Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Baionatik Bilbora, dantza ekitaldiak hiriburuetako festetan

Dokumentuaren akzioak

Baionatik Bilbora, dantza ekitaldiak hiriburuetako festetan

2016/07/29 09:25
Baionatik Bilbora, dantza ekitaldiak hiriburuetako festetan

Arkaitz Añorgako dantzariak Donostiako Konstituzio plazan, 2015-08-15. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan.eus CC BY-SA

Hasi dira festak Baionan eta datozen asteetan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburuak murgilduko dira festan. Festak eta dantzak lotura estua dutela esan daiteke, hil honetan, Gasteizko, Bilboko eta Donostiako jaietan dantza ekitaldi ugariz gozatzeko aukera izango duzue. Hemen dituzue, hiriburuz hiriburu, antolatu diren zenbait dantza ekitaldi.

Baiona

Ekitaldi guztiak Jacques-Portes plazan, Karrikaldi izeneko festa-gunean.

Uztailak 29, ostirala
16:30 Dantza: Makilari
17:40 Buhaminak
18:50 Ziganteak
19:00 Dantzazpi - Leinua
19:50 Larrain Dantza Gaita
21:30 Karrika-dantza: Duo Madda Maider

Uztailak 30, larunbata
16:30 Dantza - Leinua Konpainia
18:50 Ziganteak
19:00 Dantzazpi - Leinua
19:50 Larrain Dantza Gaita
21:30 Karrika-dantza: Remoin

Uztailak 31, igandea
13:00 Oberena dantza taldea (Askatasunaren plazan)
16:30 Dantza - Orai Bat
18:50 Ziganteak
19:00 Dantzazpi - Orai Bat
21:30 Karrika-dantza: Trikili Trakala

Gasteiz

Abuztuaren 4tik 9ra euskal dantzak ez dira faltako Gasteizen, Aihotz plaza izango da eszenatoki nagusia. Egunero, iluntzeko 20:30ean, larrain-dantza eta txulalai dantzaldia izango da, Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin. Horren aurretik, ia egunero, beste zenbait dantza ekitaldi antolatu dituzte. 

Abuztuak 4, osteguna
20:30 Aihotz plaza: Larrain Dantza eta Txulalai Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin.

Abuztuak 5, ostirala
12:00 Espainia plaza: Gasteizko zortzikoa soka-dantza. Gasteizko dantzariak eta Udal Txistulari Banda.
20:30 Aihotz plaza: Larrain Dantza eta Txulalai Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin.

Abuztuak 6, larunbata
20:30 Aihotz plaza: Larrain Dantza eta Txulalai Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin. 

Abuztuak 7, igandea
19:30 Aihotz plaza: Korrontzi
20:30 Aihotz plaza: Larrain Dantza eta Txulalai Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin. 

Abuztuak 8, astelehena
19:30 Aihotz plaza: Errebal Dantzarako musika.
20:30 Aihotz plaza: Dantza Plazan: Larrain Dantza eta Txulalai Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin. 

Abuztuak 9, asteartea
19:30 Aihotz plaza: Dantza Plazan Udal folklore akademiarekin
20:30 Aihotz plaza: Dantza Plazan: Larrain Dantza eta Txulalai Udal Folklore gaita jotzaileekin. 

Donostia

Abuztuaren 13tik 20ra izango da Donostiako Aste Nagusia 2016an, eta ohi bezala, Txistulari alardearekin hasi eta arratsaldero, 19:30ean dantza ekitaldiak izango dira Konstituzio Plazan:

Abuztuak 13, larunbata
20:30 Txistulari alardea Konstituzio plazan.

Abuztuak 14, igandea
12:00 Muxikoak Boulevardeko kioskoan Herridantza Dantza Taldea elkartearekin. Musikariak Ortzadar taldea.
19:30 Goizaldi dantza taldea Konstituzio plazan.
23:30 C. Garmendia eta M. Govillard dantza eskolaren "Entre Fuegos" dantza ikuskizuna Boulevardeko kioskoan.

Abuztuak 15, astelehena
12:00 Arkaitz Añorgako dantzariak, ezpata-dantza eta brokel-dantza Alde Zaharreko kaleetan. Irteera portutik. 12:30ean emanaldia Konstituzio plazan.
19:30 Erromeria Konstituzio plazan Erdizka Lauetan taldearekin. 

Abuztuak 16, asteartea
19:30 Eskola dantza taldea Konstituzio plazan. 

Abuztuak 17, asteazkena
19:30 Gero Axular dantza taldea Konstituzio plazan

Abuztuak 18, osteguna
19:30 Trebeska dantza taldea Konstituzio plazan.
23:30 Errebal erromeria Konstituzio plazan. 
Abuztuak 19, ostirala
12:00 Kresala dantza taldea Konstituzio plazan.
 

Bilbo

Abuztuaren 21etik 28ra bitartean 19:00etan Plaza Barrian euskal dantzekin gozatu ahal izango da. Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren gidaritzapean, talde hauek parte hartuko dute: Zerutxu (Markina), Goi-Alde (Erandio), Salbatzaile (Kastaños), Alkartasuna (Bermeo), Urdaibai (Forua), Mikel Deuna (Iurreta) eta Beti Jai Alai (Basurto). 

Abuztuak 21, igandea
19:00 Zerutxu dantza taldea (Markina).
20:00 BDB. Erromeria eta larrain-dantza.

Abuztuak 22, astelehena
19:00 Goi-alde dantza taldea (Erandio).
20:00 BDB. Erromeria eta larrain-dantza.

Abuztuak 23, asteartea
19:00 Gaztedi dantza taldea (Santutxu).
20:00 BDB. Erromeria eta larrain-dantza.

Abuztuak 24, asteazkena
19:00 Salbatzaile dantza taldea (Castaños).
20:00 BDB. Erromeria eta larrain-dantza.

Abuztuak 25, osteguna
19:00 Alkartasuna dantza taldea (Bermeo).
20:00 BDB. Erromeria eta larrain-dantza.
 
Abuztuak 26, ostirala
19:00 Urdaibai dantza taldea (Forua).
20:00 BDB. Erromeria eta larrain-dantza.
 
Abuztuak 27, larunbata
19:00 Mikel Deuna dantza taldea (Iurreta).
20:00 BDB. Erromeria eta larrain-dantza.
Abuztuak 28, igandea
19:00 Beti Jai alai dantza taldea (Basurto).
20:00 BDB. Erromeria eta larrain-dantza.

Dokumentuaren akzioak

2016/07/29 11:28
Igande honetan, Oberena dantza taldeak emanaldia eskainiko du Baionan: 13:15ean Askatasunaren plazan.
2016/07/29 11:49
Eskerrik asko! Gehitu dugu.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.