Dokumentuaren akzioak
"Duguna" ikuskizuneko dekoratuak agertu dira!
Dei bitxi bat jaso genuen atzo Iruñeko Udaletik. Protokolokoak ote ziren? Kultura alorrekoak? Edo nor? Deia erantzun eta ez... mandatariak ziren. Iruñeko udala bere etxabeetan gordeak dituen materialen inbentarioa egiten ari dela iragarri zuten duela gutxi prentsaren bitartez, eta materialen zerrendatze lan horretan Duguna izena zeramaten bi kutxa zahar agertu zitzaizkiela etxabe haietako batean. Begiratzera joateko.
Gaur bertan joan gara. Bagenuen izan zitekeenaz susmoa, aipatu zizkiguten datu urriak elkar-lotuz. Etxabe zahar horretan zeuden bi kutxa zaharren tapen gaineko letren moldea ikusi eta susmoa handiagotu zaigu. Kutxak nola ireki asmatu dugunean berriz, susmoa egiaztatu dugu. Han agertu dira hamarnaka margotutako mihise, hautsez beteak eta kutxetako baten estalkiaren barneko aldean honako izen zerrenda:
Beste honekin konparatu eta...
Dudak uxatuta!!!! 1951etik 1953ra bitarte Iruñeko udal dantzariok, udal txistulariek, Iruñeko Orfeoiak eta Santa Zezilia orkestrak muntatu eta jokatutako "Duguna" ikuskizuneko dekoratuak dira!! Tomás Berraondok esan digunez, 1958. urtera arte Gaiarre antzokian egon ziren gordeta. Enbarazu egiten zietela-eta, Iruñeko udalari haien kargu egiteko eskatu eta momentu hartan galdu zen dekoratuen pista. Valentin Redin Iruñeko udaleko kultura zuzendari eta protokolo buru ohiari behin baino gehiagotan entzun genion: nik badakit non dauden... Baina inoiz ez zigun esan. Orain guk ere badakigu non dauden!
Duguna ikusgarria —gure taldeari izen nagusia ematen diona— 1951. urteko ekainaren 28an estreinatu zuten, esan bezala, Iruñeko Gaiarre antzokian. Nafarroako herrietako dantzetan oinarritutako balet gisako ikuskizuna izan zen eta arrakasta bildu zuen Iruñean, Tuteran, Donostian, Gasteizen, Bilbon, Donibane Lohitzunen... eta emandako gainontzeko antzokietan. 1953an jokatu zen azkenekoz, Iruñeko Sanferminetan.
Patxi Arraras izan zen Duguna ikuskizunaren zuzendaria eta garaiko euskal konpositore sonatuenetako batzuek egin zituzten ikuskizunerako musikak, tartean Fernando Remacha, Javier Bello Portu edo Eduardo Mocoroa.
Aipatzen ari garen dekoratuak Pedro Lozano de Sotes iruindar margolari ezagunak egin zituen —Iruñeko dantzarion korporazio jantziak ere berak diseinatu zituen— eta desagertuta izan dira urteetan gaur arte. Oskia Ugartek eta Unai Martiartuk 2008ko Jentilbaratz liburuxkan argitaratutako "Duguna" lanean ere aipatu zituzten margook eta haien arrastoaren galeraren tamala. Baina agertu dira!!!
Orain margoak bildu eta zer egoeratan diren ikustea izanen da hurrengo urratsa.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
- Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
- Aritz Ibañez Lusarreta on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Oier Araolaza on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!
- Aritz Ibañez Lusarreta on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Aritz Ibañez Lusarreta on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Patxi Montero on Eta trokeo dantzak plazaratu genituen! 2017/09/05