Dokumentuaren akzioak
Jose Luis Etxebarria Goiri "Txelu"ri elkarrizketa Euskadi Irratian
Asteburuan egingo diote Erromeria Kantuz eta Dantzaz omenaldia Jose Luis Etxebarria Goiri-ri Bilbon, eta hori dela eta Euskadi Irratian elkarrizketatu dute Txelu. Begoñan jaio eta hazi zeneko kontuak, dantzan hastapenak, Jose Antonio Agirren ezkontzan dantzatu zuenekoak, Donibane Garazin lehendakaria ezagutu zuenekoa, Dindirri, Gaztedi eta Andra Mari dantza taldeetan aritu zenekoak. Hainbat kontu interesgarri kontatzen ditu Txeluk elkarrizketan zehar. Gaur egun 89 urte ditu Jose Luis Etxebarriak eta burua argi eta ahotsa sendo kontatu dizkio Euskadi Irratiari musika eta dantzaren alorrean bizitako hainbat kontu jakingarri. Metalezko txistua nola asmatu zuen edo Bizkaiko dantzei buruz idatzi zuen liburuaz ere hitz egiten du elkarrizketan. Besteak beste ez ziotela utzi liburuari izenburua euskara hutsez jartzen. Bista galduta dauka Txeluk eta horren arrangura erakusten du elkarrizketaren azken pasartean, eta bere bizitza dantza eta txistua, horixe izan dela azpimarratzen du Begoñako dantza-maisuak.
Erromeria kantuz eta dantzaz
- Bilboko Campos Elíseos Antzokian, urriaren 12an, igandea, 12:00etan
- Jose Luis Etxebarria Goiri omenduko dute kantuz eta dantzaz Bilbon
Dokumentuaren akzioak