Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

Ezpalak 2018 lurretik zerura

2018/07/05

Ezpalak Jaialdialdiaren XIII. edizioa ospatu dugu aurten Eibarren eta Iruñean. Maiatzeko azken asteburuan giza-dorreek hartu dituzte gure herrietako kale eta plazak eta, berriro ere, nazioarteko tradizizozko dantzak enbor bereko ezpalak direla ikusteko aukera izan dugu.  Aurtengoan dantzari ...

Gehiago irakurri

Santa Kurutz eta gallegoak

2018/06/07

Maiatza eta ekaina lan hilabeteak izaten dira dantzariontzat, Eibarko Euskal Jaia, Ezpalak jaialdia, Eibarko Dantzari Eguna eta San Joan jaietako dantzaldiak gainean izaten ditugu eta urte guztian landutakoa erakusteko desiatzen egoten gara hilabete hasieratik. Maiatzeko lehen egunekin hasten gara ...

Gehiago irakurri

...eta kitto! aldizkaria "kezkaz" blai

2018/04/27

Gaur argitaratzen den ...eta kitto! aldizkaria, 1055. zenbakia daramana gure artxiboan ongi gordetzekoa da. Azaletik hasita azken orrialderarte hainbat aldiz ageri da Kezka dantza taldea bertan. Hasteko, azalean bertan, ...eta kitto!-ren sorreraren 25. urteurrena ospatzeko egindako jaialdiko ar...

Gehiago irakurri

Orain 60 urte estreinatu zen Kezka dantza taldea

2018/04/17

1958ko apirilaren 13an egin zuen Eibarko Klub Deportiboko dantza taldeak lehen emanaldia, Arraten. Gregorio Santa Cruz izan zuen lehen zuzendaria eta oraindik ez zuen Kezka izenik ere. 60 urte bete dira beraz. Orain 10 urte, 50. urteurrenean Arratera igo eta argazkia eta dantza emanaldia egin genit...

Gehiago irakurri

Martin Zalakain hurrengo emanaldiak: Gernika eta Eibar

2018/04/16

Larunbat honetan (Apir. 21, 20:00) Gernikan, Jai Alain ( sarrerak erosteko hemen ) izango gara Martin Zalakain-ekin. Hurrengo emanaldiak Eibarren izango dira, maiatzaren 19an. Eibarko emanaldirako 19:00etarako sarrerak agortuta, bigarren paseko (22:00etan) sarrerak ere erritmo onean saltzen ari...

Gehiago irakurri

Hamaika koko-dantza 2018an

2018/04/13

Otsailaren 3an San Blas eguna ospatzen da Eibarren, baina 2018 honetan inauteriak gertu tokatu zaizkio San Blasi eta Koko-dantzak egun horretan bertan egin genituen. Agina eta Mandiola inguruko baserriak bisitatu genituen goizean goizetik hasita eta arratsaldean, aldiz, Eibarko kaleetan barrena ...

Gehiago irakurri

Kultur aniztasunaren soka-dantza

2018/04/09

Eibarko Untzaga Plaza kultur aniztasunaren plaza bilakatu zen 2017ko abenduaren 17an. "Kultur-arteko Festan" herrian bizi diren hainbat etorkin kolektibotako kideek norbere jatorriko herriko dantza, gastronomia zein musika erakutsi zituen eta Kezka dantza taldea ere bertan izan zen, handik eta hem...

Gehiago irakurri

Plazara dantzara 2017ko San Andresetan

2018/04/09

San Andres dugu Eibarren patroi, eta honen eguna ospatzen dugu azaroaren 30ean. Azoka antolatzen da herriko kaleetan, baserritarrek beraien uzta eta animaliak jaisten dituzte kalera, eta dantzariok, aldiz, dantzan jartzen dugu plaza. Jainaga eta Narbaiza trikitilariek girotzen duten dantzaldiak ala...

Gehiago irakurri

Arrateko dantzak Zumarragan

2018/04/05

Ezaguna da Zumarragako Antioko baselizan egiten den ezpata-dantza. Ezagunak eta ederrak dira, bai baseliza eta baita ezpata-dantza bera ere, eta Kezkako dantzariok hau bertatik bertara ezagutu eta gure dantzak Zumarargara eramateko aukera izan genuen Santa Isabel festetan, uztaileko lehen egunetan...

Gehiago irakurri

Kezkako dantzariak Martin Zalakain ikusgarrian

2018/04/04

2017ko azaroaren 11n estreinatu zen Juan Antonio Urbeltzen azken lana Bilboko Arriagan: Martin Zalakain. Euskal Herriko hamaika txokotako dantzariak taula gainera ekarri ditu antzerkia eta dantza bera uztartu nahi izan dituen lanak; hala, Harkaitz Canok izen bereko Pio Barojaren eleberria antz...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Kezka dantza taldea on Jesus Irizar "Txutxin", Oñatiko dantza-maisua hil da

2024/05/02

Eskerrik asko Txutxin erakutsi diguzun guztiagatik eta euskal dantzan duintasunez aritzearen garrantzia ikustarazteagatik. Doluminak Irizartarrei eta Maite eta Mikel soka-lagunei.

Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez

2023/06/22

Eskerrik asko Duguna! Ez dugu horrelakorik merezi, baina elkarlana ospatzeko beti prest.

Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!

2021/10/29

Ederra emanaldia, argazkiak eta kronika! Biba zuek!

Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online

2021/06/09

Bai, domekan Etxebarrian plazan izango da.

Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online

2021/06/08

Ezingo da Coliseo bertara joan ikustera. Pantaila bidez bakarrik ikusi ahal izango da, hemen jarriko dugu lotura.

Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.

2021/02/04

Doluminak Dugunatarrei Eibarko dantzarien partez.

Kezka dantza taldea on Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da

2019/07/03

Arrateko dantzak prestatu genituenetik Jesus Pomaresekin zorretan gara, ezpata-dantza berritzeko ahaleginean San Lorentzokoen ereduak eta dantza berrien sorkuntzari buruz Jesus Pomaresek eta Mikel Larramendik idatzitako artikulu bat ezinbesteko argia eman baitzigun. 1987an, Dantzariak aldizkarian argitaratu zuten Pomaresek eta Larramendik "Acerca de la composición de danzas nuevas" izeneko artikulua. Bertan ikasi genuen dantzak ongi atontzeaz gainera, harrera goxoa egingo zien festa ondo hautatzeak zeukan garrantzia, elkar-elikatze horrek ekarriko baitzuen ahaleginaren arrakasta edo porrota. Ideia funtsezkoa izan zen hori guretzat, eta hori ere, artikuluan aipatutako guztiaz gainera, zor diogu hain goiz joan den Jesus Pomaresi.

Kezka dantza taldea on Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria

2018/03/06

Zorte izugarria izan dugu zure doinura dantzatzeko aukera izan dugulako. Euskal musika eta dantzarako musika maitatzen irakatsi diguzu eta gure dantza bizitzari jarri diozun soinu banda hori gurekin utzi duzu partitzeko tenorian. Mila esker Marian eta ez adiorik, gurekin geratzen baita zure izana.

Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko

2017/12/15

Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Zozketa egin dugu jasotako erantzun guztien artean eta Irati Arangureni egokitu zaizkio sarrerak. Berarekin harremanetan jarriko gara sarrerak helarazteko.

kezka on Aurresku bat Usartzan 1932an

2017/01/31

Felix, bakoitzak bere zoroa bizi du! ;-)
Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com