Jaietan giro: Festen dantzan
Aurreko larunbatean karrikaratu zuen Berria-k udaberrioro argitaratzen duen "Jaietan giro" gehigarria. Bertan Euskal Herriko jaietan hemendik-hara ari daitezkeen musika talde, dantza talde, bertsolari eta enparauei buruzko informazioa eman ohi dute.
Duela Pare bat aste Joxi Ubeda kazetariaren deia jaso genuen eta gure taldeari buruz zerbait karrikaratu nahi zutela esan zigun. Urtero jarri izan dugu iragarki bat gehigarri horretan eta akaso horregatik.
Kontua da larunbatean Berria zabaldu genuenean sorpresa galanta hartu genuela, portadan ere atera gintuztela ikusita. Barruko artikuloa ere oso zuzena, beste batzuetan (beste hedabide batzuetan) argitaratu dizkiguten hanka sartzerik gabe!
Beraz, mila esker Berriakoei!