Dokumentuaren akzioak
40. Mutxiko Eguna, Betti Beteluri omenaldia eta kabalkadak izango dira Herri Uztan
Herri Uzta festibala antolatu du urriaren 11tik 14ra Herri Soinu elkarteak, Hats Berri eta Errobiko Kaskarotak elkarteen laguntzarekin. Aurtengoan nabarmentzekoa da, Uztaritzeko Izartxo dantza taldeak 50 urte betetzen dituela aprobetxatuta, kabalkadak emango dituztela urriaren 13an eta 21ean. Bestalde, Arrangoitzen, 40. Mutxikoaren Eguna ospatuko da urriaren 14an. Betti Betelu, Mutxikoaren Egunaren sortzailea eta Lapurdiko dantza tradizionalaren berpiztearen aktore nagusia omenduko dute. Aipatutako zita garrantzitsu horiez gain, hitzaldiak, animazioa, txaranga, gaiteroak, kontzertuak, dantza emanaldiak... bilduko ditu aurtengo Herri Uztak.
Izartxo dantza taldearen 50. urteurrena dela eta, duela urte eta erdi kabalkada antolatzen hasi ziren. Ehundik gora musikari, dantzari eta antzezle elkartu dira. Dantzak, kantuak eta toberak oinarri dituen festa prest dute. Jon Ibarburu Izartxo dantza taldeko taldeburua, Arantxa Lannes dantzari-koreografoa eta Aritz Bidegain toberen idazlea agertzen dira Kanaldudek egindako bideo honetan, antolatu duteari buruzko azalpenak ematen. Talde giroa eta belaunaldien arteko harremana nabarmendu dituzte.
Herri Uzta Egitaraua
Urriak 11 osteguna, Uztaritzen
- 19:00 Festibalaren irekiera 20:30ean. Koloreak abesbatza eta Mintzaldi-Ikusgarri Antzina Pika Jean Mixel Bedaxagarek emanik, Mixel Etxekopar lagun.
Urriak 12 ostirala, Uztaritzen
- 20:30 Musika, Dantza eta sorkuntza. Gaita Luze, Uztaritzeko txistulariak eta Burrunka taldeak.
Urriak 13 larunbata, Uztaritzen
- 10:00 Dianak txistulariek, gaiteroek eta trikitilariek eskainirik.
- 12:00 Mutxikoak Erdizka Taldeak eta Uztaritzeko Gaiteroek emanik.
- 15:30 Kabalkada karriketan zehar.
- 16:00 Bilguneko pilota plazan Kabalkadaren ikusgarria, Izartxo dantza taldearen 50 urtebetetzearen kari. Sarrera: 12€, 12 urtetik beherakoek dohainik.
- 19:00 Zintzur bustitzea, Txaranga, Txakatuk, Erdizka, Tripan, Gaiteroak. Uztaritzeko Ikastolak eta Errobiko kaskarotak elkarteek segurtaturik.
- 21:00 Dantzaldia Kiki Bordatxok emanik.
Urriak 14 igandea, Mutxiko Eguna Arrangoitzen
- 11:00 Hilherrian Betti Beteluarentzako gogoeta. Mutxikoak, herriko eta ohizko dantzak. Ezpeletako Txarangak eta Gaita Luze taldeak alaiturik.
- 13:00 Ikastolen alde jan eta edana, Txakatuk taldeak alaiturik.
- 16:00 Omenaldia – ohiturak – sorkuntzak Omenaldia « Milesker Betti Betelu » Thierry Truffaut-k eta Primadera dantza taldeak emanik. Thierry Truffaut- ek Betti Betelu familiaren eta lagunen laguntzarekin, dokumentu ainitz aurkeztuko ditu, Primaderako dantzariek, Betti Beteluk koregrafitako dantzak proposatuko dituzte. Ondoren, Topa.K ikusgarria So.K dantza taldeak emanik eta Bat Batean Bilaka taldearen sorkuntza.
- 18:00etan Bilaka Dantzaldi Herrikoia.
Urriak 21 igandea, Uztaritzen
- 15:30 Biribilketa karriketan barna
- 16:00 Bilguneko pilota plazan Kabalkadaren ikusgarria.
- 19:00 Zintzur bustitzea, Txaranga, Txakatuk, Erdizka, Tripan, Gaiteroak. Uztaritzeko Ikastolak eta Errobiko kaskarotak elkarteek segurtaturik.
Informazioa: Herri Uzta 2018 Egitaraua (pdf)
Dokumentuaren akzioak