Handia filmean parte hartze txiki bat

2017/10/19
Handia filmean parte hartze txiki bat

Gaurtik aurrera hainbat zinetan ikusi daiteke Altzoko Handiaren inguruan Jon Garaño eta Aitor Arregik zuzendu duten Handia filma. Kezka, Haritz eta Argiako zenbait dantzarik pelikularen errodajean parte hartzeko aukera polita izan genuen. Filmaren azken muntaketan parte hartutako eszena nahiko laburtuta geratu da, baina esperientzia aberasgarria izan da zinez.

Handia filmaren errodajea. Argazkia: David Herranz.

Ezteietan, bazkalosteko dantzaldian parte hartu genuen Argia, Kezka, Haritz eta Duguna dantza taldeetako zenbait dantzarik eta musikarik dantzan.com-ek koordinatuta. Zehazki hauek aritu ginen bertan: Joxemari Irastorza txistulari lanetan, Beñat Lopez atabalari, eta dantzariak Fernando Aristizabal, Mertxe Ibañez, Ainhoa Larrañaga, Josu Garate, Eire Vila, Oier Araolaza, Olaiz Agirrebeña, Esther Kareaga, Enrike Izagirre, Ane Sarasketa, Izar Araolaza, Izaro Bernedo, Ekain Araolaza eta Maule Bernedo. 

Handia filmaren errodajean parte hartutako dantzariak eta musikariak, Beizama, 2016-04-25.

1847 urte inguruan kokatzen da eszena, eta beraz, garai hartako ezaugarriak kontuan hartu ziren xehetasun txikienetan ere. Doinuak, dantzak, dantzakera, janzkera, musikarien tresnak... Beizamako Lete baserri ederrean egin zen grabaketa, filmeko lantaldeak zoragarri zaindu gintuen eta esperientzia ederra izan zen. 

Handia filma Eibarren

Filme bikaina da eta gomendatu nahi dizuegu guztioi ikustera joatera. Bihar, urriak 21, larunbata hasiko da eskaintzen Handia filma Eibarren, Coliseo antzokian. Hona asteburuan izango diren aukerak:

Larunbata 21
17:00 1 ARETOA
19:45 ANTZOKIA
22:30 ANTZOKIA

Igandea 22
17:00 1 ARETOA
20:00 ANTZOKIA

Astelehena 23
20:30 ANTZOKIA