Hango eta hemengo kantak Northern Harmony-rekin

2019/03/28
Hango eta hemengo kantak Northern Harmony-rekin

Jeremy Carter azken lerroan, erdian, bere kideekin

Apirilaren 11an, Vermont-eko (AEB) Northern Harmony abesbatzak emanaldia eskainiko du Eibarren, Coliseo antzokian, eta emanaldia osatuko dute Eibarko Sostoa eta Eibarko Koro Gaztea abesbatzek, eta Kezka dantza taldeak. Munduko txoko desberdinetako kantak jorratzen ditu Northern Harmonyk.

Northern Harmony

Larry Gordon-ek zuzendutako abesbatza hau 1993an sortu zen Vermont-en (Ameriketako Estatu Batuak). Munduko kantu polifoniko desberdinak jorratzen ditu, Balkanak, Geoergia, Korsika eta Hego Afrikako kantak, eta baita Ameriketako garai bateko kantu, harmonia eta musika-tresnak ere. Hogeita bost urteko ibilbidean Amerika eta Europan barrena goraipamenez betetako bira arrakastatsuak egin ditu.

2019an Europan dira biran. Ingalaterran eta Frantzian bi hilabetez emanaldiak eskaini ondoren iritsiko dira Eibarrera. Bira honetan Northern Harmony osatzen duten kantari eta musikariak honakoak dira: Larry Gordon, Jeremy Carter-Gordon, Silas Hamilton, Willy Clemetson, Luke Linich, Evyatar Gershon, Mia Bertelli, Stella Green Sanderson, Anna Peel, Julia Placier, Emma Rothman, Elsa Schaffer, Heidi Wilson eta Sarina Yospin Partridge.

Sostoa, EKG eta Kezka

Eibarko kontzertuan herriko taldeek osatuko dute emanaldia. Sostoa abesbatzak, Eibarko Koro Gazteak eta Kezka dantza taldeak beren errepertorioko zenbait pieza eskainiko dituzte Ameriketatik etorritako taldearen kontzertua borobilduz.

Kontzertua

2019ko apirilak 11, osteguna, 20:30 Eibarko Coliseo Antzokian

  • Northern Harmony (Vermont, AEB)
  • Sostoa abesbatza
  • Eibarko Koro Gaztea
  • Kezka dantza taldea

Sarrerak (5€) salgai