Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Folklore ikerketa beka eta bideo lehiaketa deialdiak egin ditu EDBk

Dokumentuaren akzioak

Folklore ikerketa beka eta bideo lehiaketa deialdiak egin ditu EDBk

2014/10/13 13:10

Euskal Dantzarien Biltzarrak, kultura tradizionala sustatzeko helburuarekin ikerketa beka deialdia egin du. Bekaren diru kopurua 1.000 €-koa izango da. Bestalde, bideo lehiaketa antolatu du, eta hor hiru sari, 600 €, 400 € eta 200 €-koak banatuko dira. 

Folklorearen ikerketa beka EDB 2014

  • Gaia: Dantza eta musika herrikoia, ohiturak, tradizioak, jantziak, musika instrumentuak, haur jokoak, erritualak, gastronomia, festa tradizionalak, kondairak, eta orokorrean tradizioei edo forma folklorikoei erreferentzia egiten duena edo Euskal Herriko edozein puntuko herrietan izate edo bizimoduari erreferentzia egiten dieten ikerketa lanak. 
  • Iraupena: Urte bateko epean egin beharko da. 
  • Zenbatekoa: 1000 €
  • Epea: 2014ko azaroaren 30a baino lehen aurkeztu behar dira proposamenak
  • Informazioa: Ikerketa beka 2014 (Euskal Dantzarien Biltzarra)

Bideo lehiaketa EDB 2014

  • Gaia: Dantza eta musika herrikoia, ohiturak, tradizioak, jantziak, musika instrumentuak, haur jokoak, erritualak, gastronomia, festa tradizionalak, kondairak, eta orokorrean tradizioei edo forma folklorikoei erreferentzia egiten duena edo Euskal Herriko edozein puntuko herrietan izate edo bizimoduari erreferentzia egiten dieten bideo lanak. 
  • Bideoaren iraupena: Gutxienez 15 minutukoa eta gehienez 60 minutukoa
  • Zenbatekoa: 600 €, 400 € eta 200 €
  • Epea: 2014ko azaroaren 30a baino lehen aurkeztu behar dira bideoak
  • Informazioa: Bideo lehiaketa 2014 (Euskal Dantzarien Biltzarra)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.