Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Igandean, Zinemaldian estreinatuko da Telmo Esnalen "Dantza" filma

Dokumentuaren akzioak

Igandean, Zinemaldian estreinatuko da Telmo Esnalen "Dantza" filma

2018/09/17 08:30
Igandean, Zinemaldian estreinatuko da Telmo Esnalen "Dantza" filma

Dantza filmeko fotograma.

Urtebetez grabaketetan eta ia beste horrenbestez muntaketa eta posprodukzioan aritu ondoren igande honetan estreinatuko da Telmo Esnalen "Dantza" filma. Donostiako Zinemaldian, sekzio ofizialean baina lehiaketatik kanpo aurkeztuko da. Igandean prentsa eta akreditatuentzat izango da emanaldia. Ondoren beste lau pase izango dira, astelehen, astearte, asteazken eta larunbatean, baina ez dago sarrerarik, denak agortu baitira ordu gutxitan. Zine komertzialetara abenduan iritsiko da Dantza

Kezkako dantzariak Dantza afitxa 2018 Telmo Esnal
Telmo Esnalen filmean parte hartu duten Kezkako dantzarietako batzuk.

Kezkako dantzariak

Euskal dantzariak, euskal dantza tradizionalean diharduten dantzariak dira nagusiki filman parte hartzen ari direnak eta tartean dira Kezka dantza taldeko hainbat dantzari ere. Zehazki Kezka dantza taldeko Ainhoa Larrañaga, Eider Agirrebeña, Miren Hazas, Josu Garate, Amaia Rodriguez, Egoitz Blanco, Enrike Izagirre, Jone Lahidalga, Amaia Visus, Jone Saez, Luken Aranburu, Maddi Alberdi, Maider Altzibar, Maider Otaola, Maitane Fariñas, Naroa Arrizabalaga, Maite Gonzalez, Nagore Fernandez, Oihane Llorente, Olaia Gabirondo, Oier Araolaza, Izar Araolaza, Ekain Araolaza, Olaiz Agirrebeña eta Unai Txurruka, eta Txindurriko Eider Gisasola aritu dira filmean.

Dantza afitxa 2018 Telmo Esnal 

Juan Antonio Urbeltzen koreografiak jasotzen ditu filmak eta Koldobika Jauregiren zuzendaritza artistikoa. Txintxua films-eko Marian Fernandezen ekoizpenarekin, Handia filmarekin Goya bana irabazi dituzten Javi Agirre da filmeko argazki zuzendaria, Laurent Dufreche muntaketa arduraduna eta Pascal Gaigne musika zuzendaria. 

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com