badigu behintzat.
Dantzazaleek musika ederraz gozatzeko, baina batez ere dantzan parte hartzeko aukera izango dute, Aiko Taldea eta Eibarko Musika Bandaren eskutik Eibarrera datorkigun Bandtzaldiarekin, musikak antzina zuen funtsa eta esanahia errebindikatzen duen kontzertu-erromeriarekin.
BBK Fundazioaren laguntza duen Bandtzaldia arrakasta handiz estreinatu zen iaz Azkuna Zentroan, Bilboko Musika Bandarekin, eta pixkanaka Euskal Herriko txokoetara zabalduz doan ekimena da. Dantzaldiaren egitaraua Sabin Bikandi Aiko Taldeko kide sortzaileetakoa eta 2015eko musika konposizio hoberenaren Max Saridunak idatzitako 20 lan baino gehiagok osatzen dute. Joserra Gutierrez Barakaldoko konposatzailea arduratu da moldaketez, lan bikaina eginez, abestiak bandaren egiturara egokitzeko.
BANDtzaldia
- Dantzaldia: Aiko Taldea eta Eibarko Udal Musika Banda
- Noiz: ekainak 25ean, igandea, arratsaldeko 19:30ean
- Non: Eibarko Untzaga Plazan
- Sarrera: dohain
