Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Cortesko paloteado-a Nafarroako Kultur Ondasun izendatzeko prozesua abiatu da

Dokumentuaren akzioak

Cortesko paloteado-a Nafarroako Kultur Ondasun izendatzeko prozesua abiatu da

2014/09/25 18:30
Cortesko paloteado-a Nafarroako Kultur Ondasun izendatzeko prozesua abiatu da

Argazkia: Felipe Loyola / dantzan.com CC BY-SA

Gaur, irailak 29, San Migel eguna, paloteadoa ospatuko da Cortes-en (N) ohi bezala. Berezia da baina aurtengoa, egunotan jakinarazi baitu Nafarroako Gobernuak, Cortes-eko paloteadoa edo dance-a Kultur Intereseko Ondare izendatzeko prozesua martxan jarri duela. Nafarroako Gobernua materiarik gabeko ondare izendapenak bultzatzen ari da azken urteotan, eta Lantzeko inauteriak, Ituren eta Zubietako inauteriak, Hiru Behien Zerga eta Luzaideko Pazko igandeko bolanten festaren ondoren, ondare izendatzeko hautatu duen bosgarren kultur adierazpena da Cortes-ko paloteadoa. 

Kultura kontseilari den Juan Luis Sanchez de Muniain-ek, komunikabideen aurrean egindako agerrladian azaldu du hainbat direla Nafarroako Erriberan ospatu diren eta ospatzen diren paloteadoak, Monteagudo, Ribaforada, Ablitas edo Murchantes, adibide batzuek jartzeko, baina guzti horien aurrean Cortes-ekoak duen bereizgarria dela, ez duela bere ospakizunak eten nabarmenik izan, eta besteak ez bezala, ez duela berreskuraketa lanik behar izan.

Makila-dantzak baino gehiago

Jose Maria Jimeno Juriok nabarmendu zuen bezala, paloteadoak, eta Cortes-ekoa horren adierazgarri, makila-dantzak baino gehiago dira. Paloteadoetan badira makila-dantzak, baina horiez gain antzerkia, bertso errezitatuak, kritika soziala, satira, musika, dantza, makila-dantzak, zinta-dantzak, erreberentziak, aingerua eta deabruaren arteko borroka dialektikoak, artzainen nagusiaren eta morroiaren arteko hika-mikak, esaera zaharrak...  Nafarroako Gobernuak Cortesko paloteadoa Kultur Intereseko Ondasuna izendatzeko espedientea irekitzea onartu du orain. Hortik aurrera Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroan eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioan inskribatzea ekarriko duen prozedura abiatuko da. 

Gaur paloteadoa Cortes-en

Goizeko 11:30ean San Migel-en omenezko prozesioa izango da gaur Cortes-en, eta paloteadoreen udal dantza taldeko kideak, musika-banda, gaitari eta erraldoiekin batera. Paloteadoren emanaldi nagusia berriz, arratsaldeko 18:30ean egingo da, eta bertan izango dira dantzariak, aingerua, deabrua, artzainen nagusia eta morroia, eta Tuterak gaitariak. 

Informazioa: Cortesko Makil-dantza Nafarroako Kultur Ondasun izendatuko da (Nafarroako Gobernua)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.