Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Orain 50 urteko Euskal Jai erraldoia gogoratuko dute asteburuan Deban

Dokumentuaren akzioak

Orain 50 urteko Euskal Jai erraldoia gogoratuko dute asteburuan Deban

2014/09/25 11:14
Orain 50 urteko Euskal Jai erraldoia gogoratuko dute asteburuan Deban

Euskal Jaia Deban 1964-65. Argazkia: Allika.

1964 eta 1965 urteetan Deban antolatutako Euskal Jaiak kitaldi kultural-politiko handiak izan ziren. Asteburu honetan, Debako 1964ko Euskal Jaiaren 50. urteurrena ospatzeko Euskal Jai berezia antolatu da, besteak beste lehen haietan parte hartu zuten dantza taldeak gonbidatuz. 30 dantza talde izan ziren 1965ean, 14 dantza talde izango dira 2014an.

1965ean 50.000 lagun elkartu omen ziren Debako Euskal Jaian: bost tren berezi, 180 autobus, 1.400 automobil... 30 dantza talde, ehunka txistulari, kantariak, albokariak... Euskal herritarrek bere nortasun kultural eta politikoa adierazteko baliatu zuten Debako Euskal Jaia. Gobernadore Zibila ere horren konsziente zen, eta horrela, 1966an, hirugarren Euskal Jaia debekatu, eta festa ez zedin gauzatu Deba poliziak itxi zuen. 

Debako Euskal Jaia 1964-2014

Irailak 23, asteartea

19:00etan: 1964/65eko Euskal Jaiaren argazki bat zintzilikatuko da Musika Eskolan, eta bertan Gure Kai dantza taldeak ohorezko agurra dantzatuko du. Ondoren, Agirre jauregiko erakusketa aretoan, Euskal Jaietako kartelen erakusketa, 23tik 28ra. Ordutegia: Astelehenetik larunbatera: 180:00-20:00. Igandean: 12:00-14:00.

Irailak 25, osteguna

19:00etan: Mahai-ingurua: "Debako Euskal Jaiak", Agirre jauregiko ispiluen gelan.

Irailak 26, ostirala

22:00etan: Jokin Lasaren kontzertua: "Zortziko txiki bat" plaza zaharrean.

Irailak 27, larunbata

10:00etan: Dantza talde guztien bilkura Foruen Plazan (Elkarteek eskainitako salda eta txorizoa)
12:00etan: Taldeen dantzak herrian zehar 
13:30ean: Dantza taldeei ongi-etorria zumardiko kioskoan:

  • Andra Mari (Galdakao)
  • Bihotz Alai (Bilbo)
  • Kezka (Eibar)
  • Elai Alai (Portugalete)
  • Gaztedi (Bilbo)
  • Goizaldi (Donostia)
  • Irrintzi Alai (Legorretan)
  • Gure Kai (Deba)
  • San Migel de Arretxinaga-Zerutxu  (Markina-Xemein)
  • Tronperri (Durango)
  • Udaberri  (Tolosa)
  • Haritz (Elgoibar)
  • Kresala (Ondarru)

15:00etan: Bazkari herrikoia Aldats pilotalekuan
18:30etan: Erromeria Foruen Plazan. Zesuma taldea
23:00etan: Erromeria Foruen Plazan. Zesuma taldea

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.