Plazako dantza aberasten: ingurutxoak eta kontra-dantzak
Kutxaren Gizarte Ekintzak erakundeak, Plazako dantza aberasten: ingurutxoak eta kontra-dantzak ikastaroa antolatu du udaberriko Aulas Kutxa Kultur Gelak programaren baitan.
Patxi Montero dantza-irakasleak emango du ikastaroa, otsaileko hiru larunbatetan, Kutxak Tabakalerako 4. solairuan dituen instalazioetan, Donostian. Class izeneko eskaintza berrian dator ikastaro hau. "Bestelako lantegi edo tailerren programa bat da Class (...) aire freskoa ekarri eta ohiko proposamena aberasten du".
Monterok azaldu digunez, "eskatu zidaten plazako dantzen ikastaro bat, eta proposatu nuen ingurutxoak eta kontra-dantzak lantzea, plazarako oso baliagarriak diren arren, gaur egun oraindik gutxi erabili ohi direlako".
Ikastaroan landuko dira:
- Ingurutxoak eta kontra-dantzak: sistema bakoitzaren oinarriak
- Adibide batzuk: klasikoak, eta ez hain klasikoak.
- Nola erabili ingurutxoak eta kontra-dantzak gure plazetan
- Sortzea, inprobisatzea, jolastea.
- Bals erritmoko kontra-dantzak
Jarraian ikastaro honen xehetasunak:
- Noiz: otsailak 11 - 18 - 25
- Non: Tabakalerako 4. solairua (Donostia)
- Ordutegia: 10.30 - 13.30
- Iraupena: 9 ordu
- Hizkuntza: euskaraz
- Adina: 18 urtez gorakoentzat
- Prezioa: 54,00 euro (Kutxako bezeroentzat 45,00 euro)
- Izena emateko epea: urtarrilak 9 - 22
- Izen-emateko formularioa
Informazioa: Kutxa Kultur Gelak
Dantzan