Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gorputza protagonista den dantza zikloa irailetik azarora Bilboko La Fundicionen

Dokumentuaren akzioak

Gorputza protagonista den dantza zikloa irailetik azarora Bilboko La Fundicionen

2018/09/27 07:40
Gorputza protagonista den dantza zikloa irailetik azarora Bilboko La Fundicionen

Olga Pericet.

Besteak beste, Jérôme Bel, Cesc Gelabert, Olga Pericet, Mumusic Circus konapinia, La Otra Danza-Asun Noales konpainia eta Marta Carrasco izango dira Bilbon. Dantzaldian ohikoa dena moduan, zineak ere hartuko du lekua. Aurten, EHUko ikus-entzunezko komunikazio departamentuaren kolaborazioarekin, Zinea eta Dantza-Begiradaren koreografiak egitasmoa izango da Dantzaldian.

Datorren irailaren 27an hasi eta azaroaren 29ra bitartean ospatuko da Bilboko La Fundicionek antolatzen duen Dantzaldia dantza zikloa. Irudimenaren ahalmenaz, soinuaz eta isiluneez, anabasaren poetikaz, errituaz… gozatzeko aukera izango da. Irailaren 27an Rekalde aretoan, Fabián Thomé-ren pieza batekin inauguratuko da jaialdia.

Dantzaldia 2018 Programazioa:

  • Irailak 27 osteguna, 20:00etan Full Time konpainia eta Fabian Thome: Entre dos sombras. Lekua: Rekalde Aretoa
  • Urriak 4 osteguna, 20:00etan Jerome Bel: Jerome Bel. Lekua: Azkuna Zentroa
  • Azaroak 10 larunbata, 20:00etan Olga Pericet: Enfoque. Lekua: BBK Aretoa
  • Azaroak 13 asteartea, 19:00etan Gelabert - Azzopardi: Preludis, Al Capone eta Fandango. Lekua: Bizkaia Aretoa UPV/EHU
  • Azaroak 17 larunbata, 19:00etan Mumusic Circus: Amigoo. Lekua: Guggenheim Bilbao Museoa
  • Azaroak 22 osteguna, 20:00etan Eduardo Guerrero: Guerrero. Lekua: BBK Aretoa
  • Azaroak 24 larunbata, 20:00etan Marta Carrasco: Perra de nadie. Lekua La FuNdicIOn Bilbao
  • Azaroak 25 igandea, 19:00etan Marta Carrasco: Perra de nadie. Lekua La FuNdicIOn Bilbao
  • Azaroak 29 osteguna, 20:00etan Otra Danza - Asun Noales: Rito. Lekua: Ensanche Eraikina

 

Irailak 27 osteguna, 20:00etan Full Time konpainia eta Fabian Thome: Entre dos sombras. Lekua: Rekalde Aretoa

Etengabe bizi gara geure argiaren bila, baina behartuta gaude bizitzaren itzalei aurre egitera. Itzalok bat-batean ailegatu daitezke, gu haietatik irten ezinik garela eta haiek gorputz zein buru blokeo bihurtzen zaizkigula. Ahitze horrek ahalbidetzen die itzalei gure gorputza era fulminantean inbaditzea, eta horrela bakarrik geratzen zaigu geure islari aurre egitea. Borroka horrek itzalen artean bizitzen erakusten digu, blokeoa eta musika argi-mugimendu bihurtuz. 

  • Ideia, zuzendaritza artistikoa, koreografia eta interpretazioa: Fabian Thome
  • Jatorrizko korear musika tradizionala zuzenean: Woojae Park
  • Argiztapena: Pepe Bau
  • Musika-muntaia eta jatorrizko musika: David Guerra, Luis Miguel Cobo, Fabrizio di Salvo
  • Jantzien moldaketa: Germán Cabrera, Fabián Thomé
  • Bideoaren errealizazioa, muntaia eta edizioa: Ignacio de Urrutia
  • Administrazioa eta banaketa: Miren Zamora

Urriak 4  osteguna, 20:00etan Jerome Bel: Jerome Bel. Lekua: Azkuna Zentroa

Jerome Belen esanetan, «Jerome Bel-ekin saiatzen naiz “literaturaren zero gradua” moduko bat aurkitzen, baina dantzaren alorrean. Gauza bi saihestu nahi nituen: gorputz erotikoa eta gorputz gihartsu perfektua, gerlariek dutenaren antzekoa dena. Gure kultura osoan, ez bakarrik dantzaren alorrean, sexua eta boterea dira gorputzaren bi irudikapen nagusiak, bera delako dantzarako lanabes nagusia, eta haren ohiko zeinuak erauzten dizkiote». Egitura artistikoa eratzen duten gorputz-mezu kodifikatu txikienetan, ia ikusezinak diren haietan, zentratzen da Jérôme Bel.

  • Interpretazioa: Eric Affergan, Claire Haenni, Yaïr Barelli, Michèle Bargues, Frédéric Seguette
  • Ekoizpena: R. B. Jérôme Bel (Paris)
  • Eskerronak: D.C.A. eta La Ménagerie de Verre
  • B. Jérôme Bel: Batzorde Artistikoa eta Zuzendaritza Exekutiboa: Rebecca Lee
  • Administrazioa: Sandro Grando
  • B. Jérôme Bel dantza konpainiak erakunde hauen laguntza dauka:
  • Direction régionale des affaires culturelles d’Île-de-France – Ministère de la Culture et de la Communication; Institut Français – Ministère des Affaires Etrangères (atzerriko biretan); ONDA – Office National de Diffusion Artistique (Frantzia barruko biretan)

 

Azaroak 10 larunbata, 20:00etan Olga Pericet: Enfoque. Lekua: BBK Aretoa

Oraina eta iragana kateatuta geratuko dira, Carmen Amayaren irudia desenfokatuz, baldintza batekin betiere: haren itzalaren neurriko pertsonaien kasuan eman ohi diren iman-efektu edo ospakizun-ikuspegi oro saihestea. Olga Pericet oroitzapen-galaxia urrun baten inguruan biratzen den satelitea izango da. 

  • Zuzendaritza, koreografia eta dantza: Olga Pericet
  • Koreografo gonbidatuak: Marco Flores, Rafael Estévez eta Valeriano Paños
  • Gitarra: Antonia Jiménez
  • Cante-a: Inma “La Carbonera” eta Miguel Lavi
  • Perkusioa: Paco Vega
  • Jantzien diseinua: Olga Pericet
  • Joskintza-tailerra: Gabi Besa
  • Oinetakoak: Antonio García
  • Argiztapen-diseinua eta eremu eszenikoa: Gloria Montesinos
  • Soinu-diseinua: Kike Seco
  • Management eta ekoizpen exekutiboa: Ana Carrasco/Peineta Producciones
  • Ekoizpena: Olga Pericet
  • Esker onak: Roberto Fratini eta Fernando López-i, lan honen ikerketan emandako aholkularitzarengatik

 

Azaroak 13 asteartea, 19:00etan Gelabert - Azzopardi: Preludis, Al Capone eta Fandango. Lekua: Bizkaia Aretoa UPV/EHU

Dantzariak iruzkin laburrekin hornituko ditu bere piezak: lan bakoitzari buruzko erreferentziak nahiz erreferentzia pertsonalak, haien esangurari buruzko azalpenak edota dantzari buruzko ideia orokorrak, unean uneko anekdotak eta komentarioak.

  • Koreografia eta interpretazioa: Cesc Gelabert
  • Jantziak: Lydia Azzopardi
  • Argazkiak: Ros Ribas
  • Iraupena: 15 minutu inguru
  • Amaieran solasaldi bat izango da ikusleekin.
  • Preludis. Musika: Frederic Mompou
  • Al Capone. Musika: Cecil Bustamante Campbell, Prince Busters
  • Fandango. Musika: Aita Antoni Soler

Azaroak 17 larunbata, 19:00etan Mumusic Circus: Amigoo. Lekua: Guggenheim Bilbao Museoa

Emakume baten eta gizon baten bizitzetako zati bat da. Bien arteko zirkua. Intimitate zatitxoak, bakoitzak daukan txoko sakonenerantz eta zintzoenerantz doan zeharkaldi batean, keinuek eta musikak lagunduta. Bien artean ehuntzen dute poesiaz eta konplizitatez egindako mundu irreal bat, planeta honetanbakardadea giza kondizioa delako mitoa itsuki apurtu nahian. Dantza eta akrobazia artean, eztanda egiten dute disparate momentuek: horiexek dira beren barne-zirkua. Kontrabaxua da partekatzen duten unibertsoaren objektu protagonista, bera da elkargunea. Gainditu egiten du ezarrita duen kondizio estatikoa. Haren posibilitate guztiak esploratzen dituzte.

  • Sorkuntza, zuzendaritza, konposizioa eta interpretazioa: Marçal Calvet, Clara Poch
  • Argazkiak: Gerard Riera

 

Azaroak 22 osteguna, 20:00etan Eduardo Guerrero "Guerrero". Lekua: BBK Aretoa

“Garaipenik onena, borrokarik gabe lortzen dena”, diosku Sun Tzu txinatar jeneral zaharrak (K. a. IV. mendea), eta esandako hori gertatu ohi da amodioaren gatazka-lekuan. Hori berori da Edu Guerrero dantzariak bere lan berria martxan jartzeko gertalekua. Ikuskizunak dantzariaren abizen polisemikoa darama eta De Dolores edota El callejón de los pecados bezalako sortzaileek urratutako ildoari jarraitzen dio.

  • Dantza: Eduardo Guerrero
  • Gitarrak: Javier Ibáñez, Juan J. Alba
  • Artista gonbidatuak cante-an: Anabel Rivera, Sandra Zarzana, Samara Montáñez
  • Soinu-teknikaria: Félix Vázquez
  • Argi-teknikaria: Antonio Valiente
  • Ekoizpena: Clara Castro
  • Jatorrizko ideia: Eduardo Guerrero
  • Koreografia: Eduardo Guerrero
  • Musika-zuzendaritza: Javier Ibáñez – Juan J. Alba
  • Zuzendaritza teknikoa eta soinua: Félix Vázquez
  • Argien diseinua: Antonio Valiente
  • Argazkiak: M. Alanis
  • Jantzien diseinua: Taller Torres Cosano
  • Oinetakoak: Begoña Cervera
  • Ekoizpenaren diseinua: Clara Castro

 

Azaroak 24 larunbata, 20:00etan / azaroak 25 igandea, 19:00etan Marta Carrasco "Perra de nadie". Lekua La FuNdicIOn Bilbao

Bakarrik inor ez dena eta inorena ez dena iritsi daiteke bere intimitatearen sakoneraino, eta hanitsumandoka jolastu, dantzatu eta bere intimitate guztiak agerian utzi. Zureak eta harenak ere bai. Beharbada, baten bat konturatuko zen txakurra lehen etxekotu zen animalietariko bat dela, ehizan oso lagungarria zelako, eta ez zaio arrazoirik faltako. Bes- tetik, pentsa dezagungaur egun ez dagoela inorena ez den txakur emerik. Zeren eta txakur eme bat inorena baldin bada, ez du ez ezertarako ez inorentzat balio. Bai, ordea. Existitu egiten dira, baietz! Are gehiago, ezinbestekoak dira beren hutsaltasunean… Laster jakingo duzue zergatik!

  • Sorkuntza: Marta Carrasco
  • Interpretea: Marta Carrasco
  • Zuzendaritza: Marta Carrasco, Pep Cors, Antoni Vilicic
  • Eszenografia: Marta Carrasco
  • Gau-zaindariak: Dominique Falda
  • Jantziak: Pau Fernández y Cía. Marta Carrasco
  • Hiri-koreografoa: Albert Hurtado
  • Argiztapena: Quico Gutiérrez
  • Soinu-banda: Marta Carrasco
  • Musika-muntaia: Joan Valldeperas
  • Argazkiak: David Ruano
  • Ekoizpen teknikoa: Antoni Vilicic

 

Azaroak 29 osteguna, 20:00etan Otra Danza - Asun Noales "Rito". Lekua: Ensanche Eraikina

Rito instalazio artistikoa dantza eta arte garaikideari buruzko ikuspegi sinkretiko batetik jaio da. Antzinako kulturetan jainkoei egiten zizkieten eskaintzetatik –Grezia klasikoa eta mixteka kultura nagusiki– eta dantzaren abangoardiek XX. mendean mitologiarekin izandako harremanetik abiatuta, dantza pieza bat eratu da artelan baten barruan, espazio eta denbora berean eta dispositibo bakar bezala. Alde batetik, dantza dago: iragankorra, organikoa, atzemanezina, bizia. Eta beste aldetik, eskultura-lana: gauza bihurtuta, errituala, zirkularra, sinbolikoa. Dantzak inguratu eta agerian uzten du, eta aldi berean, eragotzi egiten du ukitua, lohitua edo kaltetua izatea.

  • Zuzendaritza: Asun Noales
  • Koreografia: Asun Noales – Sebastian Rowinsky
  • Interpreteak: Asun Noales – Sebastian Rowinsky
  • Musika: Varios autores
  • Ekoizpena eta musika-moldaketak: Eurotrack
  • Esku-hartzea espazioan: Susana Guerrero
  • Argazkiak eta bideoa: Germán Antón
  • Dokumentazioa eta musika-hautaketa: Francisco Sarabia
  • Komunikazioa: La cultura portátil
  • Diseinu grafikoa: Los Machos
  • Eskerronak: Museu d’Art Contemporani d’Alacant – MACA, Fernando Almodovar, Elio Rodriguez, Georgina Cayuela y David Donis.
  • Iraupena: 25 minuto



Beste jarduera batzuk

  • Azaroak 8 osteguna, 20:00etan Zinema-Dantza UPV/EHU: Konferentzia Performatiboa Lekua: La FuNdicIOn Bilbao.
  • Azaroak 11 larunbata, Flamenko Master Class-a: Olga Pericet. Lekua: Dantza Eskola Andoni Aresti Landa. (Ordua konfirmatu gabe).
  • Azaroak 13 asteartea, 11:00-13:00 Dantza tailerra: Cesc Gelabert. Lekua: Bizkaia Aretoa UPV/EHU.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.