Euskal dantzak Castelmoron sur Lot-en
Lot eta Garona departamentuko herri txikia da Castelmorn sur Lot, baina txikia izanik ere, azken hamazazpi urteotan antolatu duten Folkloriades Nazioarteko folklore jaialdiak txikia ere handi egin du. Herri osoa atontzen dute jaialdirako eta herritar guztiak hurbiltzen dira dantzaleku bihurtutako Rugby zelaira jaialdiak iraun bitartean. Kezkako dantzariok 2018ko uztailean izan genuen bertan parte hartzekoa aukera.
Guk Arrateko ezpata-dantza eta trokeo-dantzak, San Juan soka-dantza eta Zuberoako dantzak eraman genituen Eibartik Frantzia aldera. Ezpata-dantza herriko elizan egin eta Arrateko ezpata-txikien zortzikoa dantzatu genuen. Agertokian, aldiz, gainontzeko dantza taldeetako kideak gonbidatu genituen gure sokara batzera eta soltean aritzera ere animatu ziren.
Parte hartzaileek, hango eta hemengo dantzak ikusteaz gain, hauek ikasteko aukera ere izan zuten. Euskal dantzak herriko plazan emandako erromerian ikasi zituzten Castelmoroneko herritarrek.
Jaialdiaren gora-beherei buruzko argazki gehiago ikusi nahi izanez gero, egin klik hemen:
