Martin Zalakain, udazkeneko emanaldiak Urritik abendura lau aukera izango dira Martin Zalakain ikusteko, Andoainen, Urretxun, Azpeitian eta Basaurin. Hona hemen egutegia:
Urriak 20, larunbata, 20:00etan: Andoain, Bastero antzokia. Sarrerak hemen .
Urriak 27, larunbata, 20:00etan: Urretxu, Ederrena pilotalekua.
Azaroak 24, la...https://dantzan.eus/kidea/kezka/martin-zalakain-2018-udazkenahttps://dantzan.eus/kidea/kezka/martin-zalakain-2018-udazkena/@@images/image-1200-c8e82bf423183263a0a25b9b83293c5f.jpeg
Martin Zalakain, udazkeneko emanaldiak
2018/10/11
Urritik abendura lau aukera izango dira Martin Zalakain ikusteko, Andoainen, Urretxun, Azpeitian eta Basaurin. Hona hemen egutegia:
Urriak 20, larunbata, 20:00etan: Andoain, Bastero antzokia. Sarrerak hemen.
Urriak 27, larunbata, 20:00etan: Urretxu, Ederrena pilotalekua.
Martin Zalakain, Artedrama eta Argiaren ikuskizuna da, Juan A. Urbeltz-en koreografia eta zuzendaritzarekin, Ander Lipusen antzerki-lan eta eszenaratzearekin, Pio Barojan eleberrian oinarrituta Harkaitz Canok egokitutako gidoiarekin, Mikel Urbeltzen eta Marian Arregi zenaren zuzendaritza musikalarekin, eta Argia, Arkaitz, Maritzuli, Duguna, Haritz, Elai Alai, Astigar, Gure-Kai eta Kezka dantza taldeetako dantzarien, eta besteak beste Argia, Ezpelur, Duguna eta Plectro taldeetako musikarien parte hartzearekin egiten dena. 2017ko azaroaren 11an Bilboko Arriaga antzokian estreinatu zen eta harrezkero Donostiako Victoria Eugenian, Iruñeko Baluarten, Baionako Scene Nationalen, Gernikako Jai Alain, Eibarko Coliseon eta Biarritzeko Gare du Midin eskaini da.