Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Urriaren 17tik 28ra izango da Bilboko antzerki eta dantza garaikide jaialdia

Dokumentuaren akzioak

Urriaren 17tik 28ra izango da Bilboko antzerki eta dantza garaikide jaialdia

2018/10/16 10:35
Urriaren 17tik 28ra izango da Bilboko antzerki eta dantza garaikide jaialdia

Arkadi Zaides, Archive.

Bilboko Udalak antolatzen duen BAD jaialdia urriaren 17tik 28ra hiriko sei agertokitan ospatuko da dantza eta indarkeria lotuz. Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak, lau estreinaldi eskainiko ditu Campos Antzokian, Sandra Gómez, Blanca Arrieta, Isaak Erdoiza eta Pablo Fidalgo artisten eskutik. Horrez gain, BADek lekua gorde du nazioartean ibilbidea duten ekoizpen lanetarako, Arkadi Zaides koreografoaren “Archive” edo Juan Domínguezen “My Only Memory” lanetarako, adibidez.

Estreinaldien artean, Sandra Gomezen “Todo por los aires” –Circula 2018 jaialdian Valentziako konpainia gisa aukeratutakoa–, dago, urriaren 20an estreinatuko du. Bigarren estreinaldia urriaren 21ean izango da, Arabako Blanca Arrieta koreografo eta dantzariaren “Despacio. Una serie de aproximaciones sucesivas” sorkuntza lanarekin. Campos Antzokiak Isaak Erdoizaren MASA jasoko du urriaren 27an. Lan horrek BADen laguntza du, Bilboko Udalak sorkuntza eszenikoari laguntzeko urtero deitzen duen “Artistak Egoitzan” programaren azken edizioan aukeratutako egitasmoetako bat baita. Azkenengo estreinaldia urriaren 23an izango dena, Pablo Fidalgo galiziarraren “Anarquismos (Por el medio de la habitación corre un río más claro)” da, BADen eta Portugalgo, Frantziako eta Galiziako beste jaialdi eta antzoki batzuen arteko ekoizpen lana.

Campos Antzokiko programazioa BADen barruan Euskadira helduko diren beste proposamen batzuekin osatuko da, Juan Domínguezen “My Only Memory”  eta Arkadi Zaides koreografoaren “Archive” bakarkako dantza lana, mundu osoko jaialdietan parte hartu duen eta Israelen kritikak eragin dituena, Israelen eta Palestinaren arteko gatazkaren azterketa artistikoa proposatzen baitu.

Egitaraua

Urriak 17

  • Germinal dokumentala. Carla Fernandez eta Ines Bermejo. 18:00etan Rekalde aretoan.

Urriak 18

Urriak 19

 

Urriak 20

  • Flipper. Unplush. 19:00etan, La Fundicionen.

Urriak 21

  • Farci.e. Sorour Darabi. 21:00etan La Fundicionen.

Urriak 22

  • Sayonara Baby. Kanpai Natalia de Miguel eta Jorge JAuregi Allue. 20:00etan, Pabelloi 6an.

Urriak 23

Urriak 25

  • Sareak. Organik dantza-antzerki. 19:30ean, Babellon 6an.

  • ¡Ay! ¡Ya!. Macarena recuerda Shepherd. 21:00etan La Fundicionen.

Urriak 26

  • Tutuguri. Flora Detraz. 19:30ean La Fundicionen.

Urriak 27

  • MASA. Isaak Erdoiza. 20:00etan Campos Antzokian.

Urriak 28

  • Là. Baro D'evel. 20:00etan Pabellon 6an.

 

 

Informazioa: BAD 2018

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.