Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Lehen aldiz emakumeek parte hartuko dute Iurretako Urrijena festan

Dokumentuaren akzioak

Lehen aldiz emakumeek parte hartuko dute Iurretako Urrijena festan

2014/10/09 11:05
Lehen aldiz emakumeek parte hartuko dute Iurretako Urrijena festan

Argazkia: Iñaki Zugasti / Dantzan CC BY-SA

Urrijena Iurretako dantzarien festa handia da. Bost urtetik behin ospatzen da, eta herrian dantzari izandako guztiek parte hartzen dute bertan. Guztiek? Tira, ez, oraina urte dantzari gizonezko guztiek parte hartu izan dute. Aurten lehen aldiz Iurretan dantzari izan diren emakumeek ere parte hartuko dute. Urriaren 12an, igandean ospatuko da Urrijena Iurretan, oraingoan bai, Iurretako dantzari guztien festa.

Aurten 25 urte betetzen dira lehen aldiz Urrijena ospatu zenetik. Bost urtetik behin herrian dantzari izandako gizonezko guztiak zuriz jantzi, zortziko taldetan antolatu eta plazaratu izan dira dantzari-dantza eta erregelak dantzatzera. San Migel jaietan erabaki zuten aurrerantzean neskek mutilek parte hartzen zuten saio guztietan dantzatuko zutela, eta horien artean Urrijenak garrantzia berezia du, Iurretako dantzari guztien festa moduan ospatzen baita, eta orain arte soilik gizonezkoek ospatzen baizuten. Ehun emakume inguruk eman du izena 2014ko Urrijenan parte hartzeko. Gorularien arku-dantza eta zinta-dantzaz gain, erregelak ere dantzatuko dituzte emakumeek. 

Adinean gora

Inoiz dantzari aritutako guztiek dute aukera Urrijenan parte hartzeko, eta gaztetxoetatik hasita urteetan aurrera doazen dantzarietara, adin guztietako dantzariek parte hartuko dute bertan. Gizonen artean nagusienak 80 urtetik gorakoak izango dira, eta emakumeen artean 75-76 urtekoak dira helduenak. 

Urrijena 2014 Iurretan - Urriak 12, igandea

09:30: Maspeko aparkalekuan taldeen argazkiak
10:30: 
Kalejira Montoitik plazara
11:00: 
Meza nagusia
Ondoren: Dantzari-dantza eta gorulari dantza
Jarraian: 
Omenaldia 65 urtetik gorakoei
Amaitzeko: 
Andreen eta gizonen sokadantza
15:00: Bazkaria Tellituko aparkalekuan. Karpa ipiniko dute, eta taberna zerbitzua eta berogailuak egongo dira.
18:00: 
Erromeria eta dantza-kantu poteoa Oxabi taldeagaz, karpan eta herrian zehar.

Anboto agerkarian Urrijena festaren inguruko albiste eta argazkiak argitaratzen ari dira:

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.