Dokumentuaren akzioak
Koko-dantzak Otaola-Kiñarraga auzora
Karnabalak hemen daude eta Eibarren koko-marruak ere prest daude herriko baserri-auzo eta kaleak hartzeko. Datorren larunbatean, otsailaren 23an, Otaola-Kiñarraga auzoko baserrietara hurbilduko dira dantzan, kantuan eta eskean, arratsalde aldera erdiguneko gune nagusiak hartu aurretik.
Ohi bezala goizeko 8:30ean hasiko dira aurtengo koko-dantzak merkatu plazan batzen diren baserritarren aurrean. Handik bi taldetan banatuta arituko dira baserritik baserrira eguerdi aldera arte. Talde batek Sautxitik gora Iragorri baserrira joko du, eta ondoren Azitainen Loiola, Egiguren, Ixkue eta Txopen bisitatuko ditu. Herriaren beste muturrera joango dira gero, Otaolaerdikoa eta Ipuruara. Bitartean, beste taldea, Txontatik abiatuko da Mertxete, Iraegi, Aretabeletxe, Iraegitxiki eta Unbe aldera joz eta bi taldeak elkartuta Altamirabehekoa, Katina eta Bolinguan bukatuko dute goizeko koko-eskea. 2015ean ibili ziren azkenekoz baserri inguru horretan eta egunak irudi eder hauek utzi zizkigun:
Arratsaldean kalejiran ibiliko dira koko-dantzak Eibarko erdigunea klaeetan, Mauxitxa txarangarekin batera. Anbulategi aurrean 19:00etan elkartu eta Zuloagatarren, Toribio Etxebarria, Untzaga, Kalbeton eta Plaza Barrian ibiliko gara, festan eta dantzan. Koko-dantzarixak, Aixerixak, Masustak, Sasikartia, Kattalin eta Manuela, Petra eta Maria, Don Eusebio, Batista kojua, Amabirjiña, Mamarruak, Burburixuak, Martin perratzailia, Koko-nagusixa, Juanapagua, musikuak eta Hartza prest daude, eta zuek?
Koko-dantzak 2019
2019ko otsailaren 23a, larunbata:
- 8:30 Merkatu plazan lehen agerraldia.
- 9:00 – 15:00 Koko-dantzak eta koko-eskea Otaola-Kiñarraga auzoko baserrietan.
- 19:00-21:00 Anbulategian batu eta Zuloagatarren, Toribio Etxebarria, Untzaga, Kalberton eta Plaza Barria kale eta plazetan koko-dantzak Mauxitxarekin.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kezka dantza taldea
Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.
Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.
2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.
Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.
1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.
Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Xabier Etxabe on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- Juana Goikoetxea on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- oier on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19
- Patxi Montero on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19