Dokumentuaren akzioak
Tarragonako Santa Teclako festetan dantzatuko ditugu trokeo-dantzak

Asteburuan —irailaren 16 eta 17an— Tarragonara goaz trokeo-dantzara, Santa Teclako festen kari, bertako Bastoners taldeak gonbidaturik. Ilusio gaitza egiten digu gonbidapenak, izan ere, Santa Teclako festen —eta bere segizio ikusgarriaren— berri dugu aspalditik eta emanaldi berezia izanen da guretako.
XIV. mendean omen dute jatorria Santa Teclako festek eta mendeetako ibilbide horretan aberastasun izugarria pilatu dute bere baitan. Erraldoiak, buruhandiak, turkoak, zaldikoak, 'diable'ak, Bestiarioa bere herensuge, leoi, arrano eta enparauekin, Castellers-ak, Ball de Cercolets, Ball de Pastorets, Ball del Patatuf, Ball de Gitanes, Vall de Valencians (arnasa), eta gonbidatu gaituzten Ball de Bastoners-eko lagunak, nola ez!
Denbora tarte batez galduta egon eta gero 1977. urtean berreskuratu zuten haien makila-dantza Tarragonako Bastoners-ek eta gertakari horren 40. urteurrena ospatzeko abiatuko gara Katalunia aldera. Egun handienak 23a eta 24a diren arren, festa eder hauek gertutik ezagutzeko esperantzaz goaz!
Gu larunbatean ariko gara, 19:00etatik aitzina, Kataluniako beste makil-dantzari talde batzuekin batera:
― Ball de Bastons de l’Esbart Santa Tecla de Tarragona
Ibilbidea: Rambla Nova, C. Sant Agustí, C. Portalet, bda. Misericòrdia, C. Major eta Pl. de les Cols.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun

Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Aritz Ibañez Lusarreta on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Patxi Montero on Eta trokeo dantzak plazaratu genituen! 2017/09/05
- Elai Alai Kultur Elkartea on Dantza propioak izanen dituzte Iruñeko Sanferminek aurtendik goiti 2017/06/27
- Aritz Ibañez Lusarreta on Hara, Olentzero!!!! 2014/12/24
- Fernando Oiartzun on Hara, Olentzero!!!! 2014/12/24
- Iker Tubia Barberia on Iruñeko dantzarion agenda Sanferminetarako 2016/07/05
- Jesus Romo Uriarte on ...ozenki esan dezagun, eskerrik asko Bidador!! (Barañain, Gotaine eta Bilbo: kronika hirukoitza) 2016/04/29
- Patxi Montero on Soka-dantza, euskararen eguna ospatzeko 2015/10/27