Orain arteko ekarpenak
Begoña, Gesaltza, Deba, Olite, Donibane Lohizune eta Altzürüküko dantzak Basauriko Dantza Agerketan
2014/09/17

Asteburu honetan ospatuko da Basaurin 42. Euskal Herriko Dantza Agerketa. Larunbateko ekitaldia, Bizkotxalde parkean (euria balitz Sozial Antzokian) honako taldeak arituko dira tokian-tokiko dantzak eskaintzen:
Beti Jai Alai (Bilbo, Bizkaia): Begoñako ezpata-dantza eta soka-dantza
...
Oiartzunen ospatuko du EDBk 2014ko Euskal Herriko Dantzari Eguna
2014/09/17

Datorren urriaren 26rako aurreikusi du Euskal Dantzarien Biltzarrak urtero antolatzen duen Euskal Herriko Dantzari Eguna. Aurreikusitako egitaraua honakoa da:
11.30etan Desfilea Oiartzungo kaleetatik 12.00etan Dantza emanaldia Oiartzungo plazetan (Done Eztebe, Landetxe eta Euskal Herria plazet...
Prest dira Kabalkada-Toberak Lekornen igande honetarako
2014/09/15

Igande honetan, irailaren 21ean, eskainiko dute Lekorneko herritarrek urte beteko prestaketa lanen emaitza. Atzo, irailaren 14an, igandea egin dute azken entsegu nagusia, eta beraz, datorren igandean, 19 urte ondoren (1995 eta 1996an egin dira azken aldiz) berriz ere ospatuko da Kabalkada Leko...
Frivolité, XVIII. mendeko jantzien erakusketa San Telmon ikusteko azken egunak
2014/09/15

Irailaren 28an bukatuko da Donostiako San Telmo museoan Frivolité izeneko jantzi erakusketa. Lehen aldiz San Telmo museoak jendaurrera atera du XVIII. mendeko jantzien bilduma. S oinekoak, kasakak, txupak, galtzak edo jipoeak, denak XVIII. mendekoak, zahar-berrituak, eta haien inguruan haiza-ema...
Webgunea berritu du Euskal Dantzarien Biltzarrak
2014/09/12

EDBtik jakinarazi dutenez "m artxan dago jada EDBren webgune berritua: www.dantzagune.org ". Bertan dantza emanaldi eta ekitaldien berri emateko aukera dago, eta Euskal Dantzarien Biltzarrak eskaintzen dituen zerbitzu eta baliabideak aurki daitezke.
Aipatzekoa da Argitalpenak atalean Da...
Thierry Malandain: "Hemengo kulturak hunkitzen nau"
2014/09/11

Irailaren 7an argitaratu da Berrian Thierry Malandain-i egindako elkarrizketa. Maddi Ane Txoperenak bere ibilbideaz, dantzari buruzko ikuspegiaz, sorkuntzaz eta euskal dantzaz galdetzen dio besteak beste. Hona aipu nabarmen batzuk:
Zer da dantza zuretzat? Niretzat, existitzeko mo...
Dantza Hirian, 9 urte dantza garaikidea kalera eramaten
2014/09/11

"Begiratu. Sentitu. Entzun. Ukitu dantzan". Lema horrekin iritsi da Dantza Hirian jaialdiaren 9. edizioa Baionatik Donostiarako eremua hartzen duen hiri-ingurunera. Dantza garaikidea hiri inguruneetan eskaintzea du helburu, eta besteak beste gizarte kohesiorako duen indarra baliatu nahi du. 11 hiri...
Ortzadar eta lagunak Iruñeko elkartearen 40. urteurrena ospatzeko
2014/09/04

Galdakaoko Andra Mari, Irungo Kemen, Donibane Garaziko Garaztarrak eta Larraineko Erregetxopitak dantza taldeak, eta Hernaniko eta Iruña Taldearen fanfarreak parte hartuko dute Ortzadarreko dantza taldearekin eta fanfarrearekin batera datorren irailaren 6an, larunbatean, ospatuko den Ortzadar el...
Ion Agirretxe: "Gutxitan izaten dugu dantzariok etxean dantza egiteko aukera"
2014/09/03

Datorren irailaren 12an, ostiralean, Biarritzen izango da Ion Agirretxe dantzan ikusteko aukera. Flandriako Erret Balletak Maitaldia dantza jaialdian emanaldia eskainiko du, eta bertan arituko da dantzari donostiarra. Euskal dantzan hasi eta balletean trebatuta Belgikako dantza konpainia nazio...
Ezpata-dantza baten arrakasta doinuan dago? Riegoren ereserkia ala Benas-eko dantza?
2014/09/02

Aragoiko telebistaren programa interesgarri bat da ¿Te suena? izenekoa. Bertan, doinu baten arrastoa hartu eta haren peskizan ibiltzen dira. Programako bi atal aipatu nahi ditugu hemen. Batean, Huescako ezpata-dantzari begiratzen diote, eta bertan erabiltzen den doinu arrakastatsu baten jatorri ...
Orain arteko erantzunak
Dantzan on Plazako dantza aberasten: ingurutxoak eta kontra-dantzak
2017/01/16
Kaixo Goizane,
Guk froga egin dugu, eta prezio diferentzia euskarazko eta espainolezko orrien artean dago. Ziurrenik akatsen bat izango da. Guk dugun informazioaren arabera, 45€-koa da Kutxako bezeroentzako prezioa. Nolanahi ere, bide zuzenena Kutxa Kultur Gelakoekin argitzea izango da. Hemen duzu beren webgunean daukaten telefono-zenbakia: 900 44 55 66
Eskerrik asko zure ohar zorrotz eta zehatzagatik.

Dantzan on Horra, horra, gure Olentzero!
2016/12/29
Bai, halaxe da Elur, twitterren aritu ziren horretaz hizketan Gari Garaialde eta Leire Narbaiza: https://twitter.com/GariGaraialde/status/811528317388124160
Dantzan on "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk
2016/11/03
Baiezkoan gaude Endika, baina onena unibertsitatera deitzea duzu, EHUk berak antolatzen baitu. Hemen duzu telefonoa: http://www.ehu.eus/eu/web/complementarios/euskal-dantza
Dantzan on "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk
2016/10/11
Egun on Arkaitz! EHUren webgunean, "ohiko galderak" atalean, klaseak "lauretatik zazpietara" izango direla jartzen du, baina antolatzaileek esan digute ordutegia ez dela definitiboa oraindik.
Dantzan on Baionatik Bilbora, dantza ekitaldiak hiriburuetako festetan
2016/07/29
Eskerrik asko! Gehitu dugu.
Dantzan on Emakume eta gizonezkoek elkarrekin dantzatu dute Mairuaren Alardeko trokeo-dantzetan
2016/07/28
Eskerrik asko Ion. Arrazoi duzu, guk ere badugu gogoan neskak dantzan ikusi izana 2009 urtea baino lehen. Zuzendu dugu testua.
Dantzan on Lasa 1950 Dantza-jauziak
2016/04/20
Xabier Itzainari helarazi diogu Patxi Monteron galdera, eta honako hau erantzun digu:
"Patxiren galdera, alabainan, garrantzitusa da, eta neke zaut erantzutea. Ene gostuko, dantzatzeko manera hori, indartsua eta elegantea, nun dantzariak ez diren berdin ari bainan bai elgarrekin, joan da dantzari horiekin eta berekin zeramaten munduarekin. Nik orain dela 15-20 bat urte ikusi izan dut, tokian tokika, izpiritu horren orroitzapen zerbeit, eta orduko dantzariekin ere ainitz ikasi dut. Gertatzen ahal zen besta berrietako bezpera ondo batez, edo zikiro batetik landa, edo pilota partida batetarik landa presuna batzu berotzea eta lotzea, batez ere Lapurdi barnekalde eta Baxenabarren, bainan behar zen untsa gertatu!
Gaur egun zertan den? Egia erran, ez naiz gehiago biziki plazaz-plaza ibiltzen eta ez dakit sobera gauzak zertan diren. Jauziak ainitz emaiten direla, hori segur, bainan nola emaiten diren, hori besterik da. Tokian tokika behar litaike behatu. Gure heinean entseatzen gira “izpiritu” horren beiratzen gure xokoan (Itsasu eta inguruetan), bainan zaila da, gazte ainitzentzat jauziak ez beitira baitezpada dantza erakargarriak. Dantza erretxak bezala ikusten dituzte jauziak, Lasako bideoak alderantzizkoa diolarik ene ustez.
Hurbilagotik behatu behar beraz"

Dantzan on Villacañas: dantzatzeagatik ordaintzen duten dantzariak
2016/03/21
Mila esker zuen erantzunagatik! Bai, filme horren berri eman genuen dantzan.eus-en bere garaian: https://dantzan.eus/albisteak/danzantes-liz-lobato
MIla esker gogoraraztegatik!
MIla esker gogoraraztegatik!