Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Boiseko 2020ko Jaialdin dantza egiteko deialdia ireki dute

2018/06/07

Bost urtetik behin Boisen (AEB) ospatzen den Jaialdi izeneko jai erraldoian parte hartzeko izen-ematea irekita dago 2018ko irailaren 15era arte. Jaialdi, nazioarteko euskal kulturaren jaialdi erraldoia da; Estatu Batuetako euskal komunitateak eta Euskal Herriko hainbat taldek parte hartzen dute....

Gehiago irakurri

Ekainaren 9an eta 10ean izango da Portugaleteko Folklore Azoka

2018/05/29

Datorren ekainaren 9an eta 10ean izango da Elai Alai Kultur elkarteak antolatzen duen aurtengo Folklore Azoka . Portugaleteko merkatuan Euskal Herriko eta inguruetako folklorearekin lotutako luthierrak, artisauak, jantziak... bilduko dira. Horrekin batera Portugaleteko alde zaharra alaitu dute ...

Gehiago irakurri

Dantza, dantzariak oparo eta ikusleak urriago dituen jarduera

2018/05/28

Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen kultur ohiturak aztertu ditu Eusko Jaurlaritzaren 66. Soziometroak . Dantzari dagokionez, ikusle kopuru baxuenetakoa eta, aldiz, parte hartzaile gehien dituen jardueretakoa dela ondorioztatu du ikerketak. ...

Gehiago irakurri

Aranzadik bi asteko kultur antropologia ikastaroa antolatu du Luzaiden

2018/05/24

Aranzadi Zientzia elkarteak ekainaren 17tik 29ra kultur antropologia ikastaroa antolatu du Nafar Pirinioetan. Antropologia Kulturala eta Etnografiaren alorreko jakintzak praktikoki ezagutu eta lantzeko interesa duen orori zuzenduta dago ikastaroa. Ohiko usadioetara eta bizitza tradizionalera hu...

Gehiago irakurri

Galdakaoko, Oñatiko eta Eltziegoko dantzariak izango dira Hondarribia dantzan jaialdian

2018/05/22

Maiatzaren 24tik 27ra ospatuko da Hondarribia dantzan jaialdia . Egun nagusian , larunbatean , Galdakaoko Andra Mari dantza taldeko , Oñatiko Oñatz dantza taldeko eta   Eltziegoko dantzarien e...

Gehiago irakurri

Mende erdiko ibilbidea ospatzen ari da Beti Jai Alai dantza taldea

2018/05/17

Igande honetan emango du ETBk Beti Jai Alai 50 urte dokumentala. 50 urte bete berri ditu Basurtuko Beti Jai Alai dantza taldeak, zehazki, apirilaren 21ean. Urteurren biribila ospatzeko ekintza bereziz bete dute aurtengo urtea, tartean, Filmak Produkzioak-ek taldearen ibilbidea jasotzen duen doku...

Gehiago irakurri

20 dantza konpainia izango dira Leioako Umore Azokan

2018/05/16

Larrua, Tio Teron, Elirale, Krego-Martin eta Lasalaren estreinaldiak, eta horrez gain Amaia Elizaran, Amico Teatro, Input konpainia, Organik, Bilbobasso, Chey Jurado, Node Akziona!, Kolektibo Baakai Katiuska, Los Moñekos, Hermanas Gestring, Andoni Aresti Dantza Eskola, Denis Santacana eta Fundaci...

Gehiago irakurri

Nafarroako Karlos III gurutzea jaso dute Juan A. Urbeltzek eta Marian Arregik (hilondokoa)

2018/05/12

Nafarroako lehendakari Uxue Barkoxen eskutik jaso du Karlos III gurutzea Juan Antonio Urbeltzek bere eta Marian Arregi zenaren izenean. Argia dantzari taldeko zuzendariek folklorearen erroak ikertu eta osagai tradizioanalak trasnmititu, birsortu eta artistikoki aurkezten egindako lana eskerga azpim...

Gehiago irakurri

Dantza nazioartera ateratzeko diru-laguntza deialdia egin du Etxeparek

2018/05/10

Etxepare Euskal Institutuak arte plastiko eta ikusizkoak, musika, dantza eta antzerkia euskararen eremu geografikotik kanpo sustatu eta zabaltzeko diru-laguntzak atera ditu. Euskal Herriko Agintaritzako Aldizkarian maiatzaren 4an argitaratu da deialdia . Dantza konpainia profesionalak nazio...

Gehiago irakurri

Dantza landuko da aurtengo Gaztemundu programan

2018/05/09

2002an eta 2014an bezala, Gaztemundu 2018 programan euskal dantza tradizionala landuko da. Munduko euskal etxeetako gazteek formakuntza egonaldia egingo dute Euskal Herrian. 18 eta 35 urte bitarteko 15 gazte irailaren 1etik 16ra euskal dantzen ikastaro trinkoa jasoko dute Euskal Herrian Gaztem...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Iker Pou eta Ion Gurutz Lazkoz eskalatzaileek 'Euskal dantza' bidea ireki dute Taghian

2025/05/30

Eskalatzaileei galdetu diegu bideari "Euskal dantza" izena jartzearen arrazoia eta hona hemen Ion Gurutz Lazkozen erantzuna:

"Kaixo gau on! Izen batzuk genituen baina ez ziren oso aproposak. Irekitako bideak aseguru finko gutxi ditu eta luze gehienetan ezker-eskubi eskalatu behar da, alde batetik bestera... dantza egingo bagenu bezala. Eta izen hori okurritu zitzaigun, paretan dantzan, EUSKAL DANTZA bat dantzatzen arituko bagina bezala. Izen hori ipintzea erabaki genuen Ikerrek eta nik kar-kar".

Dantzan on 50 urte eta gero orduko eta gaurko kaskarotak dantzan Donibane Lohizunen

2025/02/10

Thierry Truffaut-ek honako oharrak egin ditu:

Halaber, interesgarria da ohartaraztea 1975ean ez zela ezer indarrez abiatuko Lapurdin Jean Michel Guilcher dantzan espezialista handiak 1964 eta 1974 bitartean egindako lana gabe eta Juan Antonio Urbeltzen lanik gabe, aurrekoaren eta bere lan propioan oinarrituta Argia taldearekin lehen aldiz ausartu baitzen berregiten Lapurdiko inauteriaren segizioa 70eko hamarkada hasieran. Eta Donibane Lohizuneri dagokionez, bereziki Begiraleak-eko presidente izandako Pierrot Gil ene aitaginarrebaren lan erraldoiari esker, bere adiskide Beti Betelu dantza-maisua mugiarazi zuena 1969an hark zuen dantzen ondarearen zabalkundea sustatuz. Pierroti zor diogu mutikoaren jantziaren eta pertsonaiaen ideia 1845eko Kanboko kaskaroten grabatuan inspiratua, omendu behar ditugun taldeko jostunen esku magiko guztiekin berregin zena. Azkenik, 1985ean, taldearen 50. urteurrena zela eta, nire ekimenez, eta Claude Iruretagoyenaren lanari esker, eta berriz ere jostunek lagunduta, neskentzat Kaskarrot jantzia sortu zen. Urte horretan izan zen Beti Beteluk bere jantzi berriak sortu zituela. Hartzari dagokionez, berantago iritsiko zen, 1979an ausartu bainintzen lehen aldiz mozorro hori jazten, aspaldi Lapurdin, Baionan alboratua zena.
Hau guzti hau esanda, oso hunkituta nago gaur egungo segizioaren kalitatearekin, tradizio aberats baten balioa eta belaunaldi berriak bere kulturarekin erakusten duen atxikimendua agerian jartzen dituena.

Dantzan on Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako dantza ekitaldiak

2024/08/29

Kaixo, Dani. Eskerrik asko zure oharrarengatik. Interesgarria da diozuna. Guk Donostiako kale izendegi ofizialean eta Aste Nagusiko programa ofizialean jasota dagoen moduan jaso dugu. Haietan egin beharko dira aldaketak lehenengo nahasmenik ez eragiteko.

Dantzan on Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

2024/06/20

Sare sozialen bidez Peruko El Alcatraz dantza-jokoaren berri eman digu Ana Arellanok. Hemen bidali digun bideoa ikusten joko bera ageri dela han ere:
https://www.youtube.com/watch?v=_-Qd-UpBAzw

Dantzan on Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

2024/04/23

Mila esker Ortzadar-eko lagunei artikulua osatzeko horrelako testigantza interesgarriak eskaintzeagatik.

Dantzan on Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

2024/04/11

Ze oroitzapen polita Mikel. Osabak auskalo nondik ekarri zuen jolasa, baina lortu zuen etxeko haurrei urteroko ilusioa trasmititzea, eta ez da gutxi! 30 urteren ondoren, aurtengoan zuk banatu beharko dizkiezu etxeko txikiei poxpoloak.

Dantzan on Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan

2023/08/04

Jakin-min handia eta ezagutza txikia? Guk bai!
Bidalitako artikulua oso interesgarria da, bai, mila esker. Mikel Aranburu Urtasun du egile, eta jatorrizko argitaratze tokia hauxe izan zuen lan horrek: https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/[…]/

Eutsi makilakadari zeuk ere eta uda on!

Dantzan on Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan

2023/07/28

Eskerrik asko Txema! Bai, abuztukoak jaso ditugu sarrera honetan, baina ondo esan duzun moduan, badira gehiago San Migel eta bestelako.

Makilak zerezkoak diren, badago hor zer kontatua ere, hasiko zara zeu?

Dantzan on Aingeru Berguices, musikari eta folklore ikertzailea hil da

2022/06/08

Eskerrik asko Kepa! Eskerrik asko wipedian hain txukun jartzeagatik eta erreferentzia egiteagatik. Webgunearen lehen izendapenean 'n' bat falta da, Dantza.eus beharrean Dantzan.eus baikara. Eskerrik asko!
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com