Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bilboko Dantzaldia 15. ediziora iritsi da

Dokumentuaren akzioak

Bilboko Dantzaldia 15. ediziora iritsi da

2014/09/25 09:20
Bilboko Dantzaldia 15. ediziora iritsi da

Carolyn Carlson: Dialogue with Rohtko. Arg: Laurent Paillier CC BY-SA

Hasiera batean dantza garaikideari begira, ondoren estilo guztietara irekia, Bilboko Dantzaldia programak hamabosgarren ekitaldia izango du aurtengoa. Caroly Carlson sortzaile entzutetsuearen ibilbide luze eta trinkoa omenduz ospatuko du urteurrena Dantzaldiak. Carlson 1971an Europara iritsi zenean kontinente zaharreko dantzaren joeretan eraldaketa eragin zuen, eta Pina Bausch eta Anna Theresa de Keersmaeker-ekin batera XX. mendeko emakume koreografo handienetakoa da. Short stories lana eskainiko du Carlson-ek Bilbon, eta bide batez, bere ibilbide eta ekarpen eskertuko diote antolatzaileek.

Gaur, irailaren 25ean, Lasalaren Hooked lanarekin abiatuko da Dantzaldiaren XV. edizioa Bilbon. Ondoren etorriko dira Asmed-Balleto di Sardegnak eskainiko duen Aragosta pieza, Rocio Molinaren flamenkoaren bilakaeran oinarritutako Afectos lana, Societat Doctor Alonso & Moare, Daniel Abreu edo Iratxe Ansaren work in progressa izango dira Dantzaldia 2014aren osagaietako batzuk. Urteotan dantzak eskaintzen duen aukera sorta zabalaren erakusgarri izan da Dantzaldia: flamenko berria, esperientzia-piezak, neoklasiko berriak, dantza bertikala, dantza-instalazioa, site specifics delakoak, parte hartze piezak, pieza pedagogikoak, dantza-bideoak, dantzari buruzko zinea, topaketak sortzaileekin, eskolak eta tailerrak, bitartekaritza, sentsibilizazioa…

Dantzaldia 2014 programazioa

  • Irailak 25. Lasala: Hooked (Rekalde Aretoa)
  • Urriak 5. Asmed & Balleto di Sardegna: Aragosta (Langosta)
  • Azaroak 9. Rocio Molina: Afectos (Euskalduna Jauregia)
  • Azaroak 13. Sociedad Doctor Alonso & Moaré: La Naturaleza y su temblor (Museo Guggenheimn Bilbao)
  • Azaroak 20. Cia. Daniel Abreu: Animal
  • Azaroak 23. Cia. Daniel Abreu: Taller de danza (Euskalduna Jauregia)
  • Azaroak 27. Cine Dantzaldia: Coreógrafas del silgo XX (La Fundicion)
  • Abenduak 14. Carolyn Carlson Company: Short Stories (Euskalduna Jauregia)
  • Abenduak 18. Iratxe Ansa: Taller de Danza (Euskalduna Jauregia)
  • Abenduak 19. Iratxe Ansa: El sonido que hacen los cuerpos en la quietud
Informazioa: Dantzaldia 2014

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.