Ezpalak jaialdia asteburuan
Asteburuan eginen dugu Ezpalak dantza tradizionalen nazioarteko jaialdiaren 5. edizioa, Iruñean eta Eibar-en. Ezpata-dantzak izan ziren lehenbizi (Eibar-en) eta gerora (Eibar eta Iruñean) Makila-dantzak, Arku-dantzak, eta Karaktere-dantzak heldu dira. Aurten, jakina denez, Dantza-jauziak izanen dira protagonista.
Eibarko Kezka-dantza taldearekin batera antolatzen dugu Ezpalak jaialdia eta aurten larunbatean Iruñean izanen da eta Igandean Eibarren, beraz. Maritzuli konpainia, Argia dantzari taldea, Baztandarrak, Biarnoko Ossau bailarako musikari eta dantzariak, Luzaideko Bolantak eta Aiko taldea izango dira Iruñeko jaialdian, Duguna-rekin batera.
Taldeen emanaldia bukatuta dantzaldi irekia izanen da Aiko taldearekin.
Ezpalak dantza-jauzien jaialdiaren egitaraua
Maiatzak 29, larunbata, Iruñea
17:30 Kalejira alde zaharreko karriketan barna
18:00 Ezpalak, dantza-jauzien nazioarteko jaialdia Burgoen plazan. Euskal Herriko eta atzerriko dantzen erakustaldia:
- Duguna dantza taldea – Iruñea (Nafarroa)
- Baztandarrak – Baztan (Nafarroa)
- Osseau haraneko musika eta dantza – Osseau (Biarno)
- Luzaideko bolant-dantzariak – Luzaide (Nafarroa)
- Argia dantzari taldea – Donostia (Gipuzkoa)
- Maritzuli konpainia – Baiona (Lapurdi)
Segidan: Dantzaldi irekia Aiko taldearekin. Danza-jauzien inguruan prestatu duen Urraska CD-Liburuaren aurrerapena egingo du Aikok.
Maiatzak 30, igandea, Eibar (Eibarko Euskal Jaiaren baitan)
12:30 Ezpalak, dantza-jauzien nazioarteko jaialdia Untzaga plazan. Euskal Herriko eta atzerriko dantzen erakustaldia:
- Kezka dantza taldea – Eibar (Gipuzkoa)
- Baztandarrak – Baztan (Nafarroa)
- Osseau haraneko musika eta dantza – Osseau (Biarno)
- Argia dantzari taldea – Donostia (Gipuzkoa)
- Maritzuli konpainia – Baiona (Lapurdi)
Segidan: Dantzaldi irekia Aiko taldearekin. Danza-jauzien inguruan prestatu duen Urraska CD-Liburuaren aurrerapena egingo du Aikok.
17:00etan Erromeria Aiko taldearekin.