Dokumentuaren akzioak
Soka erakusketa Iruñean, Sanfermin bezpera arte
Bihar ostirala, ekainak 2, zabalduko da Iruñeko Kondestablearen jauregian Soka, Euskal Kultur Erakundeak ekoizturiko euskal dantzari buruzko multimedia erakusketa. Sanfermin festen bezpera arte zabalik izanen da —ekainaren 30a arte— Iruñeko Udalak eta Duguna-Iruñeko dantzariok elkarlanean antolatu dugun erakusketa hau. Esposizioaz gain, hainbat ekitaldi osagarri —hitzaldi, tailer, proiekzio, dantza eta musika emanaldi— programatu dira hilabete osoan zehar, tartean gure taldearekin harreman zuzena duen beste erakusketatxo bat ere: 'Duguna 1951-1953, Iruñeko dantzarien genesia'. Izan ere, iaz Duguna ikuskizuneko dekoratuak topatu genituen erdi kasualitatez eta dekoratu horiekin eta bildu dugun material gehiagoxerekin —partitura, argazki, jantzi, eskuko programa...— gure taldeari izena ematen dion ikuskizunari buruzko erakusketa xumea atondu dugu. Hori ere bisitagai izanen da ekainaren 8tik uztailaren 28ra.
Soka erakusketaren inguruko programa osagarri osoa hau izanen da:
- Ekainak 2, ostirala, 19:00 - SOKA erakusketaren inaugurazioa Kondestablearen jauregian.
- Ekainak 7, asteazkena, 19:30 - Hitzaldia: Iruñeko Sanferminak: folklore-memoriaren eszenatokia eta lantegia. Mikel Aranburu eta Juan Antonio Urbeltz.
- Ekainak 9, ostirala, 18:30 - Erakusketaren bisita gidatua (gazteleraz) Karlos Irujoren eskutik*.
- Ekainak 14, asteazkena, 19:30 - Euskal dantza, iragana, oraina eta geroa:
5 Aurresku film laburra (Josetxo Goia-Aribe). Mahai-ingurua: Josetxo Goia-Aribe, Karlos Irujo, Oier Araolaza eta Pantxika Telleria. Moderatzailea: Aritz Ibañez. - Ekainak 15, osteguna, 19:00 - Dokumentala: Erraldoien dantza. Aurrestreinaldia eta solasaldia, Domingo Moreno zuzendariarekin.
- Ekainak 16, ostirala, 20:00 - Bandtzaldia: Aiko eta La Pamplonesa musika banda (Burguen plazan).
- Ekainak 17, larunbata, 11:30 - Erakusketaren bisita gidatua (euskaraz) Iñaki Arregiren eskutik*.
- Ekainak 18, igandea, 11:00etatik aitzina - Dantza emanaldia: Muthiko, Iruña Taldea, Ortzadar, Oberena, Kaskallueta eta Eluntze.
- Ekainak 21, asteazkena, 19:30 - Hitzaldi dantzatua: Korrotik pikutara: Euskal dantzaren historia dantzaz kontatua. Gari Otamendi eta Oier Araolaza*.
- Ekainak 23, ostirala, 18:30 - Erakusketaren bisita gidatua (euskaraz) Karlos Irujoren eskutik*.
19:30 - Kontzertua: Euskofoniak, Musika-gogoeta eta dantza tradizionaleko ikuskizuna,
- Ekainak 24, larunbata, 11:30 - Erakusketaren bisita gidatua (gazteleraz) Karlos Irujoren eskutik*.
*Bisita gidatu eta hitzaldi dantzaturako sarrerak dohainik dira baina hala ere izena eman beharra dago 010 telefonoan, Kondestablearenean bertan edo 948 420 100-ean (Iruñetik kanpokoendako).
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
- Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
- Aritz Ibañez Lusarreta on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Oier Araolaza on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!
- Aritz Ibañez Lusarreta on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Aritz Ibañez Lusarreta on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Patxi Montero on Eta trokeo dantzak plazaratu genituen! 2017/09/05