Orain arteko ekarpenak
80. Juan Muguerza Krosa
2024/01/05
Juan Muguerza krosa antolatzen zen 80. edizioa izango da aurten. Atzo bertan parte hartuko duten korrikalariei egin zitzaien harrera ekitaldian parte-hartu genuen Elgoibarko txistulari bandarekin eta Udaleko ordekariekin batera.
Eguraldi eskasaren ondorioz, harrera ekitaldia udaletxeko arkupe...
Gabon zahar feria 2023
2023/12/30
Plazara Dantzara erromeriarekin amaitu genuen urtea. Urte luze eta berezia izan da… Hainbeste denbora bere zain eta konturatu baino lehen pasatu zaigu. Jaialdi, hitzaldi, dantzaldi, kantaldi, kalejira eta festaz betetako urtea izan dugu aurtengoa. 50 urtez dantza taldearen parte izan diren pert...
Urriak 21. Lagun arteko jaialdia
2023/12/29
Urteko azken emanaldi handia lagunekin ospatu nahi genuen, eta halaxe egin genuen. Duguna-Iruñeko dantzariak eta Kezkaren bisita izan genuen, eta, egun hartan, geuk ere dantzatu genuen.
Kalejira koloretsu batekin ekin genion egunari, Maalako parketik Kalegoen plazaraino. Talde bakoitzak beren dan...
Errosarioko Amaren ezpata-dantza
2023/12/26
2023ko urriaren 7a. Hamaulagarrengoz plazaratu genuen Errosarioko Amaren ezpata-dantza, 2009an berreskuratu genuenez geroztik. Emanaldi horrek ere ukitu berezia izan zuen, aurten egin ditugun dantzaldi guztiak bezala, gure urteurrenaren harira.
Kasualitaterik politena eguna bera izan zen; aurten,...
San Bartolome eguneko soka-dantza
2023/10/12
Urteroko legez, aurten ere abuztuaren 24an San Bartolome eguneko soka dantza plazaratu genuen. Aurten, gainera, oso berezia izan zen ekitaldia. Haritz Euskal Dantzari Taldearen lehen emanaldia 1973. urteko abuztuaren 24ko soka-dantza izan zen; beraz, 50 urte egun horretan bete genituela esan dezake...
XXXVI. Nazioarteko Folklore Jaialdia
2023/10/12
Uztailaren 21ean Elgoibarko XXXVI. Nazioarteko Folklorea ospatu genuen. Badakizuenez, aurten Haritz Dantza Taldeak 50. urte bete ditu, eta oso urte berezia izaten ari da dantza taldeko partaideontzat. Nazioarteko Folklore Jaialdiaren aurtengo edizioa ere hala izan da.
Hasteko, txistulari eta tri...
Haritz Eguna
2023/07/14
Joan den ekainaren 17an "Haritz Eguna" ospatu genuen. Egun honetan, hasierako urteetatik hasi eta 50 urte hauetan zehar dantza taldeko partaide izan diren pertsonok bildu ginen eta urte hauetako guztietako ibilbidea gogorarazi genuen.
Lehenik eta behin, ekitaldi berezi bat prestatu genuen Aita A...
2023-03-25. Lagunekin dantzan
2023/03/26
Martxoaren 25a gure egutegian gorriz markatutako eguna zen. Aspaldiko lagunak ditugun Donostiako Argia, Galdakaoko Andra Mari eta Portugaleteko Elai-Alai dantza taldeen emanaldiaz gozatzeko aukera izan genuen. Aipatutako talde horiek Haritz dantza taldearen hasierako urteetatik izan ditugun lagun, ...
50 urtez Haritz
2023/03/04
Hamaika izan dira bizipenak, hamaika izan dira emanaldiak, hamaika izan dira bidaiak, hamaika taldetik pasatu diren dantzariak, baina aurten 50 urte izango dira 1973 hartan Elgoibarko zenbait gaztek San Bartolome eguneko (abuztuak 24) soka-dantza berreskuratu zutenetik. Urtemuga berezi hau ospatzek...
Gipuzkoako Urrezko Dominaren ezpata-dantza
2022/12/19
Urtero legez, aurten ere Gipuzkoako Urrezko Dominaren ezpata-dantzan parte-hartu genuen Arkaitz, Aurtzaka, Urki, Kezka, Gure Kai, Dantzerti, Sahatsa, Argia eta Astigarko dantzariekin batera. Hona hemen irudi batzuk.
Argazkilaria: Gorka Bravo.
...
Orain arteko erantzunak
HARITZ EDT - Jesus Irizar "Txutxin", Oñatiko dantza-maisua hil da
2024/05/03
Doluminak Oñatiko dantzari guztiei, dantzari-komunitate guztiari eta, nola ez, Txutxinen sendiari. Utzitako hutsunea handia izango bada ere, jarrai dezazue urte askoz berak erakutsitako guztia Euskal [...]
Haritz EDT - Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria
2018/03/06
Doluminak familia guztiari eta eskerrik asko Marian herri honi egindako ikaragarrizko ekarpenagatik. Zure doinuetara jarraituko dugu dantzan...
Haritz EDT - Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi
2015/11/18
Zorionak Marian eta Juanan! Eta eskerrik asko zuekin ikasi dugun guztiagatik! Merezitako saria benetan!