Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Bizimina (Kukai, 2020) trailerra

2020/09/24

Kukai dantza konpainiak Bizimina filma aurkeztu du Donostiako Zinemaldian. Pablo Iraburuk, Migeltxo Molinak eta Jon Maiak zuzendu dute ikus-entzunezkoa. Konfinamenduan bizitako sentsazioetatik abiatuta sortu da lana: distantzia, besteen falta sumatzea, grina, komunitate-sentimendua, ezintasuna, isolamendua, nahasmena, itxaropena... bezalako sentimenduak adierazi nahi izan dituzte dantzaren bidez. Dantza, espazioa eta argazkia uztartu dituzte piezan. Itxialdian sortu da ideia eta maiatza eta ekaina bitartean grabatu dute. Zuzendaria: Pablo Iraburu, Migeltxo Molina, Jon Maia. Gidoia: Pablo Iraburu. Ekoizpena: Arena Comunicacion Audiovisual S.L., Kukai Dantza (Altzu Lanak S.L.). Argazkia: Migeltxo Molina. Muntaketa: Migeltxo Molina, Pablo Iraburu. Musika: Mikel Salas. Iraupena: 29 m. Kukai, Bizimina, 2020-09-22.

 

Dantzarako protokoloa

2020/09/24

Egunotan dantza-talde, eskola, akademia eta elkarte gehienak zoratuta ditu dantza jarduera berrartu ahal izateko prestatu beharreko protokoloak. Kirolean eta beste hainbat jardueratan ereduak dauden bitartean, dantzari ez diote begiratu oraingoz osasun-arduradunek, eta ez dago ez jarraibiderik, ez ...

Gehiago irakurri

Fordlandia: Lucia Lakarra eta Matthew Golding

2020/09/18

Forlandia Lucia Lakarra eta Matthew Goldingen azken lana da. Irailaren 19an aurkeztuko dute Dortmundeko (Alemania) antzokian. Trailer honen bidez ikuskizunaren lehen irudiak erakutsi dituzte. Zenbait zati Zumaiako Itzurun hondartzan grabatuak dira. Dantzari bikotea harian dabil dantza eta hausnarketa zinematografikoaren artean. Bizitzako itxialdian inspiratuta sortu da dantza pieza. Dantzarentzat ere zaila den garai honetan garai hobeagoekin amestu nahi dute eta tunelaren bukaeran argia ikusi nahi dutela adierazi nahi dute dantzariek. Ikuskizunak dantza, musika eta zinea uztartzen ditu. Forlandia, Lucia Lakarra eta Matthew Goldingen, 2020-08-27.

Dantza kinka larrian jarri du pandemiak

2020/09/17

Martxotik mundua hankaz gora daukan covid19-aren pandemiak alor guztiei eragin die eta dantza ere kinka larrian aurkitzen da. Ekonomia, hezkuntza, ostalaritza, turismoa... zailtasun handiekin ari dira egokitu eta aurrea egin nahian, eta dantza? Zer gertatzen ari da dantzarekin? Karmen Egune...

Gehiago irakurri 6

Jagoba Astiazaran: “Garrantzitsua da guretzat dantza taldeek jakitea material hau hor dagoela”

2020/09/16

Dantzarako doinu berrien bildumatxoa proposatu dute Jagoba Astiazaran eta Iñar Sastre musikariek Arineketan diskoan Iztuetaren doinuetatik abiatuta txistu eta piano doinuak uztartuz. Ezpata-dantzak, zortzikoak, arin-arinak edo fandangoak topa daitezke larunbat honetan Zestoan aurkeztuko duten disk...

Gehiago irakurri 1

Maritzuli: Euskal jantzien erakusketa Baionan

2020/09/15

Azken hamarkadetan Maritzuli dantza konpainiak egin dituen jantziak erakusgai egon dira Baionako katedraleko klaustroan abuztuaren 18tik irailaren 13ra. Konpainiak dantzarako josi dituen bederatziehun piezetatik laurogei bat atera dituzte publikora. Jon Olazkuaga Maritzuliko dantzari eta ikerlariak eman dizkigu erakusketaren inguruko hainbat xehetasun. Euskal Herriko hainbat txokotako jantziak egon dira ikusgai XVI-XIX. mendeetakoak. Gehienak jantzi zibilak dira, baina inauterietako mozorroak ere badaude bukaerako zatian. Dokumentu, margolan eta irudi zaharretatik datuak jaso eta interpretatu ondoren osatutako jantziak dira. Claude Iruretagoiena konpainiako zuzendariak eta Maritzuli tailerreko kideek jositakoak eta Maritzuliko dantzariek ikuskizunetan dantzatzeko jantzi dituztenak. Arduradunak oso pozik agertu dira jendearen erantzunarekin, zenbait egunetan zortziehun bisitaritik gora jaso baititu erakusketak. Euskal Herriko beste zenbait lekutara zabaltzea ere gustatuko litzaieke. Irudiak: Amaiur Aristi. Maritzuli, euskal jantzien erakusketa, Baiona, 2020-09-08.

Enrique Aierbe, "Euskal Dantza. Sinboloen inguruan" liburuaren editorea hil da

2020/09/15

Enrique Aierbe Etxebarria. Hileta oharra Pasa den irailaren 5ean hil da Hernanin Enrique Aierbe, Gipuzkoako azkenaldiko kultura historiako pertsona esanguratsua, argitalpengintzari sutsu emana, ez-ohiko kalitatezko bilduma bibliografikoan ageri duenez. Ezagutu dugunok bere aldarte kixotezkoa ...

Gehiago irakurri

Egokituta eta murriztuta ospatuko da Euskal Herriko Dantza Agerketa

2020/09/14

Segurtasun neurriak bermatu ahal izateko formatua egokitu eta irailaren 19an 20:00etan Social Antzokian izango da XLVIII. Euskal Herriko Dantza Agerketa. Normalean asteburu osora zabaltzen da egitaraua, baina aurtengoan ez da erromeriarik zango ostiralean, ezta Basauriko taldeen emanaldirik ere iga...

Gehiago irakurri

Diasporaren aurreskua 2020

2020/09/11

Euskal Diasporaren Eguna ospatu da irailaren 8an eta egun horretako ospakizunen artean euskal diasporako hainbat dantzarik, birtualki bada ere elkartuta, soka osatu eta elkarrekin dantzatu dute aurreskua. Txistularia, aurreskua eta atzeskua Euskal Herritik, Ormaiztegitik aritu dira, eta sokan izan dira, banan-banangoa dantzatuz munduko toki hauetatik: Montevideo (Uruguai), Salt Lake City (Utah, AEB), Boise (Idaho, AEB), Buenos Aires (Argentina), Madril (Espainia), San Francisco (Kalifornia, AEB), Santiago (Txile), Basel (Suitza), Cañuelas (Argentina) eta Mar de Plata (Argentina). 

Ormaiztegitik koordinatu da 2020ko Euskal Diasporaren Eguneko ekitaldia, Zumalakarregi museoan XIX. mendeko euskal diasporarekin lotutako erakusketa baita bertan, eta Lehendakaria buru dela bertan bildutako agintari eta erakundeetako ordezkariek, Diasporaren soka-dantzaz gain Iparragirreren bizitzako pasarteak eszenaratu dituen antzerkia ikusteko aukera izan dute. 

Aurreskua eta atzeskuaren arteko desafioaren ondoren, soka-dantzan parte hartu duten guztiek banangoa dantzatu dute banan-banan. Diasporaren aurreskuan parte hartu duten dantzariak: Gari Otamendi eta Miren Hazas euskal dantzariak aritu dira Ormaiztegin, eta diasporatik Ainhoa Inthamoussu (Eusko Indarra-Haize Hegoa, Montevideo), Andoni Sangroniz Shortsleeve (Utah'ko Triskalariak, Utah), Ben Monasterio (Oinkari, Boise), Carolina Ale (Laurak Bat, Buenos Aires), Delia Peiro (Madrilgo Euskal Etxea), Jean Max Fawzi Goienetxe (Zazpiak Bat, BCC San Francisco), Maite Bastarrika Carrasco (Euzko Etxea, Santiago), Carolyn Van Lydegraf (Zenbat Gara, Reno/Basel), Victoria Rodriguez (Denak Bat, Cañuelas) eta Asier Hormaetxea (Beti Alai, Mar de Plata). Txistularia: Jose Migel Laskurain. Diasporaren aurreskua, 2020-09-08.

Hemen da Dantza Hirian, aire zabaleko dantza inoiz baino estimatuagoa den honetan

2020/09/11

Irailaren 11tik 27ra hamaika dantza konpainia arituko dira Irun, Hendaia, Errenteria, Donostia eta Hondarribiko kaleetan. Hamaika konpainia horietatik sei euskal koreografoenak dira eta gainerakoak Galizia, Madril eta Kataluniakoak. HQPC proiektu kolektiboa, Larrua proiektua, Full Time konpainia et...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Jagoba Astiazaran: “Garrantzitsua da guretzat dantza taldeek jakitea material hau hor dagoela”

2020/09/18

Astebururako iragarrita zeuden kultur ekitaldiak bertan behera uzteko erabakia hartu du Zestoako Udalak herrian agertu diren hainbat kasu positibo direla eta. Beraz, Arineketan diskoaren aurkezpena atzeratu egingo da.

Dantzan on Biarritz 1948 Dantzak Eusko Ikaskuntzaren kongresuan

2020/04/01

Irudi hauek argitaratu genituenean Patxi Monterok ohartarazi gintuen bigarren aldiz atera genituela. Izan ere 2019ko martxoan atera genituen https://dantzan.eus/[…]/biarritz-1948-eusko-ikaskuntza-vii-kongresua. Ez ginen ohartu eta errepikatutako bideoan, Emilio Xabier Dueñasek abisatu digun moduan, irudien kalitatea hobea da, baina 3:22 minututik aurrerako irudiak horizontalki iraulita daude. Dantzariak alderantziz dabiltza, txistua eskumarekin jotzen ageri dira, normalki alderantziz jotzen dutenean , xirulari zuberotarrak ezkerrarekin, entseinariak ezkerrarekin darama bandera, puntu guztiak ezkerrarekin hasten dituzte, alborako mugimendu guztiak ezkerrera hasten dituzte...

Dantzan on Inauteriak 2020 oinarrizko egutegia

2020/01/23

Eskerrik asko! Ordutegiak edo informazio gehiago bidaltzerik bai dantzari@dantzan.com helbidera?

Dantzan on Ezpata-dantzarien alarde bat 1934an. Non da?

2020/01/10

Bai Xabier, mila esker! Beste zenbait irakurlek ere informazio interesgarria eskaini digu, hemen jasoko duguna:

- Pablo Izagirrek esan digunez "artikulu batean topatu dut, 1933ko ezpatadantzarien alarde oso handia egin zela Bilboko Ibayondo futbol-zelaian". https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=157657

Informazio honekin osatu du Pablok kokapen aukera: "Nik arakatutakoaren arauera, Ibayondo (Ibaiondo) estadioa Getxoko udalerrian egotea da aukera fidagarriena, Areeta auzoan, Leioako udalerriko mugatik hurbil. Gaur egun desagertua dago futbol zelai hori. El Arenas futbol taldearen futbol zelaia izan zen urte horietan. Bitxia da, orduko artikulugileek Bilbon egin zela esatea, nahiz eta beste udalerria izan, kasu honetan Getxo. Oso ohikoa da arrain handiak arrain txikia jatea. Zein herri inportantea dago ondoan? Bilbo, ba Bilbon izan zela esatea. Atxikitutako argazkia, Areetako Ibaiondo estadiokoa da, eta antza handiak ditu filmazioko irudiekin: harmailak, zuhaitzak... Bestetik, sasoi horretan, 1930eko hamarkadan, Areeta ondo komunikaturik zegoen hainbeste lagun inguruko herrietatik hara hurbiltzeko ( Bilborekin, Erandiorekin, trenez; Ezkerraldearekin, itsasontziz, Portugaleteko Zubi Eskegiaz, itsasadarra zeharkatzeko... )

- Ignacio Elezcanok beste artikulu hau:
https://www.ehu.eus/[…]/18484

Eta Andoni Elezkanoren "Retratos de hierro y agua" lanean 70-71. orrialdeak begiratzea proposatu digu.

Dantzan on Dantza-kontuak Irulegi irratian

2019/11/07

Ez da ideia txarra. Ea gauzatzeko gai garen! Eskerrik asko Iker.

Dantzan on Zein da Madonnak Eurovisionen eskaini zuen euskal kanta?

2019/05/22

Halaxe da bai, Patxi eta Aitor, "Oihaneko Zuhainetan" da Madonnaren abesbatzeko monjeek hitzik gabe ematen duten kantaren doinua. Hemen hitzak, Jean Mixel Bedaxagarrek kantatu ohi dituen eran:

Oihaneko zuhainetan eder zuhainik gorena
Europako popülietan famatürik üskaldüna
Hura da zaharrena Kantabriaren semia
Lorius bere lurretan beti libre egon dena.

Leheneko üskaldüneri fama zaio baratü
Fidel zela herriari eta legetan argitü
Hura izan da gerlari, üsü odolak ixüri
Fidelitatian etxeki eta legia hareki.

Haritx piala bildürik üskal herri orotarik
Bakotxak bere botza emanik eta legia zen egin
Orai ezta legerik ez eta ere juntarik
Fidelitatia galdürik eta legia saldürik.

Dantzan on Barry Lyndon (1975): Goizeko ihintza dantzan

2019/04/24

Eskerrik asko zuzenketagatik Aitor! Bistan da oker jarri dugula.

Dantzan on Inauteriak 2019 oinarrizko egutegia

2019/01/22

Eskerrik asko ekarpenagatik!

Inork hitzordurik faltan botatzen badu, idatziguzue mesedez dantzari@dantzan.com helbidera informazioa eta argazkiren bat bidaliz eta gustora gehituko dugu inauteri egutegian.

Dantzan on Biarritz 1934 Euskal dantza jaialdia

2019/01/17

Durangaldeko dantzarien saioa xehe aztertuta honako argibide, zalantza eta xehetasunak aipatu dizkigu Durangaldeko dantzari batek:

"Durangaldekoak direnarekin guztiz seguru ere ez nago, baina pausukeragaitik oso gureak ikusten ditut. Bestalde Garaiko taldearen inguruan banderaren antzekotasuna (https://pbs.twimg.com/media/DjBgm-nXsAA0Rjo.jpg) eta 'eskas'etan hartzen duten kokapenak (https://www.youtube.com/watch?v=WCzNVC7mi78) kontuan hartuta kointzidentzia gehiegi iruditzen zait Garaikoak ez izatea.

Berriztarrekin, aldiz, zalantza asko ditut zeren haien bandera, antza gerra garaian desagertu zen, gainera 'Durangerriko banderak' liburuan aurkitu dudan argazkian beste kolore bat ikusten diot. Agian Izurtzako bandera izan daiteke? Izurtzakoena ere antza gerra garai inguruan desagertu zen. Honetan denean hobeto dakiena Jon Irazabal Agirre liburuaren autorea da egia esateko.

Pausoen xehetasunen inguruan lehenik, lehenago erakutsi zenuten bideo honekin konparatuz: https://dantzan.eus/[…]/berriz-dantzari-dantza-1923-1928. Alde ugari ikusten dizkiot. Hasteko Biarritzekoan askoz leku txikiagoan ikusten ditut (gaur egun egiten den bezala) eta bideo zaharragoan, bai eta hainbat argazki zaharretan askoz ere espazio zabalagoan daude kokaturik.

Hastean ezpatekin agurtzean Biarritzekoan bata bestea zapalduz dabiltzala esan daiteke. Orokorrean koordinazio gutxiagorekin edo egiten dute dantzan. Bandera eragitearena, aldiz, gaur egun guk jaso dugun bezala egiten dute: 3 buelta ezkerrera, 3 eskumara eta 3 ezkerrera musika doinua jarraituz. Aldiz, bandera eragitean ezpata bandereroaren makila dagoen lekuan uzten dute. Bestetik puntapioa jasotzean batzuetan ez dute guztiz jasotzen, Berrizko bideo zaharragoan aldiz bai. Eta 'buelta' ere batzuek gaur egundaino heldu zaigun 3 pausuetan egiten dute (berrizko bideo zaharragoan bezala) eta beste batzuek aldiz edonola.

Puntapio eta grabiletetan barietatea ikusten bada ere, nik dantza hauek errekuperatzen ibili zirenei beti entzun izan diet jende zaharrak beti puntapioa denbora bitan (lehenengo belauna altxatuta) eta grabiletea aurretik egiten zela ziotela.

Bestalde, 5:05 ean eta 5:41 eta 5:44 etan behean golpea jotzean saltorik ez egitea ere bitxia iruditu zait. Berrizkoek (https://www.youtube.com/watch?v=eSYw1--zlwM) ( 2:19 segundoan) antza bai egiten dutela horrela.

Azkenik, janzkera garai horretako argazkietan ageri dena da. Txalekoa, 'siemprebibie'... galduak. Ezpaten eta makilen luzera Durangaldean ohikoena izan den bezala ikusten ditut."
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com