Igandetako erromeriak aztergai izango dituzte Mungian

2014/10/13
Igandetako erromeriak aztergai izango dituzte Mungian

Datorren urriaren 23an, "Domeketako Erromerie" izeneko mahai-ingurua egingo da Torrebillela aretoan. Aritz Martin Bosch-ek gidatuta, Roberto Etxebarria Goikoetxea eta Kepa Otaegi Garcia arituko dira hizlari. Roberto Etxebarriak "Mungia eta inguruko herrietako erromeriak, musikariak eta musika-tresnak" izango ditu hizpide eta Kepa Otaegik "Jota eta porru zaharrak erromerietan". 

Mungiako Udalak eta Eusko Ikaskuntza lankidetzan, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin, antolatu da mahai ingurua.

Domeketako Erromerie mahaingurua

  • Hizlariak: Roberto Etxebarria Goikoetzea eta Kepa Otaegi Garcia
  • Gidaria: Aritz Martin Bosch
  • Tokia: Torrebillela aretoa, Mungia
  • Data: 2014ko urriaren 23an, 19:00etan

Informazioa: Mungia: Domeketako Erromerie