Orain arteko ekarpenak

Ezpalak 2010. Iruñeko emanaldiaren kronika

2010/06/01

Ezpalak 2010. Iruñeko emanaldiaren kronika
Aurten behintzat eguraldiaren aitzakiarik ez genuela izanen argi geratu zen goiz samarretik. Alde zaharraren eguna ospatzen zen gainera Iruñean eta giroa ere ziurtatuta zegoen. Dantzari eta musikarien lana baino ez zen falta. Ordu batak inguruan hasi ziren heltzen Luzaide, Donostia, Baztan, Ossau,...

Gehiago irakurri

Ezpalak jaialdia asteburuan

2010/05/28

Ezpalak jaialdia asteburuan
Asteburuan eginen dugu Ezpalak dantza tradizionalen nazioarteko jaialdia ren 5. edizioa, Iruñean eta Eibar-en. Ezpata-dantzak izan ziren lehenbizi (Eibar-en) eta gerora (Eibar eta Iruñean) Makila-dantzak, Arku-dantzak, eta Karaktere-dantzak heldu dira. Aurten, jakina denez, Dantza-jauziak izanen d...

Gehiago irakurri

Jaietan giro: Festen dantzan

2010/05/18

Jaietan giro: Festen dantzan
Aurreko larunbatean karrikaratu zuen Berria -k udaberrioro argitaratzen duen "Jaietan giro" gehigarria. Bertan Euskal Herriko jaietan hemendik-hara ari daitezkeen musika talde, dantza talde, bertsolari eta enparauei buruzko informazioa eman ohi dute. Duela Pare bat aste Joxi Ubeda kazetariaren de...

Gehiago irakurri

Axeri-boda bigarrengoz Iruñean

2010/05/11

Axeri-boda bigarrengoz Iruñean
Paz Ziganda eta San Fermin ikastolen 40. urteurrenaren karietara dantzatu genuen apirilaren 24ean Axeri-boda ikuskizuna Iruñeko Gaiarre antzokian. Berezia izaten da etxean dantza egitea eta ikusleak ia hasieratik gogotsu badaude, zer esanik ez! Disfrutatu ere disfrutatu genuen dantzan, Argia, ...

Gehiago irakurri

Axeri-Boda Iruñean

2010/04/23

Axeri-Boda Iruñean
Argia dantzari taldea, Axeri Boda. Argazkia: Iñaki Zugasti.

Gehiago irakurri

Agur Joxemiel!

2010/03/02

Agur Joxemiel!
Latza heldu da 2010garrena. Larunbatean esan ziguten Joxemiel Bidador-ek buruko ixuria izan zuela eta larri zegoela ospitalean. Gaur eman digute bere heriotzaren berri. Joxemiel gure taldeko dantzari eta musikaria izan zen. 1986. urtean sartu zen Iruñeko udal dantza taldera eta 1988. urtean, udal...

Gehiago irakurri 1

Cruz Chocarro joan zaigu

2010/01/23

Cruz Chocarro joan zaigu
Aurreko ostegunean (urtarrilaren 21ean) eman zuen bere azken hatsa Cruz Chocarrok, Iruñeko dantzarien lehen taldeko kideak. 79 urte zituen eta ebakuntza baten osteko konplikazioak eraman zuen Cruz gure artetik. Duela 15 egun eskas egon ginen berarekin. Izan ere, eguberrietan, guretzako oso garrant...

Gehiago irakurri 1

Sarrerarik ez!

2009/12/02

Sarrerarik ez!
Ostiral honetan (abenduak 4) Axuri-beltza itzuliko da Donostiko Victoria Eugenia antzokira. Han estreinatu zen Jaurrietako nesken-dantza duela 40 urte. Urteurrena ospatzeko Juan Antonio Urbeltz-ek zuzentzen duen Argia dantza taldeak emanaldi berezia atondu du ostiraletako, Eibarko Kezka , Elgoiba...

Gehiago irakurri

Iruñeko Ezpata-dantza Tuteran

2009/11/24

Iruñeko Ezpata-dantza Tuteran
Urriaren 10ean, Iruñeko Ezpata-dantza estreinatu eta 2 astera, Tuterako Beterri peña ko lagunek gonbidatuta eta Nafarroako EDBren laguntzaz, Nafarroako Merinaldeen dantza topaketan parte hartu genuen, Iruñeko merinaldearen ordezkari. Une ezin egokiagoan heldu zitzaigun emanaldia, izan ere, bes...

Gehiago irakurri

Plazaratu dugu Iruñeko Ezpata-dantza

2009/10/23

Plazaratu dugu Iruñeko Ezpata-dantza
Fagurrin freskoak hostoak dantzan jarri ohi ditu udazken aldera. San Fermin Aldapakoaren egunarekin eguraldia lagun, Fagurrinaren beharrik gabe, dantzan hasi ginen Iruñeko Dantzariak txistu eta txintxarri hotsen artean. >
Espero baino lehenago heldu zitzaigun eguna. Hilabeteetako lanaren ondoren...

Gehiago irakurri 9

Orain arteko erantzunak

Duguna - Iruñeko dantzariak - Jesus Irizar "Txutxin", Oñatiko dantza-maisua hil da

2024/05/01

Doluminak Oñatiko dantzariei eta bereziki Irizar familiari (Maite eta Mikeli). Txutxinek erakutsitako ereduaren bitartez, gurekin izanen baita hein batean, dantzan ari garenean. Ez adiorik!

duguna iruñeko dantzariak - Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da

2019/07/03

Gure taldearen azken urteotako bilakaeran garrantzi handia izan zuen Jesus Pomaresek. Aholkulari, jantziegile, iradokitzaile... zenbat ordu ez genituen pasako bere karrika Berriko dendaren atze hartan. [...]

DUGUNA - IRUÑEKO DANTZARIAK - Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria

2018/03/06

Atzoko arratsalde hondarretik akordeoi doinu ezinago ederren oroitzapenez bete zaigu burua eta aitzitik, bihotza urratu. Zuk erakutsitako bidetik jarraitzen ahaleginduko gara, zure doinuen uhinetan dantzan, [...]

DUGUNA - IRUÑEKO DANTZARIAK - Bi sarrera zozketan Iruñean Martin Zalakain ikusteko

2018/01/12

12:00etan puntuan zozketa egin eta gure orban gabeko eskuak hautaturik, Josu Solak eskuratu ditu Martin Zalakain ikuskizunerako sarrerak. Zorionak! Eta gainontzeko parte-hartzaileei, mila esker!!!

DUGUNA - IRUÑEKO DANTZARIAK - Eta trokeo dantzak plazaratu genituen!

2017/09/26

Mila esker Patxi! Ez da gauza txikia esaten diguzuna!

Duguna - Iruñeko dantzariak - ...ozenki esan dezagun, eskerrik asko Bidador!! (Barañain, Gotaine eta Bilbo: kronika hirukoitza)

2016/05/02

Mila esker zure erantzunagatik, Jesus. Arrazoi duzu diozun horretan, pastoralak bere testuinguruan du zentzurik handiena, jendeak ezagutzen baitu eta badakielako nola jokatu. Iruñean izan genuen [...]

dugunadt - Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Lehenbizi mila esker handi bat zuen eskuzabaltasun handiarengatik! Bigarrenik mila zorion. Merezi duzue merezi duzuenez!!!

Duguna dantza taldea - Argia: Besta Berri

2014/01/24

Bide batez, nahi duenak lotura honetan eskura ditzake sarrerak: https://www.ticketmaster.es[…]4&codSTK=CAS!servicaixa

Duguna dantza taldea - San Fermin Aldapakoaren dantzak bostgarrenez

2013/09/26

Estimatua dago Izaskun! Ia eguraldiak laguntzen digun!